Pablo Gonzalez kazetaria aske utzi dute, Errusian

  • 406 hitz

Poloniaren eta Errusiaren arteko preso truke baten harira, Errusiara eraman dute. Vladimir Putin Errusiako presidenteak berak egin zien harrera elkarrekin trukaturiko presoei, Moskun.

Poloniako espetxe batean bi urte eta bost hilabete eman ditu preso Gonzalezek.

Pablo Gonzalez kazetaria aske utzi dute, eta sorterrira bidali, Errusiara, haren abokatu Gonzalo Boyek BERRIAri baieztatu dionez. Errusiaren eta Poloniaren arteko preso truke baten harira askatu dute Gonzalez, Poloniako espetxe batean bi urte eta bost hilabete eman ostean.

Ohar baten bidez, Gonzalezen abokatuak esan du «gizatasun arrazoiak» baitezpadakocloseBehar-beharrezko.
ak izan direla trukea egin ahal izateko. Oharrean ez da ageri zenbat presori eragiten dien neurriak, baina, zenbait informazioren arabera, Wall Street Journal egunkariko Evan Gershkovich da askatutako beste presoetako bat. Gershkovich AEBetakoa da, eta Errusiako espetxe batean zegoen 2023tik. Oharraren arabera, «kazetaritzak gizartean duen garrantzia» aintzat hartuta erabaki dute arazoa konpontzeko bide bat bilatzea.

Gonzalezen defentsaren arabera, neurria «mugarri esanguratsua» da «gaur egun munduko hainbat herrialdetan preso dauden kazetari guztien askatasunaren alde».

Gonzalezen defentsaren arabera, neurria «mugarri esanguratsua» da, «gaur egun munduko hainbat herrialdetan preso dauden kazetari guztien askatasunaren aldekoa». Negoziazioetan parte hartu dutenak ahalegindu dira «auzian inplikatutako kazetarien eskubideak eta duintasuna» errespetatzen.

Gonzalezen defentsak nabarmendu du Errusiako agintariek «benetako interesa» erakutsi dutela auzia closeArazo eztabaidatua.
konpontzeko, eta, zuzenean aipatu ez arren, Espainiako Gobernuak izandako jarrera txarretsicloseKritikatu.
du: «Beste batzuk, aldiz, Pablo Gonzalez kriminalizatzen ahalegindu dira, hura defendatu eta kazetari gisa dituen eskubideak babestu beharrean».

«Pablo Gonzalez, kazetaritza lanagatik eta bere konpromisoagatik nabarmendu den kazetaria bera, aske da berriro ere, bolada bat bidegabeki preso eman ostean», erantsi du haren defentsak. «Gertaera honek agerian uzten du prentsa askatasuna eta kazetarien eskubideak babesteko beharra».

Eskarmentu handiko kazetaria

Pablo Gonzalez kazetari eta politologoacloseAnalisi politikoan aditua den pertsona.
1982an jaio zen, Moskun. Haren aitona 1936ko gerraren garaian Euskal Herritik Errusiara ihes egindako umeetako bat izan zen, eta, beraz, Gonzalezek Espainiako eta Errusiako nazionalitatea du. Nabarniz (Bizkaia) du bizileku, eta azken urteotan lan handia egin du Euskal Herriko eta Espainiako hedabide askorentzat, batez ere Europa ekialdeko herrialdeen egoerari buruzko informazioa biltzen eta, behin baino gehiagotan, berriemaile berezi gisa.

Gonzalezen aitona 1936ko gerraren garaian Euskal Herritik Errusiara ihes egindako umeetako bat izan zen, eta, beraz, Gonzalezek Espainiako eta Errusiako nazionalitatea du.

2022ko otsailean, Poloniako zerbitzu sekretuek atxilotu zuten, espioitza lana egiteaz akusatuta. Garai hartan, Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazka piztua zen, eta Gonzalez Polonian zegoen, Ukrainatik herrialde horretara ihes egiten saiatzen ari ziren errefuxiatuen krisiaren berri emateko. Geroztik, Radomgo segurtasun handiko espetxean egon da. Haren senitartekoek behin baino gehiagotan salatu dutenez, denbora tarte horretan Poloniak ez du haren kontrako akusaziocloseSalaketa.
zehatzik aurkeztu, eta haren espetxealdia etengabe luzatzen aritu da. Bi urte eta bost hilabete preso eman ostean, hura epaitzeko eguna ezarri gabe zegoen oraindik.

Jatorrizko artikuluak