Associated Press berri agentziak munduko hainbat hedabidetan zabaldu zuen argazki bati buruz idatzi du Iñigo Aranbarri idazleak. Zein irudi bilatzen dituzten berri agentziek, nola zabaltzen dituzten, zergatik... hainbat gogoeta bildu ditu idazleak bere iritzi zutabean.
Gazatik zuzenean, ehunka irudi egunero logelaraino. Begiak erretzerainokoak gehienak eta, hondamendiaren katalogoan, genero berezi bat: israeldar soldaduak barrez, jolasean, antzezpen komikoan.
Bada bat, orain dela aste batzuk zabaldu zena, asmo estetiko garbiz egina. Urrunetik ari da begia behacloseBegira.
: kameraren aurrean, hamar soldadu, selfiea ateratzen. Uniformeen berdeak ematen dio kolorea argazkiari. Ikusgarria da kontrastea. Atzean, lurrarekin berdindutako etxeen hildako kolorea. Eragindako txikizioa orroka dela, egin liezaioke inork irribarre kamerari?
«Ikustea ekintza politikoa da, errealitateaz dugun iritziari eragiten dio».
Ikustea ekintza politikoa da, errealitateaz dugun iritziari eragiten dio. Eta hain zuzen horrexegatik ez dituzte zabaltzen munduko agentzia handiek beste horiek, israeldar soldaduek eurek ateratako lagun arterako argazkiok: soldaduak ama palestinar gisa jantzita, panpinak altzoancloseMagalean.
eta negar plantak eginez; soldaduak bide ertzean tirokaturiko palestinarren gorpuei txiza eginean; soldaduak hil berri dituzten haurren jostailuekin jolasean….
Auschwitzen, norberaren luzimendurako aplikazioen furiancloseHaserre bizian.
, gero eta sarriago isuntzen dira turistak biktimekiko errespetu falta legez hartzen diren argazki fribolocloseHutsala, arina.
ak ateratzeagatik. Atxiloketak ere izan dira. Gazan, dimentsio ankerragoa hartzen du guztiak. Ez dira bisitari kaskarinak, borreroak eurak dira selfiegintzan. Ez dira argazki friboloak, norberak eragindako sarraskiaren gaineko josteta kulturala da.
Behatze hutsetik harago ikusteak, zioen John Bergerrek, galdetzea dakar, interpretatzea eta ulertzea. Eta horra selfiotan erantzuna. Agian hauxe da, orain eta hemen, mundu zibilizatuak bere buruaz egin lezakeen erretraturik zintzoena.
Jatorrizko artikuluak
- Selfie Iñigo Aranbarri | |