'Popa', 'estatxa', 'estropua'... arraunaren hiztegia osatu du BERRIAk
Askotan erdarazko hiztegira jo izan da arraunaz hitz egiteko, baina euskarak ere hiztegi zabala dauka arlo horretan. Arraunaren inguruko hiztegiak bilakaera nabarmena izan du urteek aurrera egin ahala.
Hitz ezagunak eta ezezagunak aurki daitezke bideoan: branka-tik hasi eta popa-rainoko hitzak aurki ditzakegu. Branka, esaterako, ontziaren aurreko aldeari dagokio. Popa, berriz, patroia aritzen den lekua izendatzeko erabiltzen da, ontziaren atzeko aldea, hain zuzen ere.
Jatorrizko artikuluak
- 'Popa', 'estatxa', 'estropua'... arraunaren hiztegia osatu du BERRIAk Lide Egizala Urteaga | |