00:00 /

Lerroburuak sexu erasoei buruzko aipamenez josi dira berriz, agertokiak askotarikoak izanik ere: berdin da den eskola, den eliza, den osteopatia kontsulta. Besteak beste, Patxi Ezkiagaren zein Getxoko ikastetxe bateko irakasle baten kontrako salaketak izan dituzte hizpide BerriaFMn podcastean. Eta ideia bat azpimarratu dute: biktimari sinestearen garrantzia.

Clara Wolfram Perez elkarrizketatu dute Uxue Rey eta Ane Eslabak, Tolosako (Gipuzkoa) Andragora Emakumeen Etxean sexu erasoen biktimentzat sortu duten elkar entzuteko guneari buruz mintzatzeko. Izan ere, osteopata batek sexu erasoak egin izana salatu dute hamar emakumek Tolosan, eta gune hori eratu dute biktimak artatzekocloseZaintzeko.
.

Gainera, 'Nik sinesten dizut' lelocloseAskotan errepikatzen den esaldia.
aren bilakaera ekarri du Samara Velte kazetari eta irakasleak. Sexu indarkeriaren salaketan mugarri izan diren auziak zerrendatu ditu.

Jatorrizko artikuluak