Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteen sare sozialen erabilera aztertu du Gazteen Euskal Behatokiak; hamarretik zazpi hiru saretan baino gehiagotan dabiltza egunero.
Gazteen %98k esan dute gaztelera erabiltzen dutela, eta %62k ingelesez aritzen direla. Hirugarren postuan dago euskara.
Orduak
eta orduak pasatzen dituzte sare sozialetan herritarrek —batez ere
gazteek—, argazkiak eta bideoak sareratzen. Eta haietan kuxkuxeancloseArakatzen.
. Gazteen
Euskal Behatokiak 15 eta 29 urte bitarteko Arabako, Bizkaiko eta
Gipuzkoako herritarren sare sozialen erabilera aztertu du Gazteak eta sare sozialak lanean. Zenbait ondorio atera dituzte, hizkuntzen erabilerari buruzkoak besteak beste: erdaraz aritzen dira gehienak.
Hasteko, erabileraren inguruko argazki bat. Instagram da nagusi gazteen artean: hamarretik zortzik erabiltzen dute egunero edo ia egunero, eta hamarretik batek ez hain maiz. Asko erabiltzen dituzte Spotify, AppleMusic eta musika entzuteko beste batzuk ere: %75ek, egunero edo ia egunero, eta %14k, ez hain maiz. Nabarmen gutxiago erabiltzen dituzte gainerakoak. Hau da segida: Youtube, Tiktok, X, Be Real, lana bilatzeko sareak, Facebook, Snapchat, Twitch eta ligatzeko aplikazioak.
Instagram da nagusi gazteen artean: hamarretik zortzik erabiltzen dute egunero edo ia egunero.
Momentuko argazkia ateratzearekin batera, joeren berri ere ematen du ikerketak: 2018tik nabarmen jaitsi da Youtube, Facebook eta Twitch egunero erabiltzen dituztenen kopurua; gero eta handiagoa da, ordea, Tiktokera eta Be Realera egunero sartzen diren gazteen kopurua.
Halere, zenbait faktorek eragina dute sare batzuk edo besteak erabili aukeratzeko orduan; esaterako, sexuak. Emakumeek gizonek baino gehiago erabiltzen dituzte Instagram, musika entzuteko aplikazioak, Tiktok eta Be Real; gizonek, berriz, emakumeek baino gehiago erabiltzen dituzte Youtube, X eta Twitch. Youtuben dago alderik handiena: hamar gizonetik zazpi sartzen dira egunero, eta hamar emakumetik hiru.
Gizonek emakumeek baino gehiago erabiltzen dituzte Youtube, X eta Twitch. Youtuben dago alderik handiena: hamar gizonetik zazpi sartzen dira egunero, eta hamar emakumetik hiru.
Adinaren arabera ere badago aldeacloseDesberdintasuna.
. Hiru adin tarte banatu dituzte:
15-19 urtekoak, 20-24 urtekoak eta 25-29 urtekoak. Adin tarte guztietan
Instagram da nagusi, 15-19 urteko mutilen kasuan izan ezik; haien artean
bigarren postuan dago, musika entzuteko sareen atzetik. Gainontzean, Be
Real eta Tiktok, esaterako, gazteenek gehiago erabiltzen dituzte;
Youtubek eta X-k, berriz, arrakasta handiagoa dute zaharragoen artean.
Euskara larri
Gazteei galdetu diete sare sozialetan zer hizkuntza erabiltzen ote dituzten —erabiltzen dituzten hizkuntza guztiak aipatzeko eskatu diete—, eta ondorioa argia da: erdarak dira nagusi. Hain zuzen, gazteen %98k esan dute gaztelera erabiltzen dutela, eta %62k ingelesez aritzen direla. Hirugarren postuan dago euskara: %41ek esan dute euskaraz egiten dutela. Atzetik daude frantsesa (%5); alemana (%2); katalana (%2); eta italiera (%1).
Euskararen
erabileraren azterketa xeheagoacloseZehatzagoa.
egiteko modua ematen du txostenak. Hain
zuzen, bizilekuari erreparatuta, gipuzkoarrek erabiltzen dute euskara
gehien, gazteen %53k. Gutxiago dira Bizkaian eta Araban; hurrenez
hurren, %35 eta %32. Adinari dagokionez, 20-24 urtekoak dira euskara
gehien erabiltzen dutela esan dutenak, eta 15-19 urtekoek erabiltzen
dute gutxien. Sexuaren arabera ere badago aldea: emakumeen %43 aritzen
dira euskaraz, eta gizonezkoen %39.
20-24 urtekoak dira euskara gehien erabiltzen dutela esan dutenak, eta 15-19 urtekoek erabiltzen dute gutxien.
Hamarretik hiruri, erasoa
Sare sozialez egiten duten
erabileraz ez ezik, horietan izan dituzten bizipenez ere galdetu diete
gazteei. Zehazki, jazarpencloseEraso.
az aritu dira. Hamar gaztetik hiruk sentitu
dute jazarpena; alegia, eraso egin diete, etengabe mezuak bidali
dizkiete edo iruzkin «desatseginak», irainak edo mehatxuak jaso dituzte.
Gehiago jazarri zaizkie emakumeei gizonei baino: emakumeen artean, %36k sentitu dute jazarpena; gizonen artean, %23k. Adin tarte guztietan errepikatzen da egoera hori, baina jazarpenik handiena 15-19 urte bitarteko emakumeek jasaten dute: hamarretik lauk sentitu dute jazarri zaizkiela.
Jazarpen motari erreparatuta, bereziki aztertu dute jazarpen sexuala: gazteen %15ek bizi izan dute. Alde nabarmena dago gizonezkoen eta emakumezkoen artean: emakumezkoen %24k jasan dute, eta gizonezkoen %7k.
Jazarpenik handiena 15-19 urte bitarteko emakumeek jasaten dute: hamarretik lauk sentitu dute jazarri zaizkiela.
Jatorrizko artikuluak
- Sare sozialak erdaraz mintzo dira Irati Urdalleta Lete | |