Oporrak Bakean programari esker, Saharako basamortuan edo errefuxiatu kanpalekuetan bizi diren haurrek uda Euskal Herrian igarotzen dute, bakean, osasuntsu eta ondo elikatuz. Aurtengo udan 300 haur hartzea da helburua.
NOLA BIZI IZAN DIRA SAHARARRAK?
Herrialde nomada izan da
sahararrena, leku batetik bestera bizi baitziren, bizileku finkorik
gabe. Haimetan bizi dira, dromedariocloseGamelu mota konkor bakarrekoa.
eta ahuntz artilezko zerrendekin
egindako oihalezko etxoletan; haien sinbolo bihurtu dira. KolonizaziocloseEsatu batek bere mugetatik urrun dagoen atzerriko lurralde bat menpean hartzea.
eta okupazio prozesuen gainetik, aske izan nahi duen herria da
Saharakoa. Urteak dira, ordea, herrialdean gatazka sortu zela.
NOIZ SORTU ZEN GATAZKA?
1984
eta 1985 artean, Europako agintariek Berlingo Konferentzia sinatu
zuten. Bertan, Europak adostu zuen Afrika zatitzea, eta bertako
herrialdeak Europako herrialdeen artean banatzea. Espainiari Sahara
egokitu zitzaion banaketa hartan, eta, hortaz, haren kolonia izan zen
1975era arte. 1970eko hamarkadan, ordea, Afrikako herrialdeak
independentzia lortzen hasi ziren, eta sahararrek ere hala nahi zutela
aldarrikatu zuten. 1974. urtean, Espainiak autodeterminazio erreferendumcloseHerri batek bere etorkizuna erabakitzeko galdeketa.
bat egingo zuela hitzeman zuen. Gaur-gaurkoz, ordea, ez dute
erreferendumik egin, eta 1975etik, Marokoren mende dago Sahara.
Espainiari Sahara egokitu zitzaion Afrikaren banaketan, eta, hortaz, haren kolonia izan zen 1975era arte.
ZER DA FRONTE POLISARIOA?
1973an
sortu zen Fronte Polisarioa, Mendebaldeko Sahara askatzeko erakundea,
klandestinitateancloseEzkutuan, legearen isilean egiten dena.
; hasieran, Espainiako kolonialismoaren aurka egiteko,
eta, gero, Marokoren okupazioari aurre egiteko. Erakunde armatua da,
lehen konstituzioan jaso zutenez: «Orain arteko bake metodo guztiek
porrot egin dutela ikusita, fronteak indarkeria iraultzailearen eta
borroka armatuaren aldeko hautua egiten du saharar herriak erabateko
askatasuna izan dezan».
NOIZ SARTU ZEN MAROKO TARTEAN?
Marokok Frantziarekiko independentzia eskuratu zuenean, inguruko herrialdeak mendean hartzen hasi zen. 1975eko azaroaren 5ean hasi zen gatazka gaur egun ezagutzen den bezala, Martxa Berdea mugimenduaren ondorioz: Marokok 350.000 zibil eta 40.000 soldadu sartu zituen indarrez Saharan. Espainiak akordioa sinatu zuen, Sahara Mauritaniaren eta Marokoren esku uzteko, eta gerra piztu zen Fronte Polisarioaren eta Marokoren artean. 1979an, Mauritaniak bakea sinatu zuen Fronte Polisarioarekin, baina Maroko sartu zen Mauritaniaren esku zegoen lurraldean, eta okupazioak gaur egun arte iraun du.
1975eko azaroaren 5ean hasi zen gatazka gaur egun ezagutzen den bezala: Marokok 350.000 zibil eta 40.000 soldadu sartu zituen indarrez Saharan.
ZERTAN DA GATAZKA GAUR EGUN?
Urte luzez gerran egon ostean,
Marokok eta Fronte Polisarioak su etenacloseSu armen bidezko borrokaldiaren etena.
sinatu zuten 1991n, Nazio Batuen
Erakundearen babespean. 1992. urtean autodeterminazio erreferenduma
egitea adostu zuten bi aldeek. Baina atzeratuz joan da erreferenduma,
behin eta berriz. 2020an, Marokok Guerguerateko eremuan su etena hautsi
zuen, eta Fronte Polisarioak gerra deklaratu zion Marokori. Harrezkero,
gerran daude berriro.
NON BIZI DIRA SAHARARRAK?
Marokoren okupazioaren ostean, saharar askok Aljeriako basamortuko Tinduf eremuan hartu zuten babes, bertan eraikitako errefuxiatuen kanpalekuetan; gaur egun, 120.000 pertsona inguru bizi dira. Beste asko, berriz, jaioterrian geratu ziren, Marokok okupatutako lurraldeetan; 150.000 pertsona inguru bizi dira horrela. Fronte Polisarioak liberatutako lurraldean, 30.000 pertsona inguru bizi dira.
NOIZ ERAIKI ZUTEN HARRESIA?
1980 eta 1987 artean, Fronte
Polisarioa gerra irabazten ari zen, Mendebaldeko Sahararen hiru
laurdenak eskuratuak baitzituen ordurako. Marokok, orduan, Mendebaldeko
Sahara bitan zatitzeko harresi bat eraiki zuen. Askatutako eremuak
bakartzea zen asmoa eta Israelen laguntza izan zuen horretarako. 2.700
kilometro baino gehiago ditu hesiak. Gaur egun, Marokok mendebaldeko
Saharako bi herenak ditu okupatuta, kostaldea duena eta fosfatoacloseNekazaritzako ongarriak fabrikatzeko funtsezko minerala.
duena.
Beste heren bat, aldiz, sahararren esku dago. Milaka familia eta lagun
banatuta daude harresi horren ondorioz, urte asko daramatzate elkar
ikusi gabe.
Jatorrizko artikuluak
- Uda bake bila Ane Insausti Barandiaran | |