Piccaso erasotzailea Picasso jenioak estalia
Mende erdi bete da Pablo Picasso margolari kubista hil zenetik. Haren omenezko dozenaka ekinbide antolatu dira, eta Berria FM-k ere egin du berea; begirada feministatik. Izan ere, gauza jakina da Picasso erasotzaile matxista bat izan zela.
Bereizi ote daitezke pertsona eta artista? Zer egin behar da haren obrarekin? Galdera horiei erantzuten laguntzeko, Haizea Barcenilla arte komisarioaren laguntza izan dute [saioaren 12. minututik aurrera].
Pablo Picasso margolaria da bakana, Pablo Picasso gizona ez baita askorik bereizten bere garaiko beste gizon ugarik izandako jarreretatik. Margolanetan parekorik ez duen hori, kontrastean, azukre koxkor bat bezain azkar urtzen da bere giroan, zirkuluan eta lagunartean nagusi zen misoginiaclose Emakumeenganako ezinikusia.
ren eta pentsamendu kolonialaren itsasoan.
BERRIAren podcast feministan argitara atera dituzte jenio izatearen itzalpean ezkutatu ohi diren ospe handiko hainbat gizonezkoen abusuzko jarrerak. Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariek Haizea Barcenilla arte komisariocloseArte erakusketen aditua.
aren laguntza izan dute aferacloseArazo. hau jorratzeko; Barcenillaren irudiko, erronka handia da auzi hau, eta ez litzaioke ez ikusia egin behar.
Jatorrizko artikuluak
- Jenioen ilunak Uxue Rey eta Ane Eslava | |
- Omendua bezain eztabaidatua Iñigo Astiz | |