Euskal Herriko zortzi kirolarik eskuratu dute dominaren bat Parisko Olinpiar Jokoetan
Beste 11 kirolarik diploma olinpikoa lortu dute. Gustura amaitu dute oro har, baina izan da burumakur amaitu duenik ere.
BERRIAk bertatik bertara eman du Olinpiar Jokoen berri Paristik.
Euskal Herriko kirolariak Tokiokoetan bezala aritu dira Parisen. Orduan bezala, zortzik lortu dute domina. Bakarka, 2021ean bezala, batek lortu du; oraingo honetan ere, piraguismoan. Pau Etxaniz izan da, K1 eslalom kategorian. Brontzezkoa izan da domina. Taldekako kiroletan, futbolean, Aimar Orozek, Jon Pachecok eta Beñat Turrientesek urrea kolkoratu dute; hiruko saskibaloian, Gracia Alonso Armiñonek zilarra, eta, eskubaloian, Kauldi Odriozolak, Imanol Gartziandiak eta Sergei Hernandezek brontzea.
11 kirolarik lortu dute, berriz, diploma olinpikoa: Alberto Munarrizek, Joan Duruk, Nadia Erostarbek, Naia Lasok, Jon Rahmek, Jose Maria Basterrak, Rafael Villalongak, Irene Paredesek, Oihane Hernandezek, Lucia Garciak eta Elene Letek.
Jatorrizko artikuluak
- Pariskoetan, Tokiokoetan bezala Ainara Arratibel Gascon | |