
Gipuzkoan lehen aldiz atzeman dute espezie inbaditzaile hori, urte hasieran. Oria ibaian izan da, Aginaga inguruan (Usurbil).
Hainbat motatako esku hartzeak egingo dituzte espeziea zabaltzea eragozteko eta toki batzuetatik desagerrarazteko.
Gipuzkoan lehenengoz atzeman dute Asiako txirla espezie inbaditzailea, Uraren Euskal Agentziak iragarri duenez. Oria ibaian izan da, Aginaga inguruan (Usurbil). Azaldu dutenez, 600 metroko tartean daude, baina zabalpen tartea hiru kilometrora handitu daitekeela ohartarazi dute. Aurrez, Undurragako urtegian (Bizkaia) eta Urrunagako urtegian (Araba) atzeman dute espezie inbaditzaile horren presentzia.
Aurrez, Undurragako urtegian (Bizkaia) eta Urrunagako urtegian (Araba) atzeman dute espezie inbaditzaile horren presentzia.
Zebra muskuiluaren antzeko kasua izanda, Euskal Autonomia Erkidegoko Zebra Muskuiluaren Jarraipenerako Batzordearen beste bilera batera deitu dute esku hartzeak koordinatzeko. Uraren Euskal Agentziak adierazi duenaren arabera, neurriak hartuko dituzte txirla hori zabaltzea eragozteko eta zati batzuetan desagerrarazteko: eskuz kentzea, tratamendu kimiko eta termikoen bidez kentzea... Hala ere, adierazi dute ez dutela tratamendu kimikorik erabiliko sistema irekietan, ingurumen arriskuak direla eta.
Oria
ibaian, lehenik ikuskapenak eta mugaketak egingo dituzte, «berehala»;
beste ibai eta ibarcloseHaran.
batzuetan, ingurumen DNA teknika erabiliko dute
espeziea han dagoen edo ez ikertzeko. Bestalde, prebentzio eta kontrol
neurriak hartuko dituzte espeziea Orian ez zabaltzeko, baita beste ibai
batzuetara ez iristeko ere.
Neurri horiek garrantzitsuak izango direla gogorarazi dute, azkar eta erraz ugaltzen den espezie bat baita, eta metro karratu batean 10.000 ale egon baitaitezke.
Azkar eta erraz ugaltzen den espeziea da; metro karratu batean 10.000 ale egon daitezke.
Jatorrizko artikuluak
-
Oria ibaiaren 600 metrotan Asiako txirla hedatu dela ohartarazi du Uraren Euskal Agentziak
Iñaut Matauko Rada |
|