Plan zehatzik gabeko erretorika
AEBetan eta nazioartean bakea bermatuko duela errepikatu du Donald Trump AEBetako presidente hautatu berriak; besteak beste, esan du gauza dela Ukrainako gerrari irtenbide bat emateko. Halere, ez du zehaztu asmo horiek nola beteko dituen.
Zortzi urte atzera aurkeztutako helburu bera du Donald Trumpek: Amerika, hau da, AEBak, berriro «handi» egitea. Lelo hori erabili du Kamala Harris hautagai demokrataren aurkako presidentetzarako lehian, eta, atzerri politikari dagokionez, kanpainan behin eta berriz errepikatu du zein estrategia izango duen: «Aurrena, Amerika». Xehetasunik eman ez duen arren, presidente hautatuak esan du gai dela herrialdean eta nazioartean bakea bermatzeko, eta hitzeman du berak ez duela gerrarik hasiko.
Ezustekorik izan ezean, Etxe Zuriko maizter izango da berriro ere datorren
urtarrilaren 20an. Nolanahi ere, ordutik aurrera ikusiko da abian
jarriko ote dituen azken hilabeteetan nazioarteko aferencloseEgitekoen, arazoen.
harira
iragarritako neurriak.
ISRAEL ETA PALESTINA
Tel Aviven babesle
Trumpek
harreman estua dauka Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahurekin.
Horren erakusle da, kasurako, Netanyahuk esan zuela «Israelek sekula Etxe
Zurian izan duen lagunik onena» dela presidente hautatua. Israelek
Gazaren eta Libanoren aurka areagotutako oldarraldicloseErasoaldi.
aren harira, estatu
judua babestu du Trumpek; are, irailean Washingtonen egindako agerraldi
batean esan zuen Israelen existentzia arriskuan egongo litzatekeela
berak bozak galduko balitu.
Litekeena da Trumpen administrazioak Israel ekonomikoki eta militarki babesten jarraitzea.
Horiek hala, litekeena da Trumpen administrazioak Israel ekonomikoki eta militarki babesten jarraitzea; hori bai, ez da espero, demokratek egin duten gisan, Tel Avivi exijitzea Gazarako laguntza humanitarioa areagotzea. Bi gobernuen arteko harreman estua agerikoa zen Trumpen aurreneko agintaldian: batetik, AEBek Israelen zuten enbaxadaren egoitza lekualdatu zuten Tel Avivetik Jerusalemera; bestetik, Israelek Siriako lurretan okupatutako Golanak aitortu zituzten.
IRAN
Tentsioa gora, baina harremana hotz
Etxe Zurira iritsi eta urtebetera, 2018an, Trumpek atzera bota zuen Barack Obamak (2009-2017) 2015ean Iranekin hitzartu zuen akordio nuklearra. Ondotik, Iranek bere plan nuklearra garatzeari ekin zion berriro, eta orduko AEBetako Gobernuak zigor ekonomiko gehiago ezarri zizkion. Gainera, 2020ko urtarrilean, AEBek Qasem Soleimani Irango Iraultzaren Zaindarien buruzagia hil zuten, drone batekin eraso eginda, eta horrek are gehiago gaiztotu zuen bi herrialdeen arteko harremana.
Trumpek esana du, kanpainan egindako ekitaldietan, ez daukala Iranekin inolako akordio nuklearrik adosteko asmorik.
Trumpen bigarren agintaldian, harremanak bere horretan jarraituko du;
Trumpek esana baitu, kanpainan egindako ekitaldietan, ez daukala
Iranekin inolako akordio nuklearrik adosteko asmorik. AltacloseBeraz.
, Irango Atzerri
Ministerioko bozeramaile Ismail Baghaeik adierazi du AEBetako bozak
«aukera ona» izan daitezkeela hango gobernuaren «politika okerrak»
zuzentzeko.
Israel Gazaren eta Libanoren aurka egiten ari den
erasoaldian Washington eta Teheran izaten ari diren esku hartzeekcloseParte hartzeek.
ere
areagotu egin dute bi herrialdeen arteko tentsioa.
UKRAINA ETA NATO
Gerra bukatu nahi du
Etxe Zuriko hurrengo maizterrak nazioartean zeresana eman duten hainbat adierazpen egin ditu Ukrainako gerraren harira. Trumpen arabera, Errusiako presidente Vladimir Putin ez zen «inola ere» ausartuko Ukraina inbaditzera baldin eta bera bazen AEBetako presidentea. Are, hainbatetan errepikatu du gai izango litzatekeela «egun bakarrean» Ukrainako gerrari irtenbide bat aurkitzeko. Ez du zehaztu hori nola lortuko duen, baina, halere, ematen du Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik ere uste duela Trump gauza izango dela «bakea» lortzeko, hura zoriontzeko atzo [azaroaren 6ean] X sare sozialean idatzitako mezuari erreparatuta: «Trumpen estrategiak lortu dezake Ukrainarako bakea gertuago egotea».
Horrekin lotuta, harrabotsacloseZarata, zeresana.
eragin dute, halaber, presidente ohiak NATO
Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeari buruz egindako zenbait
adierazpenek. Kanpainan egindako ekitaldi batzuetan, NATOren parte diren
herrialdeei leporatu die hitzartutako gastu militarraren kopurua ez
betetzea, eta ohartarazi die AEBek ez dituztela konpromiso hori betetzen
ez duten kideak defendatuko. Bada, garaipenagatik zoriontzeko
kaleratutako komunikatuan, NATOko idazkari nagusi Mark Ruttek ziurtatu
zion Trumpi hark kargua hartzen duenean
aliantzacloseHelburu militar edo politikoekin eraturiko batasuna.
«indartsuago, handiago eta batuago bat» izango dutela, eta
txalotu egin zituen haren aurreneko agintaldian hartutako hainbat
neurri, hala nola NATOko kide diren estatuen gastu militarra areagotzea.
TXINA ETA TAIWAN
Eskualdeko egonkortasuna xede
Munduko potentzia ekonomiko nagusia izateko lehian, Txina da AEBen aurkaririk handiena, eta horren harira esan du Trumpek Pekinek esportatutako produktuen muga zergak %60 handituko dituela. Iragarritakoa beteko balu, ez litzateke AEBak eta Txina nolabaiteko gerra komertzial batean murgilduko liratekeen aurreneko aldia: 2019an, Etxe Zuriko maizter aurrenekoz zenean, %10eko muga zergak ezarri zizkien handik inportatutako hainbat produkturi.
Txina da AEBen aurkaririk handiena, eta horren harira esan du Trumpek Pekinek esportatutako produktuen muga zergak %60 handituko dituela.
Arlo ekonomikoari ez ezik, Taiwanen subiranotasuncloseBurujabetasun.
aren
aferari ere erreparatu beharko dio hurrengo agintaldian. Trumpek uste
du bera presidente denean Txinako presidente Xi Jinping ez litzatekeela
«inola ere» ausartuko Taiwanen gaineko kontrola hartzera.
Desadostasunak desadostasun, Txinak «harreman egonkor eta baketsu bat» izan nahi du AEBetako hurrengo administrazioarekin. Taiwango presidente Lai Ching-tek ere zoriondu zuen Trump. Hori bai, X sare sozialean idatzitako mezu baten bidez, gogorarazi zion bi herrialdeen arteko harremana zaintzea «ezinbestekoa» dela eskualdeko «egonkortasuna» bermatzeko.
EUROPAKO BATASUNA
Estatu kideek, batasunerako deia
AEBetako bozen emaitzak jakin eta berehala zoriondu zuen Trump Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak, X sare sozialaren bidez. Halere, lehenengo aldiz, AEBetako hauteskundeei begira, krisi kabinete bat sortu du Von der Leyenek, Trumpek irabaziz gero hari zer erantzun prestatzeko. Izan ere, presidente izandakoak kanpainan agindu du Europako Batasunak esportatzen dituen produktuei muga zergak igoko dizkiela; hots, %10 eta %20 artean.
Horiek hala, EBko estatu kideak «bat egitera» deitu ditu Alemaniako kantziler Olaf Scholzek. Dena den, Washingtoni ere zabaldu dio elkarlanean aritzeko gonbita: «Elkarren aurka eginez baino askoz ere gauza gehiago lortu ditzakegu elkarrekin lan eginez». Bide beretik hitz egin zuen Frantziako presidente Emmanuel Macronek.
Jatorrizko artikuluak
- Plan zehatzik gabeko erretorika Maddi Iztueta Olano | |