Puzkerrak: lagun isilak (edo ez)

Txantxarako eta umore eskatologikoGorputzeko iraizkinekin zerikusia duten hitzak eta gaiak erabiltzea.rako ufadak dira uzkerrak eta putzak. Hesteetako flora edo mikrobiota desorekatuen seinale ere badira, ordea. Adituek diote haize-minen maiztasunari eta usainari erreparatu behar zaiela, patologia ere bihur baitaitezke.


Kontu serioa da puzkerrena. Ez egin barrerik. Ez hasi esaten artikulu honek audio bat ere behar duela. Eta ez hasi esaten baduzula sailkapen bat egina: atzera utzi duzulakoan beti zuri itsatsita doan hori dela motxila puzkerra, edo espero ez zenuen zerbaiten konpainian etorri den hori dela puzker traidorea, edo eztularekin batera bota duzun hori dela puzker disimulatua. Eta ez egin hitz jokorik, eta ez esan ez dela berdina izaren pean botatakoa, edo izarren pean botatakoa. Edo ez hasi esaten esaera zahar eder bat dakizula: Putza izan ez eta uzkerra izan nahi. Ez hartu haizerik puzkerrekin. Ez bota halakorik; eutsi. Ez izan uzkerticlosePuzker asko botatzen dituena.a. Kontu serioa da puzkerrena.

Horren serioa da, non haize-minek bizitza normala egitea eragozten dieten biztanleen %3ri. Luis Bujanda doktoreak emandakoa da datua. Digestio aparatuko espezialista da bera, irakaslea Donostiako Unibertsitate Ospitalean, gibeleko eta urdail-hesteetako gaixotasunen arloko koordinatzailea Biogipuzkoa institutuan, eta Medikuntzako katedraduna EHUn. «Medikuntzan, puzker deitu beharrean, haizeak edo haize-minak esaten diegu: flatulentziak, meteorismoak, korrokadak… Denek dute harremana gasarekin. Eta oso kontuan hartu beharrekoa zera da: hesteetan gasak edukitzea normala dela, zerbait fisiologicloseIzaki bizidunen organoen eta ehunen funtzionatzeko era.koa dela».

«Kontuan hartu beharrekoa zera da: hesteetan gasak edukitzea normala dela, zerbait fisiologikoa dela».

Luis Bujanda (digestio aparatuko espezialista eta EHUko Medikuntza katedraduna)

Hesteetako gasaren konposizioa eman du Bujandak: nitrogenoa (%65), karbono dioxidoa (%10), hidrogenoa (%3), oxigenoa (%2,3) eta metanoa. Metanoa da gasei usain txarra ematen diena. Zergatik sortzen dira puzkerrak? «Ongi ezagutu behar da digestio hodiaren funtzionamendua. Hor jarri badute, zerbaitengatik jarri dute». Zertarako da, bada? «Energia lortzeko. Energia behar dugu egunerokoari aurre egiteko». Eta nondik dator energia? «Elikagaietatik. MurtxikatzencloseMastekatzen. ditugu, xehatzen ditugu, eta digeritu egiten ditugu. Txiki-txiki egin behar ditugu, eta ahalik eta gehien sinplifikatu. Ahoan hasten da prozesua, listuaren bidez, eta urdailera doa. Urdailak birringailu funtzioa egiten du. Ahi hori heste meharrera doa. Gibelaren eta pankrearen entzimacloseBiokimikako erreakzioak bizkortzen dituen gai urkorra.k gehitzen zaizkio han, elikagai horiek degradatzeko. Molekula txiki bihurtzen dira, eta gorputzak horiek xurgatzen ditu. Odolera pasatzen dira. Hondakinak, aldiz, uzkitik botatzen dira». Horraino, dena ongi.

Eta zergatik sortzen dira gasak? «Elikagaiak degradatu egiten direlako, entzima horien eraginez. Guztiz ongi degradatzen ez direnean, heste lodira pasatzen dira, bakterioak daude han, eta orduan sortzen dira gasak». Zerk baldintzatzen du gasaren konposizioa? «Gure elikadurak, adinak, bizimoduak, gure bakterio florak… horrek guztiak eragiten du gas kantitate jakin bat eta gas mota jakin bat sintetizatzeacloseKonposatu kimiko bat lortzea.». Horrela esanda, sinplea dirudi: puzkerren bidez gas horiek kanporatzen dira.

Mireia Alberdi dietista eta nutrizionistak ere puzkerren oinarri fisiologikoa aipatu du lehenengo: «Denok botatzen ditugu puzkerrak egunean zehar. Batzuetan, ez gara guztiz ohartzen: ez digute minik eragiten, ez digute eragozpenik eragiten, ez dute usaintzen, eta ez gara konturatu ere egiten». Baina ez da beti horrela izaten, eta orduan hasten dira arazoak. «Batzuetan, mina sortzen digute, tripa handitu… Sintoma askotarikoak eragiten dizkigute. Ezerosoak izateaz gain, gure bizi kalitatea apaltzen dute. Mina sartzen baita tartean, eta kaltea eragin». 

«Batzuetan, mina sortzen digute, tripa handitu… Sintoma askotarikoak eragiten dizkigute. Ezerosoka izateaz gain, gure bizi kalitatea apaltzen dute». 

Mireia Alberdi (dietista eta nutrizionista)

Alberdik garbi dauka noiz agertzen diren minak eta ezerosotasunak: «MikrobiotacloseFlora. alteratuta daukagunean. Esaten dugu halakoetan disbiosi bat dagoela, oreka falta bat: elikagai batzuek hartziduracloseProzesu metaboliko bat da zeinetan molekula organikoak degradatzen diren energia kimikoa sortzeko. handiagoa eragiten dute hesteetan. Horrek eragiten du min hori».

Zerbaiten adierazle

Alberdi eta Bujanda bat datoz horretan: puzkerrak badira zerbaiten adierazle. «Desoreka baten seinale izaten dira askotan. Bakarka ez, baina, puzkerrak beste sintoma batzuei lotuta doazenean, aztertu egin beharko genituzke, eta gauzak baztertzen hasi», azaldu du Alberdik. Beste horrenbeste dio Bujandak: «Gas horiek zerbaiten adierazle dira. Badakigu zer bakterio flora edo mikrobiota daukagun, gutxi-asko zein den normala, zenbait gaixotasunek hori aldatzea dakartela, eta gasen bidez adierazten dela».

Zer egin behar da halako ondoezik ez izateko? «Jaten dugun horrek modulatuko du gure hesteetako mikrobiota. Badakigu elikagai batzuk eta ohitura batzuk ez direla onak mikrobiotarentzat, eta komenigarria litzateke horiek zaintzea», azaldu du Alberdik. Galderak eginez eta erantzunez segitu du Bujandak: «Dieta aldatuz aldatu ditzaket nire gas kantitatea eta gas mota? Bai. Bakterio flora aldatuz aldatu dezaket nire gas kantitatea eta gas mota? Bai. Antibiotikoen bidez ere bai? Bada, bai».

Eta biek erreparatucloseArretaz begiratu. diote beste aldagai multzo bati ere: antsietatea, estresa, depresioa, hipersentsibilitatea... «Heste-burmuin konexioa existitzen da. Gure hesteak konektatuta daude gure burmuinarekin. Mekanismo horiek hor daude. Eta estresak eragin handia dauka gure digestio aparatuan. Gaur egun, patologia digestibo askok lotura  dute estresarekin», nabarmendu du Alberdik.

«Zeinen azkar jaten dugun! Horrek sekulako eragina dauka digestioan». 

Mireia Alberdi (dietista eta nutrizionista)

Hori bai, biek gauza bera eskatu dute: patxada. Kalitatezko digestioa baitago guztiaren oinarrian. «Zeinen azkar jaten dugun! Horrek  sekulako eragina dauka digestioan. Gehigarriek eta tratamenduek ez dute ezertarako balio ez badugu poliki jaten, ongi murtxikatzen, eta ondo digeritzea bermatzen», ohartarazi du Alberdik. Beste horrenbeste dio Bujandak: «Jaten dugunean, denok digeritzen dugu airea ere. Aire hori goitik edo behetik bota behar da. Baina airea sartu eta modu espontaneoan botatzeko gai ez bazara, puztu egingo zara, eta  ezeroso sentitzen hasi. Hori oso ohikoa da azkarregi jaten duen jendearengan».

Eta ez egin barrerik, kontu serioa baita puzkerrena.

Jatorrizko artikuluak