Sexu berekoen arteko ezkontza Grezian ere eskubide
Sexu berekoen arteko ezkontzak baimentzen dituen Europako 21. herrialdea
bihurtu da Grezia, eta herrialde kristau ortodoxoen artean, lehena. Erabakiak harrabotsa eragin du kontserbadoreen artean.
Lege proposamenak harrabotsa eragin du Greziako alderdietan, batzuentzat
«gehiegi» izan baita, eta besteentzat, aldiz, «gutxiegi». Hala ere,
aurrera egin du proposamenak, parlamentuko 176 diputatuk legearen alde
bozkatu baitzuten otsailaren 15eko osoko bilkuraclosePleno.
n.
Greziako lehen ministro Kyriakos Mitsotakisek nabarmendu zuenez, neurriaren bidez «justizia» egin dute sexu bereko pertsonekin, eta «ikusgarritasuna» eman diete lehen «ikusezinak» zirenei.
Joan den ekainean egin
zuen gobernuburu karguaren zina Mitsotakisek,
eta, agerraldi hartan, konpromiso bat hartu zuen: bigarren agintaldian
«aldaketa handiak» egitea herrialdean; aldaketa horietako bat litzateke,
hain justu, lege proiektua. Ezkontzeko
aukera izateaz gain, haur bat adoptatzeko eskubidea izango dute sexu
bereko bikoteek, eta, seme-alabak dituztenei dagokienez, horiek
zaintzeko babes juridikocloseZuzenbideari dagokion babesa.
zabalagoa.
Ezkontzeko aukera izateaz gain, haur bat adoptatzeko eskubidea izango dute sexu bereko bikoteek, eta, seme-alabak dituztenei dagokienez, horiek zaintzeko babes juridiko zabalagoa.
Eliza eta eskuina, sutan
Eskuineko kontserbadorecloseTradizioak eta gizarte-egiturak bere horretan uzteko joera duena.
en artean
hautsak harrotu baditu ere, lege proiektuak are gehiago haserrearazi
ditu Greziako eskuin muturra eta Eliza ortodoxoacloseKristau elizez mintzatuz, XI. mendean Erromatik bereizi ziren Ekialdeko Elizen doktrinakoa.
. Horren adierazle dira,
hain zuzen, bi sektore horietako taldeek antolatutako
mobilizazioak.
Hainbat gotzainek «gaixotasuntzat» jo dute homosexualitatea, eta zenbaitek ere esan du ez duela sexu berekoen ezkontzarik egingo.
Mobilizazioan eta egunotan egindako prentsaurrekoetan, hainbat gotzainek «gaixotasuntzat» jo dute homosexualitatea, eta zenbaitek ere esan du ez duela sexu berekoen ezkontzarik egingo. Iruzkin horien harira, «ikuspuntu desberdinak» errespetatzen dituztela esan du Mitsotakisek, baina azpimarratuz «estatuak» agintzen duela, «ez Elizak».
Jatorrizko artikuluak
- Greziak urrats bat egin du eskubide berdintasunera bidean Maddi Iztueta Olano - Mikel Garcia Martikorena - Igor Susaeta | |