Indarkeria matxista sare sozialetan

  • Albistea entzun

Sare sozialetan edonork edozer idatz dezake, kasu gehienetan ezizen batek ezkutatuta. Horiek horrela, irain zein gorroto mezuen plaza birtualak bilakatzen dira plataformak, eta horietako asko eraso matxistak izaten dira.

Sare sozialetarako erantzun kolektibo feminista berria behar dela diote bertan aritzen diren aditu feministek.

Abenduaren hasieran hil zen Itziar Castro aktore katalana. Castro, emakumea, feminista, gizena eta pertsona publikoa zen. Hamaika kritika eta eraso jasan zituen bizitza osoan. Eraso jasacloseKopuru handia., ordea, ez zen heriotzarekin baretu. Hil eta gero ere ez zuten bakean utzi. Castrorekiko maitasun eta tristura adierazpenez gain, gorroto iruzkincloseNorbaiten esanei edo egiteei buruzko berriketa, gehienetan gogo gaiztokoa.
askoren lekuko ere izan ziren sareak. X plataforman heriotzaren berri izan eta minutu gutxira, dozenaka mezu agertu ziren aktorearen heriotza ospatzen eta haren gorputza kritikatzen.

Irantzu Varela kazetari eta militante feministari barrenak mugitu dizkiote Itziar Castroren heriotzaren osteko erasoek: «Gogorra egiten zait ikustea jendeak ez duela oinarrizko giza duintasunarekiko inolako errespeturik, ezta pertsona baten heriotzaren osteko egunetan ere». Ane Lindane aktore, umorista eta bakarrizketariak salatu du aktore katalanari egindako erasoaren atzean, besteak beste, emakume gizenen kontrako gorrotoa dagoela.

Handia da Varelaren eta Lindaneren sare sozialetako jardunacloseAktibitatea.
. Egunero beren iritzien plazak bilakatzen dira sare sozialak. Zentzu edo helburu politiko batekin idazten dituzte txio gehienak X plataforman.

Lindaneren aburuz, ez da kasualitatea emakumeek irain eta kritika gehiago jasatea. Ez bakarrik emakumeak izateagatik, Varelak nabarmendu duenez: «Feminista izateagatik indarkeria jasaten dugu, gizena izateagatik are indarkeria gehiago, eta, zer esanik ez, lesbiana eta etorkina izateagatik».

«Feminista izateagatik indarkeria jasaten dugu, gizena izateagatik are indarkeria gehiago, eta, zer esanik ez, lesbiana eta etorkina izateagatik».

Irantzu Varela (kazetari eta militante feminista)

Sare sozialetako erasoak, ordea, «mundu birtualaren barruan» geratzen dira, Lindanerentzat;  mundu birtualetako irainak ez dira inoiz analogiko bihurtu, «kalean ez dute inoiz aurpegia eman». Varelak, berriz, beste modu batera bizi ditu eraso birtualak; horrelako kritikak jasoko lituzkeela jakinez gero, sare sozialetako soslaia beste izen eta, oro har, identitate berri batekin sortuko lituzke, bere «bizitza analogikotik» guztiz aldenduta.

Varelarentzat, mundu birtualaren eta analogikoaren arteko marra gorria oso lausoa da: «Niri denetatik egin didate: X plataforman gorrotatzen nauten hainbat gizonek nire sakelako telefono zenbakia filtratu dute; nire lantokian, Pikara-n [aldizkaria da], pintaketak ere egin dizkidate. Hori larriagoa iruditzen zait, Pikara komunikabide bat delako». Bestalde, duela hiru urte jendaurrean salatu zuen gizonezko bizilagun batek eginiko eraso matxista eta lesbofoboacloseLesbianen edo lesbianismoaren kontrako jarrera duena.
.

Enpresa pribatuen negozioa

Laia Serra abokatu feministak emakumeek eta komunikatzaile feministek sare sozialetan jasaten duten jazarpenari buruzko ikerketa bat egin du. Serrak dio plataformetako jazarpenak areagotzen ari direla.

Gobernuen eta gizarte osoaren gainetik Interneteko enpresa pribatuek erabakitzen dute zer den onargarria eta zer ez: «X, Facebook, Instagram... edukiak zabaltzea da plataforma horien guztien negozio eredua. Egiaztatu da sare sozialetako edukien handiagotzea polemikatik, desadostasunetatik eta, jakina, indarkeriatik datorrela gehienetan».

«Egiaztatu da sare sozialetako edukien handiagotzea polemikatik, desadostasunetatik eta, jakina, indarkeriatik datorrela gehienetan».

Laia Serra (abokatu feminista)

Sare sozialetan edonork edozer idatz dezake, kasu gehienetan ezizen batek ezkutatuta; inolako ahaleginik gabe irits daiteke eraso nahi zaion pertsonarengana. Varelak hainbat soslaicloseProfil.
mota daudela zehaztu du: «Batzuk soslai anonimoetan ezkutatzen dira; beste batzuk, berriz, era masiboan eraso egiteko talde antolatuak dira. Egitura patriarkalacloseAgintea gizonen esku dagoenean.
ren kontra borrokatzen ari garen pertsonok suntsitu nahi gaituzte kasu gehienetan».

Emakume publikoen aurka

Lindanek dio emakume diskretua ez izateak kritika eta eraso uholdea ekar dezakeela bueltan: «Guk egiten dugun lana publikoa da, gure aurpegia publikoa da, eta hori gizarte matxista batean onartezina da. Diskretua ez izate horrek zigor handi bat dakar beti gure gizartean». Varelak, emakume batek kalean pairacloseJasan.
dezakeen erasoarekin alderatzencloseKonparatzen.
du sareetako emakume publikoen jarduna. Isilik egoteko edo txio gutxiago idazteko esaten diote askotan ingurukoek; kazetariarentzat, ordea, horrek, «badaezpada ez jantzi gona motza» esaldiak duen pisu berbera dauka.

«Guk egiten dugun lana publikoa da, eta hori gizarte matxista batean onartezina da. Diskretua ez izate horrek zigor handi bat dakar».

Ane Lindane (aktore, umorista eta bakarrizketaria)

Gaur egun eraso birtualekin lotutako salaketa gutxi jartzen dira. Serrak dio, erasoak salatzean, ezagutza falta dela medio, salaketek ez dutela aurrera egiten: «Prozesu sozial eta juridiko honetan aurrera egin behar dugu. Ezin izango da indarkeria digitala eten gizarte zibil antolatuaren, erakundeen eta sektore pribatuaren artean koordinaziorik egon gabe».

Hamaika erantzun kolektibo antolatu dira kaleko eraso matxistei erantzuteko. Mundu digitalean, aldiz, lan handia dago egiteko Lindaneren, Varelaren eta Serraren iritziz. Oraindik ere, autodefentsaren estrategia berriak sortu behar direla aldarrikatu du Varelak; sare sozialetarako erantzun kolektibo feminista berria.

Jatorrizko artikuluak