Paula Martinez: «Elikadura nahasmendua artatzean, sexologia izaten da azken pausoa»
Estuki lotuta daude elikadura nahasmenduak eta sexualitatea. Alabaina, harremana ez da oso ezaguna, eta gutxi ikertu da, Paula Martinez (Getxo, Bizkaia, 1996) sexologo eta Suazugan proiektuaren sortzailearen irudiko.
Janaria eta sexua, biak ala biak deitoratuak izan dira batzuetan, plazera izan dutenean helburu. Oinarrian jada lotuta daude?
Detaile horretatik hasita, bai. Jateak plazera ematen du, eta zure edo beste norbaiten sexualitatearekin harreman ona edukitzeak ere plazera ematen du.
Neurrigabekeria zigortzen da, beraz?
Bai, bietan.
Publizitatean hauspoacloseBultzada.
ematen zaio jateari, ez neurririk gabe, baina bai
behar baino gehiago jateari. Baina zigortu egiten da gehiegi jatea,
emakumeen kasuan batez ere, ez bada gero konpentsatzen, estandar
batzuetan sartzeko. Sexualitateari dagokionez ere, arretagunea emakumeen
gainean egon ohi da.
Elikadura nahasmendu bat duen pertsona batek zer harreman du bere gorputzarekin?
Hainbat
elikadura nahasmendu mota daude, baina, kasu gehienetan, blokeo oso
handia dute haien gorputzarekin: ez dute ispiluan begiratu nahi, eta,
begiratuz gero, loditu diren edo ez ebaluatzeko egiten dute; ez da
izaten begirada lasaia, baizik eta kritikoa; ez dute errealitatea
ikusten, baizik eta buruak distortsionatucloseDesitxuratu, itxuraldatu.
tako gorputz bat. Blokeoaren
ondorioz, haien sexualitatea oso baldintzatua dago.
Nola?
Blokeoaz gain, aurreneko sintometako bat izaten da
libidocloseSexu irrika.
aren jaitsiera: gogoa galtzen dute sexu harremanak edukitzeko bai
beren buruarekin, bai beste pertsona batzuekin, gorputza erakusteko
beldur baitira. Eta disfuntziocloseZerbaiten funtzionamenduan gertatzen den nahasmendua.
sexualak garatzen dituzte. Elikadura
nahasmendua dutenek kontrol zorrotza dute janariaren eta kirolaren
gainean, erne egon behar dute une oro; era berean, sexualitatea ere
kontrolatuta edukitzen dute. Ondorioz, norbere orgasmoak zorrozki
kontrolatzen dituen norbaitek, esaterako, zailtasunak izan ditzake
orgasmoak edukitzeko, eta anorgasmiacloseSexu-kitzikapenaren eta sexu-estiumulazio egokiaren ondoren, atzerapena, maiztasun txikia edo orgasmorik eza.
gara dezake. Nola egongo naiz lasai
nire sexualitatearekin, ez banago lasai neure buruarekin? Momentu oro
epaitua sentituko naiz.
«Elikadura nahasmendua dutenek kontrol zorrotza dute janariaren eta kirolaren gainean, erne egon behar dute une oro; era berean, sexualitatea ere kontrolatuta edukitzen dute».
Gorputzarekiko deskonexioaren ondorioz, desira adierazteko arazoak sor litezke?
Bai.
Adibidez, elikadura eskasiaren ondorioz, ez badira sintetizatzencloseOsagaietatik abiatuz, konposatu kimiko bat lortzen denean.
behar
adina proteina, herren geratuko dira konexio sexual bat edukitzean
jariatzen ditugun neurotransmisorecloseNerbio bulkadak zelulaz zelula transmititzen dituen gaia.
ak; norbaitek proteina falta badu, edo
energia gutxiegi, edo gorputzean ez badu behar besteko likidorik,
erekzio bat edukitzeko zailtasunak izango ditu —hala zakilarena, nola
klitoriarena—, ez du behar adina fluxu jariatuko bagina eta bulba
hidratatzeko...
Sintoma horiek lagun dezakete elikadura nahasmendu bat diagnostikatzen?
Hainbat arlotatik diagnostikatu beharko litzateke. Sexologook ikusten badugu pertsona batek elikadura nahasmendua izan dezakeela, edo garatzen aritu litekeela, garrantzitsua da beste iritzi batzuk eskatzea. Medikuntzan, baina, sexologia azken pausoa da, sarritan: lehenengo, erreparatzen zaio psikologiari, psikiatriari, nutrizioari... eta, ondoren, sexualitateari. Guretzat, ordea, erabilgarria da testuinguru osoari erreparatzea.
Nola artatucloseZaindu.
ohi da elikadura nahasmendua?
Diagnostikatzen denean, Psikologia arlora bidaltzen da aurrena, eta Psikiatriara, hurrena. Osakidetzan, gomendatzen dizute nutrizionista batengana jotzea, baita ACABEra ere, elikadura nahasmendua duten pertsonei eta haien senideei laguntzeko Bizkaiko elkartera. Baina nutrizionista Osakidetzatik kanpo dago, baita sexologoa ere: pertsona bera jabetu behar da bere sexualitatearekin arazo bat daukala, eta orduan egiten du sexologoarengana joateko urratsa. Baina zenbat eta arlo gehiagotatik jaso laguntza, orduan eta arrakastatsuago eta azkarrago sendatuko da.
«Nutrizionista Osakidetzatik kanpo dago, baita sexologoa ere: pertsona bera jabetu behar da bere sexualitatearekin arazo bat daukala».
Ohiko tratamenduak ondorioak izan ditzake pazientearen sexualitatean?
Bai.
Kasu batzuetan antidepresiboak ematen dizkiete; beharrezkoak izaten
dira diagnostikoaren osteko lehen etapan, zurrunbilotik atera ahal
izateko. Baina, batzuetan, albo kalteakcloseZehar kalteak.
dituzte: adibidez, libidoa
jaits dezakete. Beraz, antidepresiboek gaiztotu ditzakete pertsonak jada
badituen disfuntzio sexualak, elikadura nahasmenduari lotutakoak. Haren
sexualitateari ez bazaio arreta jartzen, oinarrizko arazo horiek
okerrera egin dezakete.
KronikocloseLuze irauten duena.
bihur litezke, agian?
Tira, elikadura nahasmenduak kronikoak dira berez. Zoritxarrez, bizitza osoan borrokatu beharko dira horien kontra, edonoiz itzul baitaitezke. Baina egia da medikazioak kroniko bihur ditzakeela disfuntzio sexualak: alde batetik, laguntza dira; beste alde batetik, ez.
Elikadura nahasmenduen tratamenduan, funtsezkoa deritzozu genitalen anatomia ezagutzeari. Zergatik?
Elikadura
nahasmendua duen pertsona batek distortsionatuta duenez bere gorputzaz
duen irudia, garrantzitsua da gorputzarekin berriro konektatzea.
Hezkuntza sexuala, sarritan, oso pobrea izaten da, edo ez da
hezkuntzarik egoten, baina garrantzitsua da jakitea nolakoak diren gure
genitalak, zer ikusten den eta zer ez, alde erogenocloseKitzikapen sexuala sorrarazten duena.
ak ezagutzea,
orgasmoa non gertatzen den jakitea... informazio asko dago genitaletan.
Genitalen aniztasunaz hitz eginda, haiekin adiskidetuta, ispilu bat hartu eta begiratuta, jakinda zer gertatzen den ukitzen dudanean eremu bat edo beste, jabetuta nola aldatzen diren nire genitalak segun kitzikatuta nagoen edo ez... Genitalen irudi erreal bat sortuta, konexio bat sortzen da norberaren gorputzarekin. Gai gara ulertzeko zer gustatzen zaigun eta zer ez, eta adierazteko.
Anatomiaren ezagutzaz harago, masturbazioak ere balio dezake norbere gorputzarekin konektatzeko?
Sexu
harremanak izaten dituzunean zeure buruarekin edo beste pertsona
batekin, oxitozinacloseHipofisiak jariatzen duen hormona.
jariatzen da, atxikimenduaren neurotransmisorea; hau
da, masturbatzean, zeure buruarekin konektatzen ari zara. Momentu oso
magikoa da: lasai zaude, erlaxatuta, zeure buruari plazera ematen, zeure
buruarengan baino ez pentsatzen. Osatzen lagun dezake.
«Masturbatzean, zeure buruarekin konektatzen ari zara. Momentu oso magikoa da: lasai zaude, erlaxatuta, zeure buruari plazera ematen (...). Osatzen lagun dezake».
Jatorrizko artikuluak
- Paula Martinez: «Elikadura nahasmendua artatzean, sexologia izaten da azken pausoa» Amaia Igartua Aristondo | |