Hedabideen askatasunari buruzko Europako lege berriaren azken bertsioa indarrean sartzen bada, EBko estatuek malgutasun handiagoz erabili ahalko dituzte kazetarien aurkako espioitza programak, «segurtasun nazionaleko» arrazoiak direla medio. Prentsa askatasunaren kalterako izango lirateke neurri horiek.
Tradizioan, EB Europako Batasuneko herrialdeak kazetarientzako munduko
lekurik «libreentzat» jo izan dira, CPJ Kazetariak Babesteko Batzordearen
arabera. Azken urteetan egoera okertu egin da, ordea, eta are gehiago
gaiztotu daiteke laster. Izan ere, iazko irailean Europako BatzordeacloseEuropako Batasuneko gobernua.
k proposatu zuen legean zehazten zenez, «interes
orokorreko premiazkocloseEzinbesteko.
arrazoi batek» justifikatzen ez badu behintzat,
EBko gobernuek ez lituzkete kazetariak beren iturriak argitara emateko
«atxilotuko, zigortuko, atzemango, zelatatuko edo bilatzeko edo
atxilotzeko agindupean jarri eta ikuskatuko». Era berean, ez lukete
espioitza softwarerik ezarri beharko kazetarien gailuetan, salbu eta
instalazioa justifikatua ez baldin badago, «kasuz kasu», segurtasun
nazionaleko arrazoiengatik edo kazetaria «delitu larrien» ikerketa batean murgilduta badago.
Baina, ekainean Europar Kontseiluak argitaratutako testuan, aldaketa nabarmenak daude hasierako proposamenarekin alderatuta.
Hasteko, segurtasuna arautzen duen artikuluaren amaieran
Frantziak gehitutako puntu bat dago. Horren helburua da estatu kide
bakoitzak segurtasunaren eta defentsaren arloan dituen eskumenak
babestea. Bestalde, proposamen berrian
euroaginduacloseEuropako Batasunean emaniko agindu mota, norbait atxilotzekoa.
k eskatzeko baliatzen diren bestelako lege hausteak ere
jasotzen dira.
Frantziak gehitutako puntu bat dago: horren helburua da estatu kide bakoitzak segurtasunaren eta defentsaren arloan dituen eskumenak babestea.
EFJ Europako Kazetarien Federazioak Libe Europako Parlamentuko Eskubide
Zibilen Batzordeari bidalitako gutun ireki batean salatzen denez, «xedapencloseLege bateko puntuetako bakoitza.
berri honekin, kontseiluak espioitza programen erabilera biziki
sustatzen du estatu kideen nahien arabera, eta ahuldu egiten du horiek
hedatzearen aurkako babesa».
Espainiako RSF Mugarik Gabeko Kazetariak erakundearen presidenteorde Edith Rodriguezen esanetan, «ez dago garbi» noiz sartuko den indarrean legea. Haren esanetan, legeak indarguneak eta zulo beltzak ditu. Gardentasunarekin edo eremu digitalean dagoen «kaos informatiboaren» erregulazioarekin lotutako neurriak «oso positibotzat» jotzen ditu. Baina, aldi berean, estatuaren segurtasunaren puntu jakin hori «oso kezkagarria» dela dio. «Ez da egon irmoki bere aurkakotasuna erakutsi duen estatu kiderik».
Pablo Gonzalez kazetaria kartzelan Europan bertan
EBko herrialdeen artean «abiadura ezberdinak» daude esparru guztietan, baita prentsa askatasunean ere, Rodriguezek dioenez. Hasteko, bi adibide kontrajarri aipatu ditu: Eskandinaviako herrialdeak eta Polonia. Haren esanetan, lehenengoek «oso landua» dute gardentasunaren gaia, eta informazio iturri publikoetarako sarbidea «bermatua» dute. Baina «atzerakadak» ere egon direla dio. Eskuin muturra gobernuetan sartzeari eta Ukrainako gerrari eragozten dizkie. Finlandian, adibidez, urte hasieran Helsinkiko auzitegi batek bi kazetari zigortu zituen, «herrialdearen defentsari buruzko informazio delikatua» emateagatik.
EBko herrialdeen artean «abiadura ezberdinak» daude esparru guztietan, baita prentsa askatasunean ere.
Polonian,
RSFk salatu duenez, herrialdeko gobernuak
«propaganda tresna» bihurtu ditu hedabide publikoak, eta «ugaritu» egin ditu pribatuetan
eragiteko saiakerak. 2022ko otsailetik, Varsoviak behin-behineko espetxealdian du Pablo Gonzalez euskal kazetaria —EBn preso dagoen
kazetari bakarra da—. «Errusiarentzat lan egitea» egotzicloseLeporatu.
zioten, baina,
ordutik, ez dute froga bat bera ere argitaratu. Baldintza oso
gogorretan dute preso, eta oraindik ez du epaiketa datarik.
EBko mendebaldeko estatuetako egoera ekialdekoetakoa baino «hobea» bada ere, Rodriguezek uste du kezka eragiten dutela hainbat gauzak. Italia aipatu du. Hogei kazetari baino gehiago omen daude Poliziaren zaintzapean, mafiei buruzko ikerketa kazetaritza egiteagatik. «Europa mendebaldean prentsa askatasuna errespetatzen da oraindik, baina jaisten ari gara sailkapenean». 2021eko azaroan Europako Batzordeak adierazi zuenez, kazetarien aurkako mehatxu eta erasoek gora egin dute azken urteetan EBn. 2015etik sei hil dituzte.
«Europa mendebaldean prentsa askatasuna errespetatzen da oraindik, baina jaisten ari gara sailkapenean».
Jatorrizko artikuluak
- Prentsa askatasuna arriskuan EBn Oier Zeberio | |