Memoria historikoari «bizirik» eusteko literatura
Ramon Olasagastik 'Memoriaren giltza' gazteentzako eleberria plazaratu du. 1938ko
maiatzean Ezkabako San Kristobal gotorlekutik ihes egindako 795 presoen gertaera da istorioaren oinarri.
Memoriaren giltza memoria historikoa «bizirik eusteko ariketa
txiki bat» izan dela aitortu du Ramon Olasagasti kazetariak: «1938ko
maiatzean San Kristobal gotorlekutik ihes egindako 795 presoen gertaerak
irakurtzeak barruak mugiarazten dizkit, eta ipuin hau gure historia
hori gazteengana gerturatzeko ariketa xume bat da». Istorioaren
abiapuntua Ezkaba mendian (Iruñerria, Nafarroa) agertutako hezurdurak
dira. Hari gidariak Tania eta Indio protagonisten aztarrikakcloseAhaleginak.
dira, eta
hari horretatik adarkatucloseBanatu.
ko dira iraganari erreferentzia egiten dioten
beste kontakizun paralelo batzuk. Erein argitaletxearekin plazaratu du
egileak haur eta gazte literaturako bere laugarren lana.
Bi gazte protagonisten ibileren atzean gai «gordinak» eta «sakonak»
ezkutatzen direla aipatu du idazleak. 1937 eta 1945 bitartean ,
San Kristobal gotorlekua espetxe izan zen, eta, bizirik atera ziren
lekukoen eta historialarien arabera, hango baldintzak «oso gordinak»
ziren. Esaterako, preso asko birikeriak jota, jipoituta edo gosez hil ziren. 1936ko gerra piztuta zegoenean, 1938ko maiatzaren 22an, mundu
osoan inoiz izandako preso ihesaldi handienetako bat jazocloseGertatu.
zen. Olasagastik azaldu du hurrengo egunetan giza ehizaldi «krudela» gertatu zela Ezkabaren iparraldean dauden herrietan, eta garai
horretan girotu du eleberria.
Olasagastik azaldu du giza ehizaldi «krudela» gertatu zela Ezkabaren iparraldean dauden herrietan, eta garai horretan girotu du eleberria.
Zeharka, beste gai batzuk ere jorratu ditu kazetariak liburuan. Batetik, migrazioaren gaia mahaigaineratzen du, Taniaren bitartez. Bestetik, dolua, Indiok aita mendi istripu batean galdu baitzuen. Horrez gain, Olasagastik omenaldi txiki bat egin nahi izan die mendian hildako lagunei. Areago, aitortu du pertsonaia nagusia bere lagun baten larruan jarrita idatzi duela. Indio eta Taniaren ibiliak nostalgiaz kontatu dituela adierazi du idazleak, nerabeak zirenean horrela ibiltzen baitziren haren sorterrian, Berrobiko landaguneetan (Gipuzkoa).
Lekukotzak oinarrian
Bizirik atera zirenen lekukotzetan eta historialariek
bildutako dokumentuetan oinarritu da Olasagasti liburua
idazteko, eta, beraz, historialarien lana eskertu du, tartean Felix Sierra,
Iñaki Alforja eta Txinparta Elkartearena. Horrez gain, Luis Garderen Ehiztariaren isilaldia (Pamiela, 2016) liburua goraipatu du, auziKontu.
bera hizpide
duena.
Erein argitaletxeak gazte literaturaren bilduman argitaratu du eleberria, baina egileak iritzi dio irakurle ororentzako modukoa izan daitekeela: «Haur eta gazte literaturako liburuekin gozatu ederrak hartutakoa naiz, eta, nire ustez, kontua ez da literaturari langak edo barrutiak jartzea».
Jatorrizko artikuluak
- Ramon Olasagastik 'Memoriaren giltza' gazteentzako eleberria plazaratu du Garazi Karrera Lopetegi | |