Peio Jorajuria: «Frantziaren hizkuntza politikaren aurka ari gara»

  • Albistea entzun

Korrikak Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu du. Seaskako lehendakari Peio Jorajuriak nabarmendu du borrokan jarraituko dutela Ipar Euskal Herriko ikasleek baxoa euskaraz pasatzeko aukera eduki arte.

Zer esan nahi du aitortza honek zuentzat?

Izugarrizko oparia da. Emango digu parada closeAukera.
Korrika garaian eta Korrika aitzincloseAurrea.
gure arazoak, aldarrikapenak eta borroka plazaz plaza eramateko, eta hori beharrezkoa dugu. Gainera, Korrika badakigu zer den euskaltzale guztientzat, eta hor toki bat egitea ohore handia da guretzat, bereziki ezagupen hori AEKrengandik heldu baita; gu egunero ari gara AEKren ondoan lanean, eta badakigu zein diren AEKren zailtasunak eta borrokak. Harrotasunez betetzen gaituen proposamen bat ere bada; herri gisa badakigu ditugun borroka guztiei erantzuten elkarrekin, kolektiboki, eta horrek harrotasunez betetzen gaitu; harro herri oihukatuko dugu guk ere ondoko asteetan.

Askotan, Ipar Euskal Herriko egoera ezezaguna izaten da Hego Euskal Herrikoentzat. Horrek balio dezake horren berri emateko?

Bai. Badakigu administratiboki badela mozketa bat, eta guk ditugun eguneroko borrokak ez dira esparru guztietan berdin ezagutzen. Aipatzen dugularik azterketen gaia, aipatzen ditugularik brebetacloseFrantziak ematen dien diploma 14-15 urteko ikasleei, euren kolegioko eskolaratzea gainditu dutela ziurtatzeko.
eta baxoacloseFrantzian goi mailako ikasketak egin ahal izateko ezinbestean eskuratu behar den titulua.
, hitz horiek batzuentzat arrotzak dira. Ditugun eskubide eskaera horiekin, gure hizkuntzaren beharrekin, denak datoz bat, baina behar da denbora bat hartu ulertzeko bakoitzaren sistema, eta nola den posible gaur egun oraindik Frantzian horrelako oztopoak ukaiteacloseIzatea, edukitzea. oinarrizko hizkuntza eskubide batzuei begira.

Herriaren babesa duzue, baina erakundeena falta zaizue. Salatu duzue Bordeleko errektorea dela oztopoen erantzulea.

Lehen-lehenik, borroka politiko bat da: ari gara Frantziaren hizkuntza politikaren kontra. Ofizialki, legeen arabera, Frantziako hizkuntza politikan gure hizkuntzak ere barne dira, eta euskararen transmisioaren bermea Frantziako Hezkuntza Ministerioa izan behar da; horrela da testuetan eta adierazpen politikoetan, baina berriki brebetaren galderen inguruan berriro ere oztopoak ezarri dizkigu administrazioak, eta jakin dugu oztopo horietako batzuk Bordeleko errektoreak jarri dituela.

«Berriki brebetaren galderen inguruan berriro ere oztopoak ezarri dizkigu administrazioak, eta jakin dugu oztopo horietako batzuk Bordeleko errektoreak jarri dituela».

Peio Jorajuria (Seaskako lehendakaria)

Zenbait urtetako borrokaren ostean, lortu duzue brebeta euskaraz egin ahal izatea; ez, ordea, baxoa. Hori al da orain eskaera nagusia?

Bai. Duela urte batzuk, brebeta osoki euskaraz egiten zen, eta baxoaren parte bat ere bai. Azken urteetan gibelapenakcloseAtzerapenak.
ukan ditugu: brebetan zientzietako proba euskaraz egitea debekatu ziguten, eta baxoan dena kendu ziguten: ez dugu azterketa bat ere euskaraz egiten ahal.

Brebetan lortu genuen zientzietako proba euskaraz egiteko eskubidea; aldiz, orain, gure ikasleek euskaraz erantzuteko eskubidea ukanen dute, baina galderak eta dokumentuak osoki frantsesez izanen dira. Hogei urteko atzerapena da. Eskubide bat da, eta eskubide bat zen baxoa euskaraz pasatzeko aukera edukitzea; kendu digute, baina lortu arte borrokan segituko dugu.

«Eskubide bat zen baxoa euskaraz pasatzeko aukera edukitzea; kendu digute, baina lortu arte borrokan segituko dugu».

Peio Jorajuria (Seaskako lehendakaria)

Zer urrats espero dituzue etorkizunean?

Badira epe laburreko helburu batzuk: lehenik, brebetan berriz ziurtatzea galdera horien itzulpena, lehen egiten zen bezala. Baxoan, bagenuen hitzarmen batean ahozko proba euskaraz eginen ahalko zutela gure ikasleak, baina gaurko errektoreak ez du hori aplikatu nahi. Lehen, Historia, Geografia eta Matematika probak euskaraz egiten ziren, eta horiek ere egingarriak dira: teknikoki, antolaketa aldetik, pedagogikoki, hezkuntza aldetik... egingarria da; eskascloseEzdeusa.
da erabaki politiko bat errateko berriro baimenak ematen dizkigutela horiek euskaraz egiteko.


Jatorrizko artikuluak