Safia el Aaddam: «Inposatutako etiketa bat da migratzaileen seme-alabona»
Migratzaileen alaba izateagatik bizi duten asimilazioa ikusita, haien sustraiak defendatzea garrantzitsua dela uste du Safia El Aaddamek (Tarragona, Herrialde Katalanak, 1995). Hija de inmigrantes [Migranteen alaba] liburua aurkezten izan da Euskal Herrian.
Lunjaren istorioa da liburukoa, baina beste edozein migratzaileren alabarena izan zitekeen.
Bai, Lunjaren istorioa kontatzen du, eta kontu pertsonaletan oinarritutako istorio bat da, baina baita nire inguruko pertsonena eta urte hauetan guztietan ezagutuz joan naizen testigantzena ere. Errealitate fikzionatu bat da.
Buru osasunean jarri duzu arreta. Zergatik?
Oso gutxi hitz egiten da buru osasunaz, baina migratzaileen edo haien seme-alaben osasun mentalaz are gutxiago. Migratzaileen alabak izateagatik egoera oso konplikatuak bizi ditugu: adibidez, hezkuntza sisteman, osasun sisteman... eta eragina dute gure osasun mentalean.
Liburuaren izen bera darabilzu sare sozialetan. Zer garrantzi dauka zure sustraiak defendatzeak?
Garrantzi handia du niretzat, gogor borrokatu behar izan dugulako sustrai horiei eusteko eta haiek aldarrikatzeko. Gainera, migratzaileen alabaren etiketa hori erabiltzen dugu, inposatutako etiketa bat delako. Arrazismoa heredatuz zoaz, zure gurasoen egoera administratiboa oinordetzan hartzen duzulako. Azkenean, estatuak berak jartzen dizu etiketa hori. Adibidez, Espainian jaio bazara, ez zara automatikoki espainiarra, baldin eta zure gurasoak AIZ [atzerritarraren identifikazio zenbakia] daukaten immigranteak badira. Beraz, nik jaio bezain pronto eskatu behar izan nuen AIZ. Beraz, ni ere atzerritar bihurtu ninduten. Etiketa horrekin topo egin dut bizitza osoan, eta horrekin identifikatu behar izan dut, ez naizelako ez immigrantea eta ez hemengoa. Migratzaileen alaba naiz.«Migratzaileen alabaren etiketa hori erabiltzen dugu, inposatutako etiketa bat delako. Arrazismoa heredatuz zoaz, zure gurasoen egoera administratiboa oinordetzan hartzen duzulako».
Eta Katalunian jaio arren, etengabe galdetuko dizute: nongoa zara?
Etengabe
esaten dizute atzerritarra zarela. ProfilcloseSoslai.
etniko-arrazialagatik,
azalaren koloreagatik... Azkenean, hainbeste aldiz errepikatzen dizute,
eta hainbeste aldiz topo egiten duzu eskubide murrizketekin
administrazioan, asimilatu egiten baituzu. Badago gurasoen jatorrizko
herrialdea sekula bisitatu ez duen jendea. Gu ez gara herrialde
horretakoak ere sentitzen, ez garelako sekula bertan bizi izan.
Identitate linbocloseOngi zehaztu gabeko egoera.
batean bizi gara, etengabe.
Osabak Lunjari esaten dio ez dela eskolara joango, eta ez ikasteko amazigera, ez duelako ezertarako balio.
Barneratutako
arrazismoa da, esaten dizuten hori sinetsi egiten baituzu azkenean.
AmazigeracloseAfrika iparraldeko hizkuntza.
hizkuntzari balioa kentzen zaio; beraz, osabak uste du ez
duela ezertarako balio. Jarrera patriarkala ere bada, eta horri ere
ikusgaitasuna eman nahi izan diot nobelan, ulertzen eta berresten
dudalako patriarkatuacloseAgintea gizonen esku dagoen gizarte sistema.
unibertsala dela. Hemen, askotan, ez ikusiarena egiten da, herrialde jakin batzuk seinalatzen dira, bertako
matxistak hemengoak baino okerragoak direla esateko, baina ez du zertan
horrela izan, unibertsala baita.
Katalunian jaioa zara, eta bertan, Euskal Herrian bezala, hizkuntza gutxitu batean hitz egiten da. Jatorrizko hizkuntzarekiko lotura hobeto ulertzen da horrelakoetan?
Ikuspuntu horretatik begiratzen bada, ulertu ohi da. Uste dut konexio puntuak aurkitzeko modua dagoela, baina askotan kezkatu egiten nau... Orain, adibidez, Katalunian eskuindarrek erreproduzitu egiten dute gaztelaniarekin erabili duten diskurtso kolonial berbera. Katalana beste hizkuntza gutxitu batzuen gainetik jarri dute: amazigera, dariya, wolofera... behartu egin nahi gaituzte hizkuntza hori erabiltzera eta ama hizkuntza erabiltzeari uztera.
«Katalunian eskuindarrek erreproduzitu egiten dute gaztelaniarekin erabili duten diskurtso kolonial berbera».
Esan izan duzu orain gutxi arte deseroso sentitzen zinela zurien aurrean amazigeraz hitz egiten. Zergatik?
Hain zuzen, urte hauetan guztietan balioa kentzeagatik, edo umetatik sufritu ditugun begiradengatik, hitzezko erasoengatik edo eraso fisikoengatik. Azken finean, pixkanaka, hizkuntza horrekin deseroso sentiarazten zaituzte. Ni deseroso sentitzen nintzen, baina badaude kasu okerragoak, hizkuntza galdu dutenak hura baztertzeagatik, familiarekin hitz egin nahi ez izateagatik... Eta dena arrazoi beragatik: lotsa, beldurra, gutxiespenak...
Hainbat kanpaina bultzatu dituzu sare sozialetan. Nolatan?
Beharragatik eta inpotentziagatik sortu ziren, bizitzen ari nintzen egoera salatzeko. Adibidez, #VotarEsUnDerecho
[bozkatzea eskubidea da] hauteskunde garaian sortu zen, nik ezin
nuelako bozkatu; atzerritarra naiz oraindik jaio nintzen herrialdean. #Tecedounacita
[Nire hitzordua utziko dizut] kanpainarekin, berriz, salatu nahi nuen
sistemak desberdin tratatzen dituela migranteak, eta ezin dela
atzerritarrentzako bulegoetan ordua hartu, AIZ berritzeko edo edozein
tramite egiteko. Horrek sekulako ondorioak ditu migranteentzat: bankuko
kontua blokeatzen dizute, lana gal dezakezu, egoera irregularrean gera
zaitezke... Isatsari hozka egiten dion arraina da. Orain #ElMaterialEscolarNoEsUnPrivilegio
[eskolako materiala ez da pribilegio bat] kanpaina daukagu martxan,
salatzeko eskola askotan ez dizkietela bermatzen liburuak eta eskola
materiala ikasleei, eta horrek desparekotasuncloseDesberdintasun.
ak sortzen dituela oso
gaztetatik. Gainera, desberdintasun horiengatik, eskolan porrot egiten
edo eskolak uzten dituzte askok.
Jatorrizko artikuluak
- Safia el Aaddam: «Inposatutako etiketa bat da migratzaileen seme-alabona» Ane Insausti Barandiaran | |