Sable horzdun kume baten gorpua aurkitu dute, ilea, gorputza eta burua osorik dituena. 'Homotherium' gaztearen momia izoztuta egon da 35.000 urtez, Siberiako permafrostean aurkitu duten arte.
Ikerlari talde bat ekialdeko Siberiara (Errusia) joana zen mamuten
letagincloseBetortz.
en bila. Marfilezko aztarna horien bila ari zirela, Jakutiako
Badyarikha ibaiaren ertz izoztutik azaleratua zen larru multzo bat ikusi
zuten, uretan dantzan. Ikerlariak berehala konturatu ziren hori arraroa
zela, ez baita ohikoa bertan larruak aurkitzea, fosildutako hezurrak
baizik. Ibaiertzean aurkitu zutena Homotherhium generoko felido kume baten gorpua zen, sable horzdun ere esaten zaiona.
Aurkitutako momia aztertu ondoren, kumearen irudiak Scientific reports
aldizkarian argitaratu zituzten, momentuz sable horzdun
gaztearen oinatzei jarraituz lortu duten informazioarekin batera. «Paleontologiaren historian lehen aldiz, fauna modernoan antzekorik ez
duen ugaztun desagertu baten itxura aztertu da», diote zientzialariek.
Asier Gomez paleontologocloseHistoriaurreko izaki biziak fosilen azterketaren bidez ikertzen dituen zientzialaria.
ak azpimarratu du sable horzdunaren aurkikuntza
«oso berezia» dela, 35.000 urtez izoztuta egon delako eta ilea guztiz
mantendu duelako: «Animalia bat hiltzen denean, deskonposizio prozesu
bat hasten da; prozesu hori azkarragoa edo motelagoa izan daiteke,
kanpoko baldintzen arabera. Kasu honetan, mikrobioak edo usteldura hori
izoztuta daudenez, prozesua guztiz gelditzen da». Horri esker, animaliak
bere biboteak, haragi momifikatua eta muskuluak mantendu ditu.
Kumea hiru aste zituela hil zela ondorioztatu dute zientzialariek, baina
oraingoz ez dakite zer gertatu zitzaion; helduek kumeak lur azpian
gordetzen zituzten babesteko asmoz, eta izan daiteke kobazuloak
harrapatuta hiltzea. Gomezek azaldu duen bezala, kumearen garezurra oso
fina da, eta sedimentucloseJalkin.
a gainean eroriz gero, deformatu egin daiteke:
«Kasu honetan, garezur oso bat dugu, eta ikus dezakegu esne hortzeria
nola doan haziz, beste hezurren morfologia nolakoa den ikusteaz gain».
Ale baten adina zehazteko, sable hortz ikonikoen falta kontuan hartu dute zientzialariek. Kumeak esne hortzak dituela ikusi dute, eta animalia txikiaren masailezurrean agertzen diren hortzen koroak ere ikusi dituzte, ateratzeko zain. Ikerketa horri esker, ondorioztatu dute kumeak hiru aste inguru zituela hil zenean.
«Garezur oso bat dugu, eta ikus dezakegu esne hortzeria nola doan haziz, beste hezurren morfologia nolakoa den ikusteaz gain».
Sable horzdunari ezpainen ertzetatik irteten
zaizkion ile xerlocloseBesteetatik bereizten den ile multzoa.
zuriak ere ikusi dituzte, katu helduaren bizarra balitz
bezala. Kumearen hankak katamotz batenak bezalakoak dira,
baina kuxin karratuak dituzte, felido modernoek ez bezala. Ez du kuxin
karpianorik eskumuturretan, gaur egungo katuen eta txakurretan ohikoa
dena, eta zientzialariek uste dute hori lagungarria zela elurretan
ibiltzeko.
Kumearen aurkikuntzak ibilbide luzea duen eztabaida bat ere berpiztu
du: ea bere letagin luze ospetsuak masailezurretatik agerian irteten
ziren edo goiko ezpain luze batek estaltzen zituen. Kumea gazteegia zen
letaginak izateko, baina goiko ezpaina lehoikume modernoak baino bi
aldiz handiagoa zuen, eta horrek Homotherium helduaren sableak estalita
zeudelako baieztapena babes lezake.
Hala ere, lehoiak eta sable horzdunak oso desberdinak dira: sable horzdun kumearen lepoa egungo lehoikumearena baino bi aldiz lodiagoa da; belarriak txikiagoak zituen, baina ahoa handiagoa.
Kumea gazteegia zen letaginak izateko, baina goiko ezpaina lehoikume modernoak baino bi aldiz handiagoa zuen, eta horrek Homotherium helduaren sableak estalita zeudelako baieztapena babes lezake.
Ilea, ilunagoa
Homotherium generoko felidoen garezurrak
gertutik aztertu ditu Mauricio Anton paleoartistak, eta gero, fosil
horietan oinarrituz, olioekin eta teknika digitalekin islatzen ditu
mihisecloseMargolanak egiteko erabiltzen den oihala.
an. Antonek historiaurreko izaki bizidunak eta haien ekosistemak
irudikatzen ditu bere margolanetan, beti irizpide zientifikoak
erdigunean izanik [ikus goiko irudia]. Paleoartistarentzat ezezaguna zen elementuetako bat
animaliaren ilearen kolorea zen: askotan tonu laranja eta horiz
irudikatu izan dute sable horzduna, baina Antonek, berriz, kolore
ilunekin eta orbancloseTanto.
ekin marraztu ditu felido horiek. Jakin gabe, kumearen
koloreak asmatu zituen artistak.
Hala ere, horrek ez du esan nahi jatorrizko kolorea horrelakoa zenik, denboraren poderioz aldatuz joan ahal izan baita. Gainera, kumeen eta helduen ilea desberdina izaten da.
Kumea izoztuta geratu zen Siberiako permafrostean 35.000 urtez, harik eta izotza urtu eta gorpua ibaian flotatzen aurkitu zuten arte. Alde zientifikotik txalotu duten aurkikuntza bat izan da, iraganean bizi zen espezie baten informazio berria ezagutzeko modua eman duelako; alegia, aukera eman du jada existitzen ez den sable horzdunaren ezaugarrietan sakontzeko. Baina, bestalde, aurkikuntza hausnartu beharreko beste arazo baten sintoma ere badela esan du Gomezek: «Planetari egiten diogun kalteak modua ematen digu iraganeko informazio gehiago jasotzeko, baina klima aldaketak zalantzan jartzen du gure etorkizuna».
«Planetari egiten diogun kalteak modua ematen digu iraganeko informazio gehiago jasotzeko, baina klima aldaketak zalantzan jartzen du gure etorkizuna».
Jatorrizko artikuluak
- Sablerik gabeko kumearen oinatzen atzetik Itsaso Jauregi | |