Dnieperko presa suntsitzearen ondorioz, 40.000 lagun inguru uholdeak nozitzeko arriskuan
NBEk esan du egun batzuk pasatu arte ez dela guztiz jakingo zenbaterainokoa izan den katastrofea. Kalkulatu dute hamasei bat mila pertsonak etxea galdu dutela jada. Kievek eta Moskuk elkarri egozten diote instalazioa lehergaiekin suntsitu izana.
Kieveko agintarien arabera, 42.000 pertsonari eragingo die Dnieper ibaiko presan gertatutako txikizioak. Ekainaren 6an suntsitu zuten, Kherson eskualdeko Nova Kakhovka hirian. Ohiko mailarekin konparatuta, urak bost metro egin zuen gora. Errusiak partzialki okupatuta dauka eskualde hori, eta eskualdean ezarritako administrazio errusiarrak jakinarazi du zazpi pertsona desagertu direla, eta alarma egoera ezarri du bere kontrolpeko eremuan.
Dnieper ibaiaren ekialdeko ibarra Errusiak du kontrolpean —han zegoen presa—, eta mendebaldekoa, Ukrainak.
Dnieper ibaiaren ekialdeko ibarracloseBi mendialderen arteko tartea, askotan ibai batek zeharkatua.
Errusiak du kontrolpean —han zegoen presa—, eta mendebaldekoa, Ukrainak. Alde bakoitzeko agintariek emandako datuen arabera, mendebaldeko ibarretik 1.328 lagun ebakuatucloseLarrialdi batean leku bat jendez hustu.
zituzten, eta ekialdekotik 900 bat. Volodimir Zelenskik esan zuen arrisku eremuan dauden herritarrak aterako dituztela: 40.000 inguru.
NBEcloseNazio Batuen Erakundea.
k kalkulatu du hamasei bat mila pertsonak etxea galdu dutela jada. Aintzat hartu behar da gerraren ondorioz milaka lagunek ihes egin dutela handik azkeneko hilabeteetan.
Kokaguneagatik, garrantzi estrategikoa du ibaiak. 230 kilometro da luze, eta, ipar-ekialdera eginez, Zaporizhia hiriraino iristen da. Handik 80 bat kilometrora dago, hain zuzen, Zaporizhiako zentral nuklearra, Europako handiena, eta pilatutako ur hori ezinbestekoa da zentraleko erreaktoreak hozteko. IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak lasaitasun mezua eman du, eta esan zentrala ez dagoela arriskuan.
230 kilometro da luze, eta, ipar-ekialdera eginez, Zaporizhia hiriraino iristen da. Handik 80 bat kilometrora dago, hain zuzen, Zaporizhiako zentral nuklearra.
Jatorrizko artikuluak
- Presa suntsitzearen ondorioz, 40.000 lagun inguru uholdeak nozitzeko arriskuan Igor Susaeta | |
- Dnieperko presa estrategiko bat txikitzea egotzi diote elkarri Ukrainak eta Errusiak Igor Susaeta - Mikel O. Iribar | |