Pandemiak areagotu egin ditu buru osasunarekin lotutako gaitzak gazteen artean
Pandemiak kalte egin die haur, gazte eta nerabe askoren oreka emozionalari eta buru osasunari: lehendik zeuden gaitz batzuk areagotu egin ditu, eta patologia berriak azaleratu.
Buruko eritasunen bat duten nerabeen artaren hutsuneak lehen pertsonan azaldu ditu Erika Rio gazteak.
Bi urteko pandemiak aldez alde gurutzatu du gizarte osoaren bizimodua. Bizkortu egin ditu krisi ugari, eta azaleratu beste hainbat. Herritar denek sufritu dituzte osasun krisiaren ondorioak, baina kolektibo jakin batzuek bereziki pairatu dituzte izurriak berekin ekarri dituen aldaketak: adingabeena da horietako bat. Adituek ohartarazi dute gora egin dutela elikadura nahasmenduek, autolesioek eta depresio kasuek. Izurria ez da izan faktore bakarra, baina aditu askok ez dute zalantzarik balantza alde batera desorekatzeko aldagai funtsezkoa izan dela.
Adituek ohartarazi dute gora egin dutela elikadura nahasmenduek, autolesioek eta depresio kasuek.
Basurtuko ospitalean dago Bizkaiko nerabeen ospitaleratze psikiatrikoko unitatea, eta hango profesionalek emandako datuek balio dute egoerari neurria hartzeko: COVID-19aren pandemiaren eraginez ia %50 handitu da unitate horretan arreta psikiatrikoa jaso duten nerabeen kopurua 2019arekin alderatuta. Elikadura jokabidearen nahasmenduren bat dutenen kasuak ere dezente gehiago direla ohartarazi dute, batez ere anorexia nerbiosoa dutenenak. Hala, 2020ko martxoan goraka hasi ziren gisa horretako nahasmenduak zituzten gazteen ospitaleratzeak, eta irailetik aurrera, «inoiz ikusi gabeko» ospitaleratze eskaerak izan ziren gaitzarekin lotuta. Bizkaiko datuei erreparatuta, 2020an aurreko urtean baino %153 gehiago izan ziren anorexia nerbiosoaren ondorioz arreta psikiatrikoa jasotzeko ospitaleratu zituzten nerabeak.
Bizkaiko datuei erreparatuta, 2020an aurreko urtean baino %153 gehiago izan ziren anorexia nerbiosoaren ondorioz arreta psikiatrikoa jasotzeko ospitaleratu zituzten nerabeak.
Beste datu esanguratsu batzuk ere jaso dituzte. Bata: orain nerabe gehiago ospitaleratzen direla arreta psikiatrikoa jasotzeko, trauma osteko antsietate sintomak larriagotuta. Bestea: 2020tik gora doala «jokabide suizida edo autolitikoengatik» arreta psikiatrikoa jasotzeko erietxeratutako nerabeen kopurua.
Nafarroan ere kezkarako motibo da egoera. Osasunbidearen Buruko Osasunerako Zerbitzuaren datuen arabera, pandemiarekin «joera aldaketa» bat egon da: 2019arekin alderatuta, %18 egin dute gora osasun mentaleko zerbitzuetara lehen aldiz jo duten 29 urte azpiko gazteek.
Zergatik adingabeen artean gehiago?
Nerabezaroan eta gaztaroan garatzen eta sendotzen da nagusiki adimen emozionala, eta izurriak bete-betean eragin du prozesu horretan, Natalia Alonso EHUko psikologia irakasleak nabarmendu duenez. Izan ere, bakartze orokor bat ekarri zien gazteei konfinamenduak, errotik eten ziren kideekiko harreman sozialak, eta bertan behera gelditu zen heltze prozesuaren ardatz nagusietako bat. «Identitate pertsonala eta soziala eratzeko, ezinbestekoa dute etxetik irtetea, gurasoengandik urruntzea eta harremanak izatea, baina hori dena oso mugatua izan dute».
«Identitate pertsonala eta soziala eratzeko, ezinbestekoa dute etxetik irtetea, gurasoengandik urruntzea eta harremanak izatea, baina hori dena oso mugatua izan dute».
Muga gutxi behar den garai batean muga zorrotzekin bizi behar izateak ondorio zuzenak izan ditu gazteen emozioetan, Alonsok esplikatu duenez. Hala, beldurra, ezinegona, ondoeza edo antsietatea aisecloseErraz. zabaldu dira gazteen artean, baina horiek nola kudeatu ez dute jakin askok, eta horrek buru osasuna okertu die hainbati.
Orain gordinago
Emozioak kudeatzeko ezintasun horren ondorioak orain ari dira gordinago islatzen, pandemiak bi urte bete dituen honetan eta eskoletan presentzialtasuna erabat leheneratu den honetan. «Sozializazio arazoak, eremu kognitiboarekin lotutakoak, antsietatea, depresioa... Aurreko urteetan baino kasu askoz gehiago ari dira azaleratzen».
Emozioak kudeatzeko ezintasun horren ondorioak orain ari dira gordinago islatzen, pandemiak bi urte bete dituen honetan eta eskoletan presentzialtasuna erabat berreskuratu den honetan.
Pierre Lanusse-Cazale psikologoak nerabeekin egiten du lan, Baionan eta Bidarten (Lapurdi), nerabeak hartzen dituzten zentro berezietan. Hark azaldu du pandemia «kolpe handi bat» izan dela segitzen dituen nerabeentzat: antsietate krisi askoz gehiago egiten dituzte. «Aldea nabarmena da. Ez da datu zorrotzik, baina uste dut albo ondoriocloseZehar kalte.tzat jo genezakeela. Koronabirusaren pandemiak nerabeen geroa ilundu du; zailtasunak dituzte gerora begira jartzeko, eta horrek sekulako antsietatea eragiten die».
Natalia Gomez-Rubiera psikologo eta psikopedagogoak adierazi du duela urte batzuk pentsaezina zena gertatzen ari dela orain: «Nerabeek beraiek egiten dute psikologora joateko eskaera […]. COVID-19a edalontzia bete duen tanta izan da, zerbait gaizki doala esateko seinale bat».
«Terapia gehiagoren hutsa sentitzen dut»
Bullying-arekin lotutako oroitzapenen arantzak, eta barruko egonezinaren lehenbiziko sintomak. Erika Riok (Donostia, 2003) biak uztartzen closeLotzen.ditu buruko gaixotasunarekin duen erlazioa azaltzeko orduan. UsucloseAskotan. ezkutatzera egiten den beste kontu asko datoz ondorenean. Psikologo eta psikiatrekin egindako kontsultak, bere burua zauritzeko ahaleginak, unitate psikiatrikoetan egindako egonaldiak, eskolako martxari jarraitzeko nekeak, harreman korapilatsuak, elikadurarekin izandako nahasmenduak... Gaitzak zedarritutakocloseMugatutako, baldintzatutako. haurtzaro eta nerabezaro baten ondorioa izan dira guztiak, eta gordindu egin ditu halakoei aurre egiteko behar adinako sendotasuna ez duen sistema batek. 18 urte ditu orain, eta solas argia du, joria, adoretsua, eskuzabala.
Jatorrizko artikuluak
- Motxila areago zamatu zaie Edurne Begiristain- Ion Orzaiz - Oihana Teyseyre Koskarat | |
- «Terapia gehiagoren hutsa sentitzen dut» Arantxa Iraola | |