IEAk esan du petrolioaren kontsumoak goia joko duela hamarkada honetan, auto elektrikoak zabaltzearen edo industrian erregai gutxiago erabiltzearen ondorioz; denek ez dute, ordea, berdin pentsatzen.
Uda hasieran, Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) argitara atera zuen
datozen urteetan petrolioaren merkatuan etortzeko dagoenari buruzko
urteroko txostena: World Energy Outlook. Ikerketa horren arabera,
munduko kontsumoa hamarkadaren amaieran iritsiko da mugara, zehazki
2029an, eta, hortik aurrera, murriztu egingo da. IEAk bi jokaleku posible
proposatzen ditu gerorako: bata, egungo bilakaerarekin bat datorrena,
eta, bestea, herrialde guztiek zero emisio politikekin betez gero sor
daitekeena. Bietan murrizten da kontsumoa, bigarrenean izugarri eta oso
denbora gutxian: 2050. urtean 1956. urteko mailan egongo litzateke.
Ez da IEAk 2030. urtea aipatzen duen lehen aldia. Hala ere, iragarpen
hori egin eta ordu batzuk baino ez ziren igaro Haitham al-Ghais LPEE
Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeko idazkari nagusiak
erantzuterako. Artikuluaren izenburua, argigarria: «Petrolio eskariaren
gailurra ez dago zerumugancloseIkusmugan.
». Hor, besteak beste, zera zioen: «IEAk
planteatzen duena irreala da, eta petrolioaren aurkako kontakizunaren
jarraipen bat da. [...] Batzuek denbora daramate jokaleku teorikoak
bultzatzen eta datuak aztertu aurretik erabakitzen petrolioak ez lukeela
etorkizun energetiko jasangarri baten parte izan behar, baina ez da
horrela izango».
«IEAk planteatzen duena irreala da, eta petrolioaren aurkako kontakizunaren jarraipen bat da».
LPEEren interpretazioa ere hipotesicloseZerbait azaltzeko abiapuntutzat hartzen den behin-behineko baieztapena, gerora egiaztatu behar dena.
bat baino ez da. Hala ere, hark argi
dauka petrolio kontsumoak oraindik ez duela goia jo, eta are sinetsiago
dago halakorik ez dela gertatuko, ez behintzat energia agentziak dioen
moduan eta garaian.
Oso zabaldua dagoen iritzia da IEA geroz eta lerratucloseMakurtu.
ago dagoela
herrialde jakin batzuen interesen alde: AEBen alde, bereziki. LPEE,
berriz, Ekialde Hurbileko, Errusiako, Afrikako eta Latinoamerikako
petrolio ekoizleen bozeramailea da, eta horien artean batena bereziki:
munduko esportatzailerik handienarena, Saudi Arabiarena.
Denborak esango du hori benetan hala den ala ez eta IEAren aurreikuspenak ere zuzenak ote diren. Dena den, batzuen zein besteen azterketak bat datoz hiru kontutan. Bat: datozen urteetan petrolioaren kontsumoa ez dela orain arte bezala handituko. Bi: petrolio ugari lurpean geratuko dela behin betiko. Eta hirugarrena, dagoeneko gertatzen ari dena: lehen aldiz gehiago inbertitzen ari dela energia berriztagarrietan erregai fosilen esplorazioan eta ekoizpenean baino. IEAren arabera, energia garbiko teknologia eta azpiegituretan 1,8 bilioi euro erabiliko dira aurten mundu osoan: ikatzera, gasera eta petroliora bideratutako gastua halako bi.
Lehen aldiz gehiago inbertitzen ari da energia berriztagarrietan erregai fosilen esplorazioan eta ekoizpenean baino.
Jatorrizko artikuluak
- Petrolioari azken tanta zukutu arte Jokin Sagarzazu | |