'Su' eta 'Gar' izenak dituzte planeta batek eta haren izarrak
Lehenbiziko aldia da planeta batek eta bere izarrak euskarazko izenak dituztela. EHUk egindako proposamena onartu du Nazioarteko Astronomia Batasunak.
Beruna urtzeko moduko beroa egiten du planeta horretan, eta litekeena da harrizkoa izatea, eta burdinazko nukleo bat edukitzea.
Zerura begiratu, eta Su eta Gar han nonbaiten daudela esan daiteke. Gliese 486 eta Gliese 486b izenak zituzten Lurretik 26 argi urtera dauden izarrak eta haien exoplanetacloseEguzki sistematik kanpoko planeta.
batek. Orain arte: Nazioarteko Astronomia Batasunak planetari Su eta izarrari Gar izenak jartzea onartu du. Erakunde haren ardura da erabakitzea zein izen jarri galaxia, izar, planeta eta ilargiei; ebatzicloseErabaki.
bitartean, behin-behineko izen tekniko batekin egiten dute lan zientzialariek [Gliese 486 eta Gliese 486b, kasu honetan].
Izendatze prozesua errazte aldera, astronomo komunitateari dei egiten dio tarteka batasunak. Iaz, hogei exoplanetarentzako eta haien izarrentzako izenak proposatzeko eskatu zuten. James Webb espazio teleskopioaren bitartez aurkitu zituzten horiek guztiak. NBE Nazio Batuen Erakundeak 2022-2032ko tartea Hizkuntza Indigenen Hamarkada izendatu duenez, azaldu zuten proposaturiko izenak hizkuntza indigenetan egotea hartuko zutela bereziki kontuan.
Nazio Batuen Erakundeak 2022-2032ko tartea Hizkuntza Indigenen Hamarkada izendatu duenez, azaldu zuten proposaturiko izenak hizkuntza indigenetan egotea hartuko zutela bereziki kontuan.
Honako hauek daude Su eta Gar izenak proposatu dituztenen artean: iaz planeta topatu zuen taldeko Jose Antonio Caballero astronomoa; EHUko Itziar Garate-Lopez, Naiara Barrado Izagirre, Santiago Perez Hoyos eta Agustin Sanchez Lavega irakasleak; eta Pedro Migel Etxenique Landiribar fisikaria. Horrez gain, batasunak eskatu bezala, gizarteko bestelako hainbat ordezkarik bultzatu zuten ekinaldiacloseEkintza.
. Tartean izan dira Kike Amonarriz Gorria, Garazi Andonegi Beristain, Ana Galarraga Aiestaran, Juanma Gallego Moya, Juan Ignacio Perez Iglesias eta Ilaski Serrano Urkidi.
Beroarekin lotura duten izenak
Beroarekin loturiko izenak aukeratu zituen astronomo taldeak, tenperatura beroak baitituzte Su planetan eta Gar izarrean. Izan ere, ezingo litzateke Su planetan bizi, nahiz eta Lurraren modukoa den, han beruna urtzeko moduko beroa egiten baitu. Lurraren masa baino 2,8 aldiz handiagoa da planeta horrena, baina haren diametroa %30 handiagoa da. Beraz, Lurra baino dentsoagoa da (%30 gehiago), eta litekeena da harrizkoa izatea, eta burdinazko nukleo bat edukitzea. Gar izarra, berriz, nanocloseBere motakoen aldean oso txikia dena.
gorri bat da, Eguzkia baino txikiagoa eta hotzagoa.
«Euskal mitologian, gainera, etxeko sua etxeko jenioa da, eta
mesedeak eskatzen zaizkio. Bereziki sakratuak ditugu Gabonetako eta San
Juan eguneko suak», idatzi zuten proposamenean. «Gar izan da, bestalde, izarrarentzat aukeratutako izena, gori-goricloseOso bero.
dagoen gasezko bola bat baita».
Euskarazko izendapen gehiago
Su eta Gar ez dira espazioko lehenengo euskal izenak. 2002ko irailetik, Galdakao kraterra
dago Marten, Xabier Orue-Etxebarria EHUko Geologia eta paleontologia
irakaslearen eraginez. 35 bat kilometroko diametroa duen kraterra da,
meteorito batek edo beste objektu baten talkak sorturikoa; planeta
gorriaren hego hemisferioacloseHegoaldeko erdia.
n dago, Gusev kraterraren ondoan.
'Galdakao' kraterra dago Marten, Xabier Orue-Etxebarria EHUko Geologia eta Paleontologia irakaslearen eraginez.
Badira euskarak zientziari emaniko beste hainbat izen, tartean Lirainosaurus astibiae dinosauro lerdena, Musturzabalsuchus krokodiloa eta Parkinsonen gaitzarekin loturiko dardarina proteina.
Jatorrizko artikuluak
- Planeta bati eta haren izarrari 'Su' eta 'Gar' izenak jartzea onartu du Nazioarteko Astronomia Batasunak Edu Lartzanguren | |
- Euskarak zientziari emanak Edu Lartzanguren | |