Patrikako deabrua

  • 244 hitz
00:00 /

Robert Louis Stevenson idazlearen Botilako deabrua ipuinaren istorioa gogorarazi dio Kirmen Uribe idazleari sakelako telefonoen egungo erabilerak. Idazlearen iritziz, ia denek daramate deabrua patrikan sartuta.

Iritzi berekoa izan ei da New Yorkeko alkate Eric Adams; izan ere, gazteen buru osasunari kalte egiten dietelakoan, salaketa jarri die sare sozialen bost konpainia handiri.

Robert Louis Stevenson idazlearen ipuinik ezagunenetako da Botilako deabrua. Bertan kontatzen da nola Keawe izeneko hawaiiar batek San Frantzisco hirira bidaia bat egiten duela eta han gauza berezi baten jabe egiten da: barruan deabrua daraman botila bat erosten dio gizon artega bati. «Deabruak edozein desio betearaziko dizu, bizitza luzatzea izan ezik. Hori bai, hil baino lehen, hobe duzu botila saltzea bestela infernura joango zara. Botilak balioa galdu egiten du saltzen den bakoitzean, prezio baxuago batean saldu behar da. Azkenak, hortaz, ezin izango du saldu eta infernura joango da». Salduko al du botila Keawek?

Ez dakit botila, baina denok dugu eskura barruan deabrua daraman gailu bat: mugikorra. Ematen du gure desio guztiak betetzen dituela, hark bezala. Baina hau inork ez du saldu edo albo batera utzi nahi, gutxi batzuk izan ezik.

Sare-sozialetan dagoen deabruaz ohartu da New Yorkeko Eric Adams alkatea eta haien arteko bost konpainia handienei salaketa jartzea erabaki du. Sare-sozialen eraginez gaztetxoak bakarti, nagicloseAlfer.
eta goibel omen daude. Osasun mentalean eragin gaiztoa dute. Hazi egin da nabari suizidioen kopurua. Eric Adams alkateak argitu du duela urte batzuk ez zegoela daturik, eta ezin zela ezer egin, usteak baino ez zirela. Baina orain bai, data badago, orain badakite kalteei buruz, izen-abizenekin eta diru-kopuruekin, eta horregatik salaketa.

New Yorkeko hiriko alkateak erabaki hori hartzea jauzi handia da. Agian ez du ezer lortuko epaitegietan, baina hiritarrak ohartarazi ditu gailuen eta sare-sozialen arriskuaz.

Gailuak itzali eta burua beste zerbaiten jartzeko orena da.

Adibidez, Robert Louis Stevenson irakurriz.

Jatorrizko artikuluak