Senideei itzuli dizkiete bi milizianoren gorpuzkiak
Zornotzako hilerrian zeuden lurperatuta, eta Aranzadik topatu eta identifikatu ditu. 1936ko gerran senideren bat desagertu zitzaien herritarrei DNA lagina uzteko eskatu diete.
1936ko gerran hildako 86 gudariren gorpuzkiak aurkitu ditu Aranzadi zientzia elkarteak Zornotzako hilerrian (Bizkaia) egindako indusketacloseArkeologiako metodoak erabiliz, antzinako hondakinak lurpetik ateratzea.
lanetan: 54 pertsonaren gorpuzkiak topatu zituen iazko abenduan, eta beste 32renak topatu ditu aurtengo martxoan. Horietako bi identifikatzea lortu du Aranzadik, eta Eusko Jaurlaritzak senideei itzuli dizkie gorpuzkiak, maiatzaren 13an, Zornotzan bertan egindako ekitaldi batean.
Adolfo Zengotitabengoa Izurza eta Jaime Iñiguez Nieva dira identifikatutako bi milizianoak. Muskizen (Bizkaia) jaio zen Zengotitabengoa, eta Barazarko frontecloseEtsaiaren aurrean dagoen armadaren aurrealdea.
an borrokan ari zela zendu zen, artean 31 urte zituela. Iñiguez, berriz, Ortuellan jaiotakoa zen (Bizkaia), eta 19 urte baino ez zituela hil zen, Zornotzako ospitale militarrean; uste da frontetik zaurituta eraman zutela hara. Ikerketaren arabera, 1937ko apirilaren 7an hil ziren biak. Perezagua batailoiko milizianocloseArmada baten ordezko gisa ari den taldeko kidea.
ak izan ziren biak.
Muskizen jaio zen Zengotitabengoa, eta Barazarko frontean borrokan ari zela zendu zen. Iñiguez, berriz, Ortuellan jaiotakoa zen, eta 19 urte baino ez zituela hil zen, Zornotzako ospitale militarrean.
Perezagua Alderdi Komunistara lotutako batailoiacloseGudari talde egituratua.
izan zen, eta uste da kideek 1937ko maiatzean eta apirilean Zornotza inguruan izan ziren guduetan parte hartu zutela. Egun haietan borrokak izan baitziren Saibigainen, Bizkargin, Ganzabalen eta Solluben. Hildakoen gorpuzkiak gero eraman zituzten Zornotzako hilerrira, eta han lurperatu zituzten, beste batzuekin batera, hobi komun batean. Adituek uste dute hobi hori Bizkaiko handiena izan daitekeela.
Kutxa batean jaso dituzte senideek gorpuzkiak, eta, horiekin batera, miliziano bakoitzaren desobiratzeari buruzko txostena eta Duintasuna izeneko eskulturaren erreplikacloseJatorrizko lana errepikatzen duen kopia berdin-berdina.
bana ere eman dizkiete.
DNA uzteko deia
Zornotzako hilerriko hobian aurkitutako beste 84 gudari eta milizianoen gorpuzkiak identifikatzeko ahaleginean ari dira oraindik. Gogora institutua DNA lagincloseZerbaiten zati edo kopuru txikia.
ak biltzen ari da horretarako. Martxoaz geroztik, 56 familiak utzi dituzte beren lagin genetikoak Gogora institutuaren DNA bankuan; uste dute euren senideren bat inguru hartan desagertu zela. Horri esker lortu dute, hain zuzen ere, Zengotitabengoaren eta Iñiguezen gorpuzkiak identifikatzea.
1936ko gerran hildako 331 pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu ditu Eusko Jaurlaritzak azken hogei urteetan, Gogora institutuaren bitartez. Horietako 54ri izen-abizenak jarri dizkie.
Jatorrizko artikuluak
- Senideei itzuli dizkiete bi milizianoren gorpuzkiak Aitor Biain | |