Hogei urte dira Realak emakumezkoen taldea sortu zuela. Bi hamarkada hauetan, emakumezkoen futbolak izan duen hazkundearen eta bilakaeraren isla izan da.

2004. urtea zen. Realak, beste hainbat kluben antzera, urratsa egin nahi zuen emakumezkoen talde bat abian jartzeko. Iragarki bat jarri zuen, talde hura sortzeko hautaprobetara deitzeko. Ehun bat neskato bildu ziren Zubietan. Garbiñe Etxeberria eta Iñigo Dominguez arduratu ziren lehen talde hura osatu zuten jokalariak aukeratzeaz. «Izan zirelako gara, garelako izango dira», dio esaldiak, eta egun Realaren emakumezkoen taldeak egitura sendoa du. Lau taldez osatuta dago, eta Espainiako Kopako titulu bat du. Gainera, emaitzak alde batera utzita, emakumezkoen futbolak izandako bilakaeraren eta hazkundearen isla eta akuilucloseZerbaitetarako adorea ematen duen gauza.
izan da.

Bilakaera hori katebegiz katebegi sortuz joan da, eta horren adibide dira Garbiñe Etxeberria (Hernani, Gipuzkoa, 1967), Aintzane Encinas (Donostia, 1988) eta Nahia Aparicio (Tolosa, Gipuzkoa 2004). Etxeberria emakumezkoen futbolaren aitzindaricloseAlor berriren batean lehen urratsak egiten dituen pertsona.
etako bat izan zen Gipuzkoan: jokalari moduan pilatu zuen esperientzia Realaren aulkira eta bulegoetara ekarri zuen, eta hor segitzen du.

Etxeberria Encinasen entrenatzaile izan zen. Erdilari ohia lehen talde hartako kide izan zen, eta elastiko txuri-urdinarekin partida gehien jokatu dituen jokalaria da: 388. Egun, hirugarren taldean ari da entrenatzaile. Hain zuzen ere, teknifikazioan ari zenean Aparicioren teknikari izan zen.

Aparicio Realaren emakumezkoen taldea sortu zen urte berean jaio zen. Iazko maiatzaren 26an egin zuen debuta Realaren lehen taldearekin, Valentziaren kontra, eta orain talde txuri-urdinaren atzealdeko zutarriclosePilare.
etako bat da.

Realaren emakumezkoen lehen taldea. REALA
Encinasek eta Etxeberriak oso presente dituzte lehen hautaproba haiek. «Gogoan dut klub askorekin hitz egin genuela, eta neskato ugari etorri zirela». Encinas zen horietako bat. Talde txuri-urdinean jokatzeko ametsa zuen. «Ordu arte amets hura betetzea ez zen posible, Realak ez zuelako emakumezko talderik. Mundaizen eta Añorgan jokatu nuen, baina Realaren ametsa hor neukan. Beraz, hautaproba egin zutenean ez nuen bitan pentsatu. Aldagelan sartzeko momentuaz gogoratzen naiz batez ere: Añorgakoarekin alderatuz izugarri handia zen, neska asko geunden, bakoitzari Realeko arropa eman ziguten... Zoriontsu sentitu nintzen». Are gehiago, hartu egin zutela esan ziotenean.

«Aldagela izugarri handia zen, neska asko geunden, bakoitzari Realeko arropa eman ziguten... Zoriontsu sentitu nintzen».

Aintzane Encinas (Realeko lehen taldeko jokalari ohia)


Lehen partida ofiziala 2004ko irailaren 19an jokatu zuten, Amara Berriren kontra, Martutenen. Erregional mailan ekin zioten bideari. Encinasentzat, baina, aurretik Tolosan jokatu zuten torneo bat da iltzatutacloseFinkatuta.
geratu dena. «Orduan jokatu nuen lehen aldiz partida bat Realaren elastikoarekin». Urtez urte joan ziren mailaz igotzen. «Lehen denboraldi hartan partida guztiak aise irabazten genituen. Jokalari gehienak bi kategoria gorago arituak ginen. Beherago jokatzen hasi ginen Realean egon nahi genuelako». Etxeberriaren ustez, Amara Berriren aurkako partida hartan ez ziren erabat kontziente egiten ari zirenaren garrantziaz. «Ez ditut sekula ahaztuko jokalariek lehen aldiz elastikoan izena zutela jokatu zuten eguna ere, eta arratsaldean entrenatzeari utzi eta goizean entrenatzen hasi ginenekoa. Uste dut emaitza eta tituluetatik harago beste bi mugarricloseGertaera berezi edo esanguratsua.
direla».

«Ez ditut sekula ahaztuko jokalariek lehen aldiz elastikoan izena zutela jokatu zuten eguna, eta arratsaldean entrenatzeari utzi eta goizean entrenatzen hasi ginenekoa».

Garbiñe Etxeberria (Realeko entrenatzailea)

Lehen mailara igotzeko partida gorabeheratsua

Lehen Mailara igotzea lorpen handia izan zen; igotzeko modua, ordea, bitxia. Encinasek azaldu du: «Hiru taldek jokatu genuen igotzeko fasea. Guri lehen bi partidak jokatzea egokitu zitzaigun, eta azkenengoan aurkariek zer egiten zuten itxaron behar genuen. Neurketa hura bertan behera geratu zen, jokalariak elkar joka hasi baitziren. Azkenean bulegoetan erabaki zuten gu igotzea».

Lehen Mailan jokatuta, hasierako multzo hark amets bat bete zuen, eta klubak, helburu bat. Atletico Madrilen kontra jokatu zuten lehen partida, orduan Superliga deitutakoan, 2006ko irailaren 10ean, Zubietan. 0-1 galdu zuten, eta bederatzi jardunaldi behar izan zituzten lehen garaipena lortzeko. Gorenean egonkortzea izan zen hurrengo erronkacloseLortu beharreko helburua.
, eta lortu zuten.

Titulu bat irabaztea baino ez zen falta, eta iritsi zen: talde txuri-urdinak Espainiako Kopa irabazi baitzuen Granadan, 2019ko maiatzaren 11n, Atletico Madrili 2-1 irabazi eta gero. «Aurreko egunetan bizi izan genuena, ezustean irabaztea, Granadan eta Gipuzkoa osoan egin genuen ospakizuna... Gauza asko mugitu zuen garaipen hark, eta gogoratzen dudan aldiro oilo ipurdia jartzen zait», esan du Etxeberriak.

Realeko jokalariak Espainiako Kopako garaipena ospatzen, Granadan, 2019ko maiatzean. PEPE TORRES / EFE
Beste mugarria Txapeldunen Liga jokatzea izan zen, 2022-2023ko denboraldian. Etxeberria: «Pena izan zen txapelketaren formatuak kanporaketa bakarra jokatzea ahalbidetu zigula. Baina asko ikasi genuen horretatik». Txapeldunen Liga jokatu zuten urtean ez zutela asmatu aitortu du. «Ziurrenik, orain dugun erronka denboraldi on batzuk kateatzeacloseLotzea.
da».

Erreferenteak, baliabideak eta etorkizuna

Urte hauetan aldaketa nabarmenetakoak baldintzetan eta ikusgaitasunean gertatu direla berretsi dute hirurek. Etxeberriak nabarmendu du ikusgaitasuna handituz joan den neurrian ardura ere handiagoa izan dela.

Encinasek nahiko luke beste jokalari askok bere 388 partiden marka gainditzea. «Horrek esan nahiko luke ibilbide luzea egin dutela Realean». Erronka handia dela onartu du Apariciok. «Guretzat taldean ibilbide luzea egin duten edo egiten ari diren jokalariak erreferente dira, eta, urratsez urrats, disfrutatuz eta eguneroko lanean arreta jarrita, izugarria litzateke kopuru horietara iristea».

«Guretzat taldean ibilbide luzea egin duten edo egiten ari diren jokalariak erreferente dira».

Nahia Aparicio (Realeko jokalaria)

Egun, Realaren emakumezkoen taldeen egitura  «sendo» ikusten du Encinasek, eta argi du nola nahiko lukeen ikusi hemendik hamar urtera. «Harrobiko talde gehiagorekin, eta emakumeen futbolaren bilakaerak eskatuko dituen pausoak emanda. Ziur nago hala izango dela, lana oso ona baita». Horren garrantzia nabarmendu du Apariciok: «Formakuntzarako ezinbestekoa da harrobian taldeak egotea».

Horretan funtsezkoacloseOinarrizkoa.
izango da eraikin berria. «Zubietan beti esaten dugu dena denona dela, baina eraikin propio bat izateak sendotasuna emango digu hazten jarraitzeko, eta pizgarri bat ere izango da lanean jarraitzeko, etorkizun polita baitugu aurretik», berretsi du Etxeberriak. Eta ondorengo hau erantsi du. «Gozatu egin dut, baina urte hauetan buruhauste asko ere eman dizkit Realak. Ez da erraza izan hona iristea. Baina nora iritsi garen eta zein etorkizun dugun ikusteak asko betetzen nau».

«Ez da erraza izan hona iristea. Baina nora iritsi garen eta zein etorkizun dugun ikusteak asko betetzen nau».

Garbiñe Etxeberria (Realeko entrenatzailea)

Jatorrizko artikuluak