Palestinako gatazkaren gakoak

  • Albistea entzun

Israel estatu gisa eratzearekin batera hasi zen palestinarren Nakba (hondamendia arabieraz). BERRIAk lau bideo laburretan jaso ditu gatazka ulertzeko gako nagusiak: Lehen Mundu Gerra ostean hasita Palestinan jazo diren gertaera nagusien kronologia; Israel non dagoen eta noiztik; Gazako zerrenda zer den; eta Hamas erakunde politiko-militarrari buruzko argibideak.

Zeri deitzen zaio Gazako zerrenda?

Gazak Israelekin, Egiptorekin eta Mediterraneo itsasoarekin egiten du muga.  Bertan, bi milioi palestinar inguru bizi dira. Gazako zerrenda banatzen duen hesia hautsi egin zuen Hamas erakunde islamistak, ezustean, lurrak berreskuratzeko asmoz. Israelgo armadak erasoari erantzun zion, eta berehala deklaratu zuen gerra. Israelek jada berreskuratu du Gazako mugaren kontrola.


Non dago Israel?

Israel Palestina historikoan dago, eta israeldar gehienak, egun, juducloseJudaismoaren jarraitzailea.
ak dira. Juduek hara migratu zuten, Europan jasaten zituzten jazarpenen ondorioz. Bigarren Mundu Gerran naziek juduen kontrako genozidioa planifikatu eta gauzatu zuten, eta juduek Palestinan hartu zuten ostatu. Ondotik, juduen eta arabiarren arteko gatazka hasi zen Palestinan.


Zer da Hamas?

Hamas erakunde politiko-militarra da. Ameriketako Estatu Batuek eta Europak terroristacloseHelburu politiko bat lortzeko izua sistematikoki erabiltzen duena.
tzat daukate. Gazako zerrenda gobernatzen du 2007tik, egindako azken hauteskundeak irabazi baitzituen. Bozketa gardena izan zen, eta herriaren babesa eskuratu zuen.