Nerabeak eta sare sozialak: eztabaida dezagun
Sare sozialek duten potentzial positiboa bigarren mailara pasatu dela uste du heziketa digitalean aditu Julen Linazasorok. Horregatik, sare sozialak erabiltzeko adina 18 urtekoa izan behar ote den eztabaidatzeko garaia iritsi dela uste du.
Sare sozialek iraultza ekarri zuten komunikazioaren eta gizarte harremanen mundura. Informazioa partekatzeko eta munduko edozein lekutan zeuden pertsonekin modu azkar eta errazean harremanetan jartzeko plataformak ziren. Baina hasieran zerbait positiboa zirudiena arriskuekin, ondoezarekin eta osasun arazoarekin lotutako hondorik gabeko putzu bat bihurtu dira.
Sare sozialen jabe diren enpresek
beren ahalmen ekonomikoa ikusi eta inolako begirunerik eta eskrupulurik
gabe ustiatzera joan zirenean aldaketa prozesua hasi zen. Sare sozialen
negozio ereduaren helburua erabiltzailek mendekotasuna garatzea da,
horiek erabiltzeari utz ez diezaioten, eta, horrela, etengabe iragarkiak
ikusi eta erabilera informazioa sortuko dugu haiek dirua asko
irabazteko. Oinarri horrekin oso zaila da, ia ezinezkoa, sare sozialak
modu osasungarrian erabiltzea. Diru, ahalmen konputazional eta adimen
artifizial ugari dago, sare sozialekin nola elkarreragitencloseInteraktuatzen.
dugun,
nolakoak garen eta nola funtzionatzen dugun aztertzeko, sare sozialak
etengabe erabil ditzagun eta haiekiko menpekotasuna garatu dezagun. Gure
aldetik kontzienteki erabiltzeko jarri arren, erabiltzen hasten bagara,
modu batera edo bestera seguru galduko dugu.
«Gure aldetik kontzienteki erabiltzeko jarri arren, erabiltzen hasten bagara, modu batera edo bestera seguru galduko dugu».
Sare sozialetako algoritmoek pantailetan denbora gehien egotea edo haiekin elkarreragin handiagoa izatea eragiten diguten edukiak sustatzen dituzte. Besteak beste, eduki sexualizatua sustatzen dute, eta horrek, asko laburtuz eta sinplifikatuz, erabiltzaile askok pornoa ikusteko aukera asko handitzen du, berdin dio ze adin duten.
Elkarreragin gehien sortzen duen
emozioa haserrea denez, haserrea sustatzen duen gero eta eduki gehiago
ikusiko dugu elkarri eragiteko, komentatzeko edo partekatzeko, eta
okerrena da ez garela konturatuko. Alderdi politikoak ohartu zirenean
haserrek ze ahalmen duen sare sozialetan propaganda zabaltzeko eta
boto-emaileak manipulatzeko, hauteskunde arma gisa erabiltzen hasi
ziren. SuminduracloseHaserre bizia.
z gain, alderdi politikoek eta beste botere faktikocloseGizartean duen garrantziagatik indar handia duen eragilea.
batzuek desinformazioa erabiltzen dute gizartea orokorrean
manipulatzeko, eta batez ere sare sozialetan zabaltzen dute, jada edozer
zabaldu daitekeelako inork ezer esan gabe. Gainera, gaur egun adimen
artifizialak sortutako irudi, bideo eta soinuekin oso zaila da egia zer
den jakitea.
Gainera, desinformazio modu gehiago daude, ez bakarrik engainatzeko sortutakoa. Influencer askok eta influencer izan nahi duten pertsona askok modu kontzientean edo inkontzientean desinformatzen dute egunero jarraitzaile gehiago eta like gehiago izateko beren helburuan. Eduki hauek libreki zirkulatzen dute, eta, adibidez, COVID delakoarekin ez infektatzeko Betadinerekin gargarak egin behar direla esaten digute. Osasunarekin lotutako antzeko gauza asko daude, arriskurik ez dakarten zentzugabekeriak eta oso arriskutsuak diren gauzak. Haurdun ez geratzeko nahikoa dela otoitz egitea, ahuakate-hezurrekin zopa bat egitea edo zure asmoa jartzea esaten dute. Bikote-harremanei edo sexu-harremanei buruz hitz egiten dutenean ia inork ez du sexu-transmisioko gaixotasunez hitz egiten, eta edonork hitz egiten du horrelako gauzei buruz inolako prestakuntzarik gabe. Iruzurgileek aldarrikatzen dute diru asko irabaz daitekeela lanik egin gabe, «lan egiten baduzu tontoa zara, 25 urterekin jabetzan etxerik ez baduzu, porrot egin duzu» esaten digute, salbu eta aberastuko zaituzten eta aberats pentsamoldea sortuko dizuten haien ikastaroak erosten badituzu edo beren ordainketa kanaletan harpidetzen bazara, apustu egiten edo inbertitzen irakats diezazuten. Jende askok pentsatuko du, «baina nor erortzen da gauza hauetan?». Nerabe eta gazte mordoa, baina asko. Ezin dut laburbildu eta transmititu zenbat desinformazio dagoen bizitzako hainbat alderdiri lotuta, eta horrek dituen ondorio larriak. Eragina handiagoa da nerabeengan, txundigarriagoak baitira.
Tiktok sareko edukiaren %44 pisu galerarekin lotuta dago, online nutrizioaren munduan ere prestakuntzarik gabeko jendea dago, beren gehigarriak eta gauzak saltzeko helburuarekin ohitura osasungarriak zalantzan jartzen dituztenak eta desinformatzen dutenak. Fitness influencer askok ez dute prestakuntzarik, eta, ondorioz, jarraitzaileak ere arriskuan jartzen dituzte ariketak eta bizimoduak gomendatzean.
Erabiltzaile askok, batez ere neskek, argazki eta bideoak soilik filtroak erabiliz igotzen dituzte, «haien burua hobeto ikusteko» saiakeran, eta horrek ondorio bikoitza du: batetik, gainerako erabiltzaileak filtroak dituzten irudi horiek ikusten dituzte (zimurrak eta aleak kentzen dizkietenak, aurpegia profilatzen dietenak, hortzak zuritzen dizkietenak…), ikusten dutenarekin alderatzen dira eta beren buruarekin gaizki sentitzen hasten dira, eta, bestetik, filtroarekin irudiak sareratzen dituzten pertsona horiek gaizki sentitzen hasten dira filtrorik gabeko ispilu baten aurrean begiratzen dutenean.
«Filtroarekin irudiak sareratzen dituzten pertsona horiek gaizki sentitzen hasten dira filtrorik gabeko ispilu baten aurrean begiratzen dutenean».
Edertasunarekiko eta gaztetasunarekiko obsesioaren ondorioz, nerabeak
eta baita haurrak ere kosmetikorexia garatzen ari dira
(edertasun-produktuekiko eta larruazalaren zaintzarekiko obsesioa), eta
dermatologoengana joaten hasten dira, edertasun produktu horiek
aplikatzen ari direlako eta azala narritatzencloseKitzikatzen.
dietelako edo ondorio
fisiko negatiboak dituztelako. Sare sozialak erabiltzaileen osasun
mentalean sortzen ari diren arazoen kopurua izugarria da.
Pederastak oso pozik daude sare sozialekin, jendea bilatzen duten komunitate kaltegarriak ere bai, sare sozialetan nagusi den eta gure osasun mentalean ere eragin handia duen toxikotasun asko dago, komunikabide tradizionalen eduki digitalen klickbait ugari, limite gabeko publizitate ugari, birusen eta iruzurren hedapena, sare sozialen bidez egiten diren hamaika delitu...
Sare
sozialek duten potentzial positibo guztia aspaldi bigarren mailara
pasatu zen, eta haren ondorio negatiboek eklipsatucloseEstali.
egin dute. Argi dago
inor ez dela gai putzu honetan sartzeko maila askotan hondatuta irten
gabe, kontzientea izan ala ez. Eta are gutxiago haurrak eta nerabeak.
Egunez egun okertzen ari den egoera hori ikusirik, sare sozialei aurrez aurre begiratzeko garaia da, eta sare sozialak erabiltzeko adina 18 urtekoa izan behar ote den gizartean eztabaidatzeko momentua iritsi da. Zer deritzozu?
Jatorrizko artikuluak
- Nerabeak eta sare sozialak: eztabaida dezagun Julen Linazasoro | |