Qatar, giza eskubideen urraketen erakusleiho
LGTBI kolektiboaren aurkako errepresioa, emakumeen askatasunaren aurkako legeak eta beste hamaika abusu ezartzen dituzten emirerrietako bat da Munduko Koparen anfitrioi. FIFAren erabakiak haserrea piztu du nazioartean.
Sexu berekoen arteko harremanak kriminalizatzen dituzten 70 herrialdeetako bat da Qatar emirerriacloseEmirraren agintepean dagoen lurraldea.
, eta emakumeak gizonen mendeko bilakatzen dituen tutoretza sistema dago indarrean han.
XariacloseIslamaren lege sistema.
n oinarritzen da emirerriko lege sistema. Lege islamiarrak bekatutzat jotzen du homosexualitatea, baita gizonen eta emakumeen arteko sexu harreman hegemonikotikcloseNagusitasuna dutenetik.
aldentzen den guztia ere. Zigor Kodeko 296. artikuluak debekatu egiten du «edozein modutara gizon edo emakume bat limurtzeacloseSeduzitzea., sodomiaUzki koitoa. eta legez kanpoko ekintzak edo ekintza immoralak egitea».
Halaber, 285. artikuluak zigortu egiten ditu ezkontzaz kanpoko sexu harremanak, baita sexu berekoen artekoak ere. Qatarko lege sistemak heriotza zigorra eskatzen du kasu horietarako. Egun, hamar herrialdek ezartzen dute zigor horixe bera sexu berekoek sexu harremanak izateagatik: Iranek, Saudi Arabiak, Yemenek, Nigeriak, Somaliak, Mauritaniak, Arabiar Emirerri Batuek, Qatarrek, Pakistanek eta, azkenik, Afganistanek.
Hamar herrialdek ezartzen dute heriotza zigorra sexu berekoek sexu harremanak izateagatik: Iranek, Saudi Arabiak, Yemenek, Nigeriak, Somaliak, Mauritaniak, Arabiar Emirerri Batuek, Qatarrek, Pakistanek eta Afganistanek.
Erbestetik borrokan
Nasser Mohamed ekintzaileak 2011n utzi zuen emirerria. San Frantziskon (AEB) bizi da orain, eta asilo politikoak babesten du han: «Oso gaztetatik jakin nuen homosexuala nintzela, baina nire adiskide minari bakarrik esan nion. Gure arteko sekretua zen», esan du Mohamedek.
Qatarren bizi diren LGTBI komunitateko kide gutxi ausartzen dira beren sexualitatea harrotasunez bizitzera eta adieraztera. Mohameden arabera, «oso ohikoak» dira kolektibokoen aurkako abusu fisikoak. Internet bidez egindako bilaketen eta jardueren arabera atxilotzen dituzte susmagarri gehienak. Polizia etxera eraman, eta kolektiboko kideak salatzera behartzen dituzte. «Sakelakoak blokeatu edo kontrolatu, eta IP helbideak jarraitzen dituzte. Hitz egiteko beldur handia dago», adierazi du Mohamedek telematikoki.
«Sakelakoak blokeatu edo kontrolatu, eta IP helbideak jarraitzen dituzte. Hitz egiteko beldur handia dago».
Gizonezkoen Munduko Kopa Qatarren egitearen aurkako protesta gisa, The Proud Maroons —Qatarko futbol taldeari Maroons esaten diote— kanpaina politikoa sortu du Mohamedek. Haren helburua da «LGTBI kolektiboa Qatarko taldearen parte sentiaraztea».
Al-Wan elkartea ere sortu du, Qatarko LGTBI komunitatearen aldeko lehen GKE gobernuz kanpoko erakundea: «Kolektiboak emirerrian jasaten dituen erasoak dokumentatu nahi ditut, laguntza juridikoa eta emozionala eskaini. Baina baliabideak falta dira», azaldu du.
Emakumeak, gizonen esku
Gizonen tutoretza sistemak zeharo mugatzen du Qatarko emakumeen bizimodua. Gizon baten baimena behar dute ezkontzeko, atzerrian ikasteko, gobernuko zenbait lanpostutan lan egiteko eta sexuarekin lotutako osasun laguntzak jasotzeko. Atzerrira bidaiatzeko ere gizonezko baten baimena behar dute 25 urtetik beherako emakume ezkongabeek.
Ezkonduta dauden emakumeei delitua egitea leporatu diezaiekete lanean hasi aurretik haien senarraren baimenik ez badute.
Luzea da emakumeek zer egin dezaketen eta zer ez zehazten duen zerrenda. Ezkonduta dauden emakumeei delitua egitea leporatu diezaiekete lanean hasi aurretik haien senarraren baimenik ez badute; baita haren baimenik gabe etxetik irteten badira edo sexu harremanak izateari uko egiten badiote ere, «pisuzko arrazoi batengatik ez bada», Qatarko legeak dioenez. Ezkonduta ez daudenen kasuan, aitaren edo anaiaren esku geratzen dira erabaki horiek guztiak.
Dibortzioa legez onartuta dago, baina, banandu ostean, emakumeak ez du bere seme-alaben gaineko erabakirik hartzeko eskumenik, haien zaintza osoaren kargu egin arren. Are, haurren aita hiltzen bada, Qatarko Gobernuko agenteek hartzen dituzte haien gaineko erabakiak.
Sexu erasoen biktima diren emakumeek zazpi urtera arteko espetxe zigorra edo azote ukaldia akusatua musulmana bada jaso dezakete gertakizuna salatuz gero.
Sexu erasoen biktima diren emakumeek zazpi urtera arteko espetxe zigorra edo azote ukaldiacloseKolpea. jaso dezakete gertakizuna salatuz gero, akusatua musulmana bada, horiek baitira ezkontzaz kanpoko sexu harremanak izateagatik xariak ezarritako zigorrak. Adibidez, Paola Schietekat mexikarrak sexu eraso bat jasan zuen iaz, Dohako ostatu batean. Erasoa salatu zuen, baina Qatarko Poliziak aske utzi zuen erasotzailea, eta Schietekat bera zigortu zuen: ehun azote eta zazpi urteko espetxe zigorra ezkontzaz kanpoko sexu harremanak izateagatik.
Adierazpen askatasuna, oso mugatuta
Qatarren ez dago gobernutik independentea den elkarterik edo erakunderik. GKE guztiek estatuaren oniritzia jaso behar dute erakunde gisa antolatzen hasi aurretik. Are, ekitaldi, ekintza eta jarduera publikoak antolatzeko, beharrezkoa da aurretik Barne Ministerioaren baimena izatea, eta jarraipen zorrotza egiten dute.
Qatarren ez dago gobernutik independentea den elkarterik edo erakunderik. GKE guztiek estatuaren oniritzia jaso behar dute erakunde gisa antolatzen hasi aurretik.
Gobernuak eta familia boteretsuek kontrol handia ezartzen dute emirerriko hedabideetan. Besteak beste, Al-Jazeera telebista katea pribatua den arren, gobernuak haren funtzionamenduaren gastuak ordaindu izan ditu 1996an sortu zenetik, eta Doha News ingelesez idatzitako webgunearen sarbidea blokeatu zuen lau urtez, 2016tik 2020ra, ez zuelako gobernuaren baimenik.
2020ko urtarrilean, bost urtera arteko espetxe zigorra edo 100.000 riyaleko (25.500 euroko) isuna ezarri zuten «albiste faltsuak» argitaratzeagatik. Hain zuzen, oso mugatuta eta kontrolatuta dago herrialdean hedatzen den informazioa. Esaterako, Qatarko agintariek zentsuratu egiten dituzte askatasun sexualaren eta genero identitatearen inguruko edukiak.
Jatorrizko artikuluak
- Qatar, giza eskubideen urraketen erakusleiho Maddi Iztueta Olano | |