Pinua kendu, eukaliptoa jarri

  • Albistea entzun

Xingola marroiaren gaitza agertu zenetik, milaka hektarea pinu bota dituzte Hego Euskal Herrian: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ia 10.000 hektarea. Bizkaian eta Araban, lur jabeek eukaliptoz bete dute hutsik gelditu den eremu horren erdia inguru. Gipuzkoan eta Nafarroan, berriz, beste espezie batzuk lehenetsi dituzte. Ipar Euskal Herrian, ez zegoen insignis pinurik.

Jatorrizko basoak pixkanaka hedatzen ari diren arren,  adierazgarria da eukalipto landaketak zein bizkor zabaltzen ari diren, eta erakundeak hasiak dira gogoeta egiten.


Jatorrizko artikuluak