Saguzarrak: buruz behera, eta hankaz gora

Uste okerren eta mito faltsuen jomugan egon diren animaliak dira saguzarrak, eta galzorian daude asko. 'Euskal Herriko saguzarren gida'-n jasota daude bertako 27 espezieak, eta beste hainbat argibide.

Munduan ia 1.500 saguzar espezie daude deskribatuta.

Buruz behera eta hankaz gora zintzilikatu dute saguzarraren iruditeria. Buruz behera egiten duelako lo, eta hankaz gora jartzen dituelako berari buruzko uste oker eta mito faltsu guztiak. Eta asko dira, baina gaindituta behar lukete egon. Ez Dracula, ez banpiro, ez Transilvania, eta ez COVID. Arriskurik ez du gizakiarentzat, eta gizakia bihurtu da arrisku haientzat. Dela haien habitatcloseAnimalia baten berezko eremua.
a suntsitzeagatik, dela haien gordelekuetan eragindako kalteengatik, galzorian daude asko.

«Euskal Herrian galzorian dauden ugaztunen artean, saguzarrak dira bost. Ur satitsua, hartza, bisoi europarra… eta zerrendan gainontzekoak saguzarrak dira». Joxerra Aihartza EHUko Zoologia irakasle eta adituak eman du sententzia.

«Euskal Herrian galzorian dauden ugaztunen zerrenda horretan, saguzarrak dira bost».

Joxerra Aihartza (EHUko Zoologia irakaslea)

Munduan ia 1.500 saguzar espezie daude deskribatuta, eta horietatik 27 Euskal Herrian daude. Beraz, saguzarra ez da animalia bakarra. Saguzarrena ugaztunen arteko talderik «dibertsoenetan» bigarrena dela —karraskaricloseUgaztunez mintzatuz, beti haziz doazen ebakortzez horniturik dagoena.
ena da dibertsoena—, eta ugaztun hegalari bakarrak dira.

Gautarrak, eta intsektujaleak ere badira: «Baina badaude azeri hegalariak fruta jaten dutenak, badaude saguzarrak fruitu txikiak jaten dituztenak, eta nektarra, eta polena... Eta badaude gutxi batzuk espezializatu egin direnak: txoriak, igelak, sugandilak eta beste saguzarrak ere jaten dituztenak». Badira kobazuloetan gordetzen direnak, badira etxe eta baserrietako ganbaretan babesten direnak, eta badira basoetan bizi direnak.

Aihartzak 30 urte baino gehiago daramatza saguzarrak ikertzen. Azken urteotan gehien ikertu diren animalietako bat dela uste du. Konplexutasun ekologikoa dute, ikasketa prozedura ezberdinak, ekokokapena, eta zentzumen ezberdinak; trofikocloseNutrizioari dagokiona.
ki ere ezberdinak dira, eta intsektu ezberdinak jaten dituzte.

«Gaizki ikusiak egon dira saguzarrak, baina belaunaldi berriek badakite zaindu egin behar direla».

Ion Fontenla (Naturtzaindiako kidea)

Anatomia aldetik ere animalia «konplikatuak» dira: «HeterotermocloseGorputzaren barne tenperatura ingurugiroaren tenperaturara egokitzen duen animalia.
ak dira, negua lozorroan pasatzen dute, baina eskualde epeletan egunez ere beraien metabolismoa asko jaisten dute». Sistema immunologikoa ere oso garatua dute, eta horrek ere aztergai bihurtu ditu.

«Galzorian dauden saguzar ia denek basoekin lotura dute. Baso osasuntsuak behar dituzte. Ez da harritzekoa, beraz, Euskal Herrian ditugun baso landaketa eta baso ustiaketacloseIzadiko baliabideetatik mozkina atera.
ko eredu negargarriekin inguru horiek erabat hondatuak ditugunez, hori gertatzea. Neurri handi batean, saguzarrak ari zaizkigu azaltzen zein den gure basoen egoera», azaldu du Aihartzak.

Gida baten beharra

Horren guztiaren jakitun ondu du Naturtzaindia Elkarteak Euskal Herriko saguzarren gida. Naiara Corcuera eta Ion Fontenla dira egileak. «Saguzar espezie bakoitzarentzat mapak osatzen hasi ginen. Eta konturatu ginen herritarrei hori zabaltzeko zerbait egitea interesgarria izango zela: herritarrek saguzarrei buruzko ezjakintasun handia zutela. Erakusketa ibiltari bat prestatzen hasi ginen, eta saguzar gauak antolatzen. Irakasteko zein inportantea den horiek kontserbatzea, zer funtzio garrantzitsua betetzen duten geure ekosistemetacloseHabitat jakin batek eta bertan bizi diren izaki bizidunek osatzen duten sistema naturala.
n, eta zer egin daitekeen eurei laguntzeko».

Fontenlak dio belaunaldi berriek «beste sentsibilitate bat» dutela: «Gure gurasoentzat gaizki ikusiak zeuden saguzarrak. Sugeekin bezala, akabatuz gero, hobeto. Orain, ordea, saguzar gauak-eta antolatzen ditugunean, ohartu gara gazteenek jakintza handia dutela, eta badakitela zaindu eta babestu egin behar direla. Albiste ona da hori».

Jakingarriak
  • Ugaztunak dira: Ilea dute gorputzean, eta odol berokoak dira. Jaio ondorengo lehen asteetan, amaren esnez elikatzen dira. Hegan egin dezaketen ugaztun bakarrak dira.
  • Intsektizida naturalak: Saguzar espezie ia gehienak intsektujaleak dira. Ehizako gau bakoitzeko, bere pisuaren %30 jan dezakete sitscloseGau tximeleta txikia.
    eta eltxoetan. Hau da, gau bakarrean, 1.000 eta 3.000 intsektu artean jateko gai dira.
  • Ekokokapena: Iluntasunean ehizatzeko eta oztopoak saihesteko, ekokokapena deituriko sonarcloseSoinu uhinen bidez gauzakiak atzemateko tresna.
    sistema sofistikatu bat erabiltzen dute. Ultrasoinuak igortzen dituzte, eta, horiek objektu batekin talka egin ostean, islatu, eta saguzarraren belarrietara iristen dira. Horrela, objekturaino dagoen distantzia kalkula dezakete.
  • Askotarikoak: Munduan aurkitu daitezkeen ugaztun lehortarren heren bat saguzarrek osatzen dute. Ia 1.500 saguzar espezie daude deskribatuta. Euskal Herrian 27 espezie daude, lau familia eta 11 generotan banatuta. Lau familiak: rinolofidoak, miniopteridoak, molosidoak eta vespertilionidoak.
  • Kontserbazioa: Euskal Herriko saguzar espezie guztiak legez babestuta daude. Euskal Herriko espezie mehatxatuen katalogo guztietan daude jasota.
  • Gida eskuratzeko: naturtzaindia.com.

Jatorrizko artikuluak