Pedro Miguel Etxenike: «Ezagutzaren lorpenik handiena ezjakintasuna areagotzea da»
Ibilbide luzea du zientzian Pedro Miguel Etxenikek (Izaba, Nafarroa, 1950). Zientzia, eta, batez ere, fisika «xarma» handiko arloa dela uste du. Nafarroako Ikastolen Federazioaren NIE saria jaso berri du.
Nola jaso duzu Nafarroako Ikastolen Federazioaren NIE saria?
Hunkituta, ez nuen espero. Niretzat, ikastola hitzak bi esanahi ditu: ama eta euskara. Izaban jaio ginen, eta ez ginen euskararekin hazi. Pena handia izan da hori niretzat. Agian, euskara estimatzekocloseAintzakotzat hartzeko.balio izan dit horrek. Bestalde, ikastolak euskara esan nahi du, herrialdeko berezko hizkuntzarekiko konpromisoa.
Beti izan duzu zientzia lagun?
Bai. Zientzia, eta, batez ere, fisika xarma handiko arloa da, hasieratik baitakigu ulertu dugun edo ez: matematikako problema bat ulertzen baduzu, ez da lan handirik egin behar. Urteekin ulertu dut zientzia dela gizateriaren lan kolektibo kultural garrantzitsuena: naturak nola funtzionatzen duen jakiteko aukera ematen digu.
Donostia International Physics Center zentroaren oinarriak zientzia, artea eta literatura dira [zentroko zuzendaria da Etxenike]. Zer dute komunean?
Kulturaren parte dira guztiak, eta jarduera horietan sormena ezinbestekoa da. Zientzia giza sormenaren alderdirik sakonenetako bat da.
Zientziak beti aritu behar du gizartearen mesedetan?
Zientzia
aplikatuacloseZerbait praktikan erabili.
eta oraindik aplikatu ez den zientzia daude. Ezagutza beti
izango da erabilgarria; onerako edo txarrerako izango den, hori beste
kontu bat da. Gizateriaren itxaropen handia etorkizunerako zientzia da,
baina horrek ez du esan nahi dena onartzen zaionik. Zientzialariek
ahotsa altxatu behar dute intolerantzia eta irrazionaltasuna nagusitzen
diren lekuetan, eta bizitza publikoan parte hartu behar dute.
«Zientzialariek ahotsa altxatu behar dute intolerantzia eta irrazionaltasuna nagusitzen diren lekuetan, eta bizitza publikoan parte hartu behar dute».
Ezagutzarekin batera ezjakintasuna ere zabaltzen da?
Bai. Ezagutzaren lorpenik handiena ezjakintasuna areagotzea da. Ezagutzan aurrera egitean konturatzen zara zuretzat ezezagunak ziren galderak daudela. Ezagutzak ezjakintasun inkontzientea kontziente bihurtzen du.
Erantzunik gabeko galdera asko daude, beraz?
MateriacloseGauza guztiak egina dauden gaia.
ren
osagaiak gutxi dira, eta simetriacloseAurrez aurre dauden elementuen arteko erabateko kidetasuna.
handiko legeen araberakoak dira.
Horiek dira lege naturalak: grabitazioa, magnetismoa, interakziocloseElkarrekintza.
indartsu eta ahula... Ez da batere naturala lege naturalak egotea.
Zoragarria da. Zientzia fede batean oinarritzen da: mundua eta
unibertsoa ulergarria izan daitekeela eta guk uler dezakegula sinestea
da.
«Grabitazioa, magnetismoa, interakzio indartsu eta ahula... Ez da batere naturala lege naturalak egotea. Zoragarria da».
Zergatik ez da naturala?
Zergatik murriztuko da dena lau legetara? Munduaren konplexutasunak agertzeko mila modu daude, baina materiak lau lege sinple eta simetriko ditu. Kaosa litzateke naturalena.
Materia kondentsatuaren fisika kaosa ulertzeko erabiltzen duzu?
Bai.
Kontua da azaltzea atomocloseMateria osatzen duen elementu zatiezina eta homogeneoa.
en elkarreraginean eta oso simetrikoak diren
legeetatik egitura asimetriko konplexuak ateratzen direla. Harri bati
ostiko bat jotzen badiozu, min ematen dizu; hori propietate bat
litzateke, zurruntasuna, eskala atomikoan zentzurik ez duena. Tximeleta
batek eta lehoi batek oso antzekoak diren atomoak dituzte, baina emaitza
oso desberdina da. Zientzia ulertezina da konbinazio aukerak amaigabeak
direlako.
1970eko hamarkadan irudiaren egoera elektronikoak ikertu zenuen, baina ez zenuen ikerlana berreskuratu 2018ra arte. Zergatik?
Garai
hartan existitzen ez zen teknologia bat iritsi zenean ekin nion berriro
lanari. ElektroicloseAtomoaren nukleoaren inguruan higitzen den partikula negatiboa.
ak gainazalean nola aurkitu daitezkeen aztertu nahi nuen;
elektroiak azaleraren ingurunea aldatzen du. Zientzia ere zortea da;
teknologiak urte asko behar izan zituelako eskuragarri egoteko, baina
iritsi zenerako teoria jada egina nuen.
NanoteknologiacloseNanomaterialekin lan egiten duen teknologia.
ere ikertu duzu. Zein da egunerokoan duen eragina?
Garrantzi
handiagoa du. Nanoteknologia da materia eskala oso txikian tratatzea.
Partikula nanometriko bat elektroien oszilaziocloseGorputz bat bere oreka-puntutik, aldizka, alde batera eta bestera higitzea.
etarako erabil daiteke,
energia horrek tumore batean eragin terapeutikoak izaten ditu. Bizitza
bitxia da eskala nanometrikoan, eta Cambridgen [Ingalaterra] nengoenean
erabaki nuen gehiago ikertu nahi nuela. Horregatik sortu genuen
Nanogune.
Cambridge Unibertsitateko korridoreak zeharkatzen dituzunean, zer datorkizu burura?
Oroitzapen
bikainak ditut. Nire ikasleei esaten diet fisikaren historia ezagutu
behar dutela: zientzia ez da izoztuta dagoen dogmacloseEzin eztabaidatuzkotzat hartzen den baieztapena.
multzo bat, etengabe
zabaltzen diren mugak ditu. Cambridge fisikaren historia da. Bertan
1897an aurkitu zuten elektroia, 1932an neutroiaclosePartikula neutroa, protoiekin batera atomoen nukleoa osatzen duena.
, eta DNAren helize
bikoitzeko egitura. Urtero itzultzen naiz unibertsitatera.
«Nire ikasleei esaten diet fisikaren historia ezagutu behar dutela: zientzia ez da izoztuta dagoen dogma multzo bat, etengabe zabaltzen diren mugak ditu».
Zientziaren korridoreak elitistak izan daitezke?
Zientziak prestakuntza handia eskatzen du. Ongi egiten dutenekin batera ikasi behar da, eta eliteko instituzioetan egoten dira. Zientzia elitista da, baina, aldi berean, guztiz demokratikoa da: esperimentu berri batek agintariak hankaz gora jar ditzake. Zientzia autoritatearen kontrako matxinada da, baina elitista da zientzialarien prestakuntzari dagokionez.
Politikan aritu eta gero [Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko lehen sailburua izan zen], zientziara itzultzea erraza izan zen zuretzat?
Ez. Urte zoragarriak izan ziren, baina oso nekagarriak ere bai. Pozik itzuli nintzen Cambridgera, lasaitasunera. Politikan hamar urte eman izan banitu, agian ezingo nintzatekeen zientziara itzuli.
Zer ezaugarri komun dituzte zientziak eta politikak?
Gauza asko. Zientzialari on batek badaki arazo konplexu batetik funtsezkoena ateratzen, eta politikari on batek gauza bera egiten jakin beharko luke.
XX. mendea hiru hitzekin laburtzen duzu zure hitzaldietan: «BitcloseInformatikan, oinarrizko informazio unitatea.
, gene eta atomo». Zeintzuk dira XXI. mendeko hitzak?
Zaila da baliokidea aurreratzen saiatzea. Garrantzitsuena ikertzaileak heztea da, etorkizuneko aurkikuntzak egin ditzaten. Oraingoz, nanoteknologia, konputazio kuantikoa eta adimen artifiziala izango lirateke.
«Oraingoz, nanoteknologia, konputazio kuantikoa eta adimen artifiziala izango lirateke XXI. mendeko hitzak».
Zientzialari berriei aholku bat?
Utz diezaiegun etorkizuneko artistei partitura idazten. Zientzia egitera animatzen ditut; nahiz eta egiten duten ekarpena txikia izan, garrantzitsua izango da zientziaren katean. Aurreko zientzialarien lanak ere aztertu behar dituzte, iraganak etorkizuna argitzen duelako. Joxan Artzek esaten duen bezala: «Iturri zaharretik edaten dut, ur berria edaten, beti berri den ura, betiko iturri zaharretik».
Inoiz esan duzu fisikariak unibertsoko profetacloseEtorkizuneko gertaeren berri ematen omen duen pertsona.
k zaretela. Zer aurreikusten duzu?
Tenperatura
altuko supereroankortasunacloseTenperatura oso txikian material batzuek daukaten propietate fisikoa.
ren jatorria ezagutzea nahi nuke. Batzuetan
galdera handiek oso erantzun mugatuak ematen dituzte, eta galdera
txikiek, berriz, oso erantzun zabalak. Baina ez dut astirik interesatzen
zaidan guztia ikertzeko. Pena ematen dit, interesatzen zaizkidan gauza
asko ulertu gabe hilko naizelako.