Pantailen bidez desioa pizten
Pantailaren bestaldean dagoenarekin jolasteko eta sextingak pizten duen kitzikapenaz gozatzeko aukera dago egun. Gizakien desioa eta harremanak garai berrietara moldatuz doaz, eta gozatzeko aukera berriak ekarri ditu horrek.
Praktika horrek, baina, alde guztiek konfiantzan adostua izan behar du.
Gorputzak sarean; sakelako batetik bestera. Argazki bat bidali eta beste bat jaso. Gogo biziz desio dute elkar. Pantailak banatzen ditu, baina ez da oztopo; batera gozatzea erabaki dute. Praktika horrek errespetua, konfiantza eta konfidentzialtasuna closeIsilpean gordetzea.ditu oinarri. Hala izan behar luke behintzat: gozatzeko formula berri bat.
Sakelakoaren edo ordenagailuaren bidez sexualki esplizitucloseZehatz eta argi adierazia; ageriko esanahia duena.
ak diren mezu,
irudi edo bideoak bidali, jaso edo zabaltzea da sextinga. AnglizismocloseBeste hizkuntza batean erabiltzen diren ingelesezko hitzak.
bat
da, sex eta texting hitzen elkarketatik sortua. Gazteen artean ohikoa da; nerabeen artean gero eta ohikoagoa.
Sexting hitzak ospe handia hartu du digitalizazioari esker. Hark
ordezkatzen duen asmoa, ordea, antzinakoa da. Izaki sexuduna da gizakia, eta ez da gauza berria haren interesa,
jakin-mina, desioa eta kitzikapenacloseSexu desira piztea.
pizteko estimuluak erabiltzea.
Bikoteen artean —ez soilik gazteen artean— arrunta da sextinga egitea.
Maider Garcia de Bikuña Kintana Emaize zentroko sexologoak uste du
praktika gozagarria izan daitekeela, betiere «horretarako desioa izanez
gero, eta ondo eginez gero». Besteak beste, adostu egin behar da irudi
horiekin zer egin daitekeen.
Maider Garcia de Bikuña Kintana sexologoak uste du praktika gozagarria izan daitekeela sextinga, betiere «horretarako desioa izanez gero, eta ondo eginez gero».
Arriskuak
Sexologoarentzat, teknologiak ekarri duenaren isla da sextinga, desioak
bultzatutako beste praktika bat. «Bide berriak agertzea dakar
teknologiak, edota modu zaharrak berritzea, baita eremu erotikocloseSexu desira sortzen duena.
an ere».
Baina, nork bere borondatez egiten badu ere, sextingak baditu bere
arriskuak, behin bidalita edukiaren gaineko kontrola galdu egiten baita.
Gerta daiteke norbaitek ez betetzea adostutakoa. Adibide bat aipatu du Garcia de Bikuñak: «Norbaiten irudiak baimenik gabe erakustea edota sareetan zabaltzea mendeku hartzeko»: «Batzuetan, harreman bat hautsi delako mindu, eta material hori mendeku moduan erabiltzen dute batzuek. Baliteke gure baimenik gabe beste norbaiti erakustea». Are gehiago, irudi horiek hodeian geratzeko arriskua ere badago: «Mafia digitalek erabil dezakete, edo irudia porno webguneren batean ager daiteke», ohartarazi du sexologoak.
Biktima ez da beti argazkia bidaltzen duena, jasotzen duena ere izan daiteke, norbaiten argazkiak eskatu gabe jasotzeko arriskua baitago. Ohikoak dira «zakilen argazkiak», adibidez.
«Batzuetan, harreman bat hautsi delako mindu, eta material hori mendeku moduan erabiltzen dute batzuek. Baliteke gure baimenik gabe beste norbaiti erakustea».
Intimitateari «eraso»
Sextingari lotutako praktika
desegoki horietako batzuk delituak ere badira. Legea argia da: irudi
intimo eta pertsonala ezin du inork erabili baimenik izan ezean. Beraz,
halakoren bat gertatuz gero, salaketa jartzeko aukera dago.
Hego Euskal Herrian aplikatzen den zigor kodearen arabera, hiru hilabetetik urtebetera arteko espetxe zigorra edo sei hilabetetik hamabira arteko isuna ezarriko zaio delitu egileari (197.7 artikulua). Ipar Euskal Herrian ere, intimitatearen aurkako delitutzat jotzen da: bi urteko kartzela zigorra eta 60.000 euroko isuna jasotzeko arriskua du delitu egileak (226.1 eta 226.2 artikuluak).
Irudi intimo eta pertsonala ezin du inork erabili baimenik izan ezean. Beraz, halakoren bat gertatuz gero, salaketa jartzeko aukera dago.
Intimitaterako eskubidearekin lotutako legeak sakonki ezagutzen ditu Guim Deltell Casacuberta abokatuak. «Bi aldeen arteko kontsentsua badago, nahi duten lekuraino irits daitezke. Edukiak beste norbaiti bidaltzen bazaizkio edo sare sozialetan zabaltzen badira hartzen da delitutzat. Kartzela zigorra edo isuna ezar dakioke zabaldu dituenari». Biktima emakume bat denean, gainera, «genero indarkeriaren edo indarkeria matxista digitalaren barruan» sartzen dela azaldu du abokatuak.
Sexting delitu bat baldin badago, frogatu egin behar da. Ahal dela, «froga dokumentalekin», gehitu du abokatuak: «Adibidez, edukia Whatsapp talde batera bidali badute, edukia Whatsapp talde horretan dagoela frogatzen duten argazkiak erakutsi behar dira». Are, edukia zabaldu duen oro izango da errudun, eta ez bakarrik zabaldu dutenetan lehena. «Edukia jaso duenak uste badu bidali diotena ez dela guztiz legezkoa, eta hala eta guztiz ere zabaltzen badu, kolaboratzaile gisa kondenatu dezake epaileak». Nahiz eta ia beti ez den modu berean epaitzen.
«Edukia jaso duenak uste badu bidali diotena ez dela guztiz legezkoa, eta hala eta guztiz ere zabaltzen badu, kolaboratzaile gisa kondenatu dezake epaileak».
Edukia jasotzen duenak askotan ezin du kontrolatu zer jasotzen duen.
Baina abokatuak uste du, edukia ezabatzeaz gain, igorleacloseBidaltzailea.
ri jakinarazi
diezaiokeela zer ondorio penalcloseZigor.
izateko arriskua duen: «Bidaltzen dioten
guztia zabaltzera ohitu da jendea, eta ez da ohartzen horrek zer arrisku
dakarren; delituan kolaboratzen ari dira, zeharka bada ere», nabarmendu
du abokatuak.
Sextinga «ondo egiteko» aholkuak
Zerbait sarean jartzean, igorleak
haren gaineko kontrola galtzen du. Horregatik, Garcia de Bikuñarentzat,
ezinbestekoa da sextinga nola egin ikastea, ahalik eta arrisku gutxien
izateko. Horren harira, «askatasunez eta ondo egiteko» gomendioak eman
ditu Garcia de Bikuñak. Aurpegia eta gorputzeko marka pertsonalak
(orbainakcloseZauri batek, osatu ondoren, larruazalean uzten duen seinalea.
, tatuajeak, lepokoak...) ez agertzea; irudiak hondo neutro
batean egitea; filtroren bat erabiltzea, azala ilundu ala argitzeko...
«Horrela, norbaitek gaizki erabiliko balu, nahiz eta gu garela esan, guk
zalantzan jarri ahalko dugu, eta, hala, geure burua babestu».
Hori bakarrik ez. Sexologoak azaldu duenez, sextinga egitekotan, guztiz konbentzituta egon behar da. «Neurri guztiak hartuta ere azkenean zabaltzen bada, ziurtatu behar dugu ez garela damutuko: ez orain eta ezta etorkizunean ere». Bestela, hobe da ez bidaltzea. «Sarean publikatzen dugun edozein iruditarako balio du gomendio horrek».
«Neurri guztiak hartuta ere azkenean zabaltzen bada, ziurtatu behar dugu ez garela damutuko: ez orain eta ezta etorkizunean ere».
Jatorrizko artikuluak
- Desioen estimuluak pantailan Unai Etxenausia | |