Otsoa eta abeltzaintza «elkarrekin bizitzea» bermatuko duen plana egin du Jaurlaritzak

  • 583 hitz

Otsoaren erasoetatik babesteko laguntza profesionala eskainiko diete abeltzainei, eta otsoaren isilpeko ehizari jazarriko zaio.

Azken neurketen arabera, bi otso talde daude Araban eta Bizkaian: bata Arabaren eta Burgosen (Espainia) arteko mugan, bestea Bizkaia mendebaldean.

2020an otsoa (Canis lupus) «interes bereziko espeziea» izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Espezie Mehatxatuen Katalogoak lau kategoriatan sailkatzen du babes maila: «galzorian dauden espezieak», mailarik gorenean; «kalteberak», hurrengo mailan; «bakanak», babes ahulagoarekin; eta, azkenik, «interes berezikoak». Azken maila horretan sailkatua dago otsoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Azkeneko bi neguetan egindako jarraipenaren arabera, bi otso talde daude Araban eta Bizkaian: bata Arabaren eta Burgosen (Espainia) arteko mugan, bestea Bizkaia mendebaldean. Otsoaren egoerari buruz egin den azken erroldacloseZerrenda.
osoak —2019ko ugaltze urteari dagokiona— zehaztu du Arabako eremuaren %21,4an eta Bizkaikoaren %25,6an mugitzen dela gaur egun.

Araban, 1987tik 2007ra bitarte, 48 otso hil zituzten, «legezko kontrol ekintzen ondorioz, ibilgailuek harrapatuta edo legez kanpoko hilkortasunaren ondorioz». Bizkaian, hemezortzi.

2022an 238 abere hil, zauritu edo desagertu ziren otsoen erasoen eraginez; iaz, 212. Eta 2005etik 2023rako datuen arabera, ardiak dira ia hamarretik bederatzi (%88).

2022an 238 abere hil, zauritu edo desagertu ziren otsoen erasoen eraginez; iaz, 212.
Plan berriaren xedea

Horiek horrela, abeltzaintza estentsibocloseLur eremu zabaletan egiten dena.
aren eta otsoaren arteko elkarbizitza bermatze aldera, otsoa kudeatzeko planaren proiektua ondu du berriki Eusko Jaurlaritzak.

Planaren xedea da otsoaren gaineko «mehatxuak ezabatzea», otsoaren «biziraupena ziurtatzea», haren populazioa «berreskuratzea eta kontserbatzea», haren habitatcloseAnimalia baten berezko eremua.
ak babestea, eta otsoa abeltzaintzarekin eta landa ingurunean garatutako beste jarduera batzuekin «elkarrekin bizi ahal» dela bermatzea.

Babes handiagoa

Otsoa legez kanpo hiltzeko edozein prozedura (armak, pozoia, biozidak...) detektatzeko eta prebenitzeko eskumena izango dute basozainek eta ingurumen agenteek. Zaintza areagotuko da otsoa «legez kanpo jazarriaclosePertsegitua.
» edo harrapatua izan ez dadin. Horretarako, isilpeko ehiza prebenitzeko eta hari jazartzeko jarduera protokolo bat adostuko dute. Gainera, harrapaketen eraginez otso gutxiago hil daitezen egokitzat jotzen diren pasabideak eraikiko dituzte.

Isilpeko ehiza prebenitzeko eta hari jazartzeko jarduera protokolo bat adostuko dute.

Debekatuta egongo da, halaber, bizirik zein hilak dauden otsoak —eta haien gorpuzkiak— edukitzea, administrazioek berariazcloseEspresuki.
baimendutako kasuetan izan ezik. Berariazko baimenik izan ezean, debekatuta egongo da otsoa erakartzeko edozein jarduera eta sistema erabiltzea (soinu sistemak adibidez), argazkiak eta bideoak ateratzea, eta animaliak gauez behatzeko argi fokuak edo infragorrien bisoreak erabiltzea.

Abelzaintzarekin bateragarri

«Jardunbide egokien eskuliburu bat» egingo dute otsoa eta abeltzaintza bateragarri egiteko. Eskuliburuan jasoko diren jarduera horiek egoera eta lurralde historiko bakoitzeko erasoen arabera, eta ustiategicloseEsplotazio.
motaren eta bideragarritasun ekonomikoaren arabera egokituko dira.

Administrazioek neurriak hartuko dituzte otsoak abeltzaintza ustiategiei «ahalik eta kalte gutxiena» eragin diezaien. Besteak beste, erasoen prebentziorako programa bat onduko dute, zeinetan hurrengo neurriak jasoko dituzten: ganadua zaintzeko txakurrak (mastinak) erabiltzeko prestakuntza eta trebakuntza, perimetrocloseEremu bat mugatzen duen lerroa.
ko hesiak instalatzea eta jarrita daudenen egoeraren inbentarioa egitea, eta gailu elektronikoak eta digitalak martxan jartzea.

Horrekin batera, otsoarekin batera bizitzeko neurriak ezartzen dituzten abeltzaintza ustiategien erregistro bat sortuko da; ustiategietako jabeek bertan izena ematea borondatezkoa izango da.

Txakurrak, kontrolatuta

Txakurrak edukitzeari buruzko araudia eguneratuko dute, jarduera eremua landa edo abeltzaintza eremuetan txakurrak egoteko baldintzetara zabalduz. Otso espezieen eta txakurren arteko hibridaziocloseBarietate desberdineko animaliak gurutzatzea.
ak saihesteko, eta ganaduari eragin diezaioketen kalteak gutxitzeko, aldundiek kontrol neurriak abian jarri ahal izango dituzte.

Konpentsazio ekonomikoak

Zuzeneko eta zeharkako kalte ordainak emango dituzte otsoak abeltzaintzari eragindako kalteengatik. Zuzeneko laguntzak  erasoaren ondoren hildako eta larri zauritutako animaliengatik eta abortuengatik emango dira, bai eta erasoa gertatu eta hurrengo 72 orduetan horrelako egoera batean aurkitutakoengatik ere. Zeharkako laguntzak, berriz, zauritutako animaliak sendatzeko albaitaritza tratamenduetarako izango dira.

Zuzeneko laguntzak  erasoaren ondoren hildako eta larri zauritutako animaliengatik eta abortuengatik emango dira.

Otsoaren ustezko erasoa izan eta, gehienez, 24 orduko epean jakinarazi beharko zaio administrazioari. Abeltzainak epe horretatik kanpo jakinarazten badu edo peritatzeakcloseEbaluazioak.
ondorioztatzen badu ez dela otsoa izan, ez da konpentsazio ekonomikorik emango. Abeltzainek jasoko duten diru kopuruaren zenbatekoa eta aseguru polizetan zehaztua dutena bateragarriak izango dira.

Jatorrizko artikuluak