Hego Euskal Herriko 3.700 gazte ingururen erantzunak jaso ditu Gurea Geroa plataformak, osasun mentalari buruzko azterketa batean. Eusko Legebiltzarraren esku utzi dute txostena, eta buru osasunari begirako politika publiko berriak jorratzeko eskatu dute.
www.gureageroa.eus atarian kontsultatu daiteke inkesta.
Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako gazteen osasun mentala hitz batekin deskribatu beharko balitz, kezkagarri
hitzak nahiko ongi islatuko luke egungo panorama. Hain justu ere,
errealitate iluna marraztu du Gurea Geroa atari digitalak gazteen buru
osasunaren egoeraz kaleratutako inkesta batean, eta ondorioetan horixe
bera bistaratu du: «kezkagarria» dela gazteen buru osasuna. Bi
goiburucloseIzenburu.
nabarmentzeko: galdetutako gazteen erdiek ondoezcloseEzinegon.
emozionala
sufritzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte
noizbait.
Maiatzetik abuztura arte egin zituzten inkestak Hego Euskal Herriko 16
eta 30 urte arteko gazteen artean, eta hainbat gai aztertu zituzten
Interneten egindako galdetegiekin: besteak beste, hizpide izan zituzten gazteen zoriontasuna, tristura, pentsamendu suizidak, eguneroko arazoak eta gizarte
harremanei eta laguntza emozionalari buruzko pertzepzioak. Inkestaren ondorioekin batera, gazteek buru osasunaren arta closeArreta.
hobetzeko egindako hainbat gomendio bildu dituzte txostenean. Inkesta
erantzun dutenen %75 emakumeak izan dira, %22 gizonak, eta %3
ez-binarioak.
Inkesta erantzun dutenen %75 emakumeak izan dira, %22 gizonak, eta %3 ez-binarioak.
Galdetegiari erantzun dioten gazteen ia erdiek onartu dute ez direla zoriontsuak, eta hainbat arrazoi aipatu dituzte: %28rentzat, gizarte eta adiskidetasun harremanak dira atsekabetasunaren iturri; %22rentzat, lan «duina» ezin topatzea; %20k beren nortasuna ikusten dute arazo; eta %18rentzat, emantzipatzeko zailtasunak dira oztopo nagusi. Gehienek (%86k), gainera, onartu dute nahi gabeko bakardadea bizi izan duela noizbait; udalerri handietan bizi direnek dute maizenik nahi gabeko bakardadea (%88), inkestak dioenez. Horrek denak guztiz baldintzatzen die etorkizunarekiko pertzepzioa, eta, hala, hiru gaztetik bik diote ezkor daudela etorkizunari begira.
Osasun mentaleko arazoen larritasunaren adierazle, datu bat bistaratu du
inkestak: hamar gaztetik seik (%59) beren burua zauritzea
edo hiltzea pentsatu izan dute inoiz. Joera hori handiagoa da gizonezkoen artean (%60) emakumeen artean baino (%57),
eta 17 eta 20 urte bitarteko gazteen artean da bereziki nabarmena
(%74). Datuei socloseBegira.
, suizidioaren prebentzioan eta laguntza psikologikoan
«berehalakocloseOso denbora gutxiren burukoa.
ikuspegi baten beharra» azpimarratu dute txostenaren
egileek.
Suizidioaren prebentzioan eta laguntza psikologikoan «berehalako ikuspegi baten beharra» azpimarratu dute txostenaren egileek.
Botiken kontsumoa
Inkestan parte hartu dutenen erdiek baino gehiagok (%55ek)
antsiolitikocloseAntsietatea arintzen edo baretzen duen sendagaia.
ak hartu izan dituzte noizbait, eta %26k depresioaren
aurkako botikak kontsumitu dituzte azken hilabetean. 26 eta 30 urte
artekoek kontsumitzen dituzte gehien depresioaren aurkako botikak eta
antsiolitikoak; %27k, hain justu. Gainera, botika horiek hartu dituzten
hamar gaztetik bik medikuaren agindurik gabe kontsumitu dituzte, eta
horrek esan nahi du antsietatea eta depresioa kudeatzeko botikak
«kontrolik gabe» erabili dituztela, txostenean ondorioztatu dutenez.
LGTBI kolektiboaren osasun mentalaz gazteek duten pertzepzioaz ere datuak eman ditu txostenak. Hala, galdekatutako gazteen erdiek baino gehiagok (%53) uste dute LGTBI kolektibokoek okerrago pasatzen dutela ikastetxean gainerako ikasleen aldean.
Galdekatutako gazteen erdiek baino gehiagok (%53) uste dute LGTBI kolektibokoek okerrago pasatzen dutela ikastetxean gainerako ikasleen aldean.
Teknologiarekiko mendekotasunak buruko osasunean duen eraginari ere behatu diote, eta ondorio batera iritsi dira: mendekotasun digitalak estresa eta buru osasunarekin lotutako gaitzak sor ditzake luzera begira. Horra adibide bat: inkestari erantzun dioten hamar gaztetik lauk diote antsietatea sentitzen dutela sakelako telefonoa soinean ez daramatenean. Sare sozialen erabilerari buruz, berriz, norberaren irudia filtroekin publikatzeko ohitura aztertu dute, eta hauxe emaitza: lau pertsonatik batek filtroekin publikatzen ditu bere buruaren irudiak.
Arta psikologikoa, «garestia»
Gazteek laguntza behar dutenean, ba al dute nora jo? Galdera horretatik tiraka, datu esanguratsuak bildu dituzte. Hamar gaztetik seik erantzun dute psikologoarengana jo dutela noizbait, baina soilik euren burua «egoera kritikoan» ikusten dutenean. Txostenaren egileen ustez, datu horrek agerian uzten du prebentzioan badela gabezia bat.
Arreta
psikologoarengana joaten ez direnengan jarrita, berriz, gehienek diote
ez doazela garestia delako edota nora jo ez dakitelako. Izan ere,
inkestak dioenez, osasun mentaleko zerbitzuetara iristeko oztopo frankocloseUgari, asko.
izaten dituzte gazteek; bereziki azpimarratu dute zerbitzu horiek
garestiegiak direla, eta, ondorioz, behar dutenean, ezin izaten dutela
terapiarik edo kontsulta profesionalik egin.
Jatorrizko artikuluak
- Pentsamendu suizidak izan dituzte hamar gaztetik seik, inkesta baten arabera Edurne Begiristain | |