Palmira Dual: «Gure gaineko sabaia ez da kristalezkoa, hormigoizkoa baizik»
Patriarkatua, antitziganismoa eta klasismoa gurutzatzen dira emakume ijitoen bizitzan, Kera elkarteko Palmira Dualek (Irun, Gipuzkoa, 1996) azaldu duenez.
Euskara eta erromania batzen dituen hizkeran, erromintxelan, kera hitzak etxea esan nahi du. Hain zuzen ere, Kera elkarteko kideek zera nahi dute, Euskal Herriko emakume ijitoak «etxean bezala» sentitzea haienean daudenean.
Zer da feminismo erromania?
Ikusten dugu gizarteak emakume
ijitooz oso ikuspegi txarra daukala: gu ez garela geure bizitzaren jabe,
eta denok bide bera egin behar dugula. Emakume ijitook askotarikoak
gara, eta ezin gara borrokatu feminismo zuriaren barruan. Emakume ijitook hezkuntzarako sarbidea izan nahi dugu,
klixecloseAskotan erabiltzen den ideia.
rik gabe, motibazioa eten ez diezaguten.
Gure borroka da hezkuntzarako sarbide ona eta duina izatearen alde, eta baita enpleguaren alde ere. Nik ikasketa batzuk edukita, nire azala edo abizena ikusten badute, ez naute lehenetsiko lanpostu bat emateko. Neska batek ahaleginak egiten ditu ijitoa ez den sistema batean sartzeko, erdi mailako eta goi mailako graduak egiten ditu, joaten da curriculuma ematera edo elkarrizketa bat egitera, eta zer gertatzen da? Ijitoa dela. Emakume zuriek lortu dute espazio batzuetan egotea, eta gu hor sartzen saiatzen ari gara. Gure gaineko sabaia ez da kristalezkoa, hormigoizkoa baizik. Giza eskubideak beteko diren gutxieneko espazio batzuk nahi ditugu.
Zuen bizitzan patriarkatua eta antitziganismoacloseIjito gisa estigmatizatzen diren komunitate batzuen aurkako arrazakeria.
gurutzatzen dira, beraz.
Antitziganismoa oso lotuta dago patriarkatuarekin. Arlo guztietako instituzio guztiak eginda daude ijitoak ez sartzeko: etxebizitzan, enpleguan, hezkuntzan eta osasungintzan jasaten dugu diskriminaziorik handiena.
«Etxebizitzan, enpleguan, hezkuntzan eta osasungintzan jasaten dugu diskriminaziorik handiena».
Klasismoa ere sartzen da jokoan?
Noski. Euskal Herrian
ijitook bazterkeria eta pobrezia egoeran bizi gara. Zergatik? Hor egon
nahi dutelako? Ez. Ez dute ezagutzen beste modu bat ijito izateko.
Gizarteak ijitoak eta bazterkeria lotzen ditu. Zu neska ijitoa baldin
bazara eta zure auzotik ez bazara ateratzen —horretarako tresnarik ez
duzulako—, eta ezagutzen dituzun neska ijito guztiak 16 urterekin
ezkontzen badira eta ama izaten badira, eta besterik ikusi ez baduzu,
bide horri jarraituko diozu. Babes ofizialeko etxeek ghettocloseJatorri edo egoera bertsua duten edo baztertuta dauden pertsonak bizi diren gunea.
ak sortzen
dituzte, eta ez digute ematen aukerarik hortik ateratzeko, behar dituzun
laguntza asko kentzen baitizkizute bestela. Posta kodeagatik, zure auzo
osoa joaten den eskola berera joaten zara. Ondorioz, ez zara hortik
ateratzen. Orduan, zer erreferentzia dituzu ijito izateko?
Bat bakarra, ezta?
Hori da. Nerabea zarenean, ez duzu jakiten
auzotik kanpo zer dagoen. Horregatik, Kera arduratzen da neska ijitoei erreferenteak erakusteaz. Topaketa feminista eta pedagogikoak egiten
ditugu urtero, eta emakume ijito kirolariak, ekintzaileak, artistak eta
abokatuak ekartzen ditugu, adibidez. Baina gizarteak zer eredu aitortzen du? 30
urteko emakume bat, ezkongabea, haurrik gabea irudikatzen du ijito
moduan?
Nik 18 urterekin jakin nuen bandera bat neukala, eta ez dut nahi hori gertatzerik! Sistema pixka bat tziganizatu behar dugu. 600 urte daramatzagu hemen, hemengoak gara. Baina ez dituzte aitortzen gure herriaren balioak: jasaten dugun bazterkeriarekin lotzen gaituzte.
Zer rol dute irakasleek bazterkerian?
Ni hemen nago irakasle
batzuek nigan sinetsi zutelako, eta ez zidatelako utzi amore ematencloseEtsitzen.
.
Badaude irakasle oso onak, baina oso gutxi dira. Sentiberatasun txikia
dute gurekin, eta oso zaila da behar handiak dituen familia batekin
aritzea. Agian azokara joatea lehenesten dute, bestela egun horretan ez
dutelako jango. Lehentasunak desberdinak dira, bizitzeko beharrak aseta
edukitzea delako lehena.
Lan munduan nola mamitzen da bazterketa?
Normalizatu dugu gaizki begiratzen digutela erosketak egiten ditugunean, lotsa pasatu behar dugula amari poltsa begiratzen diotenean. Normalizatzen badugu, ezin dugu neurtu zenbaterainokoa den diskriminazioa alor horietan. Iaz hau gertatu zen Bartzelonan: neska batek urtebete zeraman lanean supermerkatu batean, eta, ijitoa zela jakin zutenean, kalera bota zuten. Bere eskuetan zegoen guztia egin du klixeak hausteko eta sistema ekonomikoaren barruan egoteko, eta zer jaso du?
«Ijitook 600 urte daramatzagu Euskal Herrian, eta, frankismoan euskaraz hitz egitea debekatu ziguten arte, ijitoak euskaraz eta erromintxelaz bizi ziren».
Beste aurreiritzi bat: ijitoak ez zaretela euskaldunak. Horri buruz zer duzu esateko?
Ijitook
600 urte daramatzagu Euskal Herrian, eta, frankismoan euskaraz hitz
egitea debekatu ziguten arte, ijitoak euskaraz eta erromintxelaz bizi
ziren. Garai hartan ere ijito asko etorri ziren Gaztelatik Euskal
Herrira, eta ijito euskaldunak eta gaztelarrak nahastu ziren. Gainera,
euskaldunek espainoltzat jotzen gintuzten ijitoak, arteagatik. Lola Flores
agertzen zen eskura zegoen telebista bakarrean, eta hark bezala
kantatzen eta dantzatzen ziren Euskal Herriko ijitoak. «Orduan, zer
izango dira, ba: espainolak!». Beste bandoko kidetzat ikusten gintuzten,
baina ijito herriaren borroka eta Euskal Herriarena oso antzekoak dira.
Bakoitzak hainbeste babestu nahi izan duenez bere identitateacloseNortasuna.
, ez dute
elkar ezagutu. Ez dute sinergiarik topatu.
Zer egin daiteke sinergiacloseHainbat eragilek batera jardutea.
horiek sortzeko?
Historia ikusaraztea. Historiak guztiari ematen dio erantzuna. Indarkeria eta bazterketa handia jasan ditugu: deshumanizatu egin gaituzte. Eta orain, hori guztia sendatzeko, denbora dezente beharko da.
Jatorrizko artikuluak
- Palmira Dual: «Gure gaineko sabaia ez da kristalezkoa, hormigoizkoa baizik» Mikel Elkoroberezibar Beloki | |