‘Oldarraldi judiziala’ da 2024ko urteko hitza

BERRIAko euskara taldeak oldarraldi judiziala hautatu du 2024a definitzeko. Hilabete bakoitzarentzat kontzeptu, toponimoLeku izena.
, aditz edo esamolde bat ere aukeratu du.

Ez da lan erraza hilabete guztiak lotzen dituen haria topatzea, baina gehien errepikatu diren gaiak klima larrialdia, gerrak eta indarkeria izan dira. 2024. urtea anabasacloseKaosa.
izan den seinale. Hona hemen aurtengo hitzbeteak.

Urtarrila: pinporta

Bizkaiko hondartzetan plastikozko bolatxo batzuk agertu ziren, eta, hasieran, Tocanao izeneko itsasontziarenak izango zirela zirudien. Izan ere, itsasontziak 26,3 tona plastikozko pinportacloseGauza biribil txikia.
galdu zituen iazko urte amaieran, Portugal parean, eta gehienak Galiziako kostaldera ailegatu ziren, baita ingurumen krisi bat eragin ere. Orduan, erakunde publikoek esan zuten Bizkaiko hondartzetan halako batzuk agertu zirela urte hasieran, baina, AZTIk egindako ikerketen arabera, ez ziren ezbehar horrek eragindakoak.


Otsaila: laboraria

Andoni Egaña zutabegileak esan bezala, «aztoratuta» ibili ziren laborariak otsailean. Hain zuzen, Europako Batasunak klima krisiari aurre egiteko eta ingurumena babesteko jartzen dizkien baldintza gero eta gogorragoak salatu nahi zituzten laboraricloseNekazari.
ek. Ipar Euskal Herrian, FDSEA sindikatuak eta haren gazte adarrak (JA, Laborari Gazteak) abiarazi zuten mugimendua Baionan, goizeko seietatik A63 autobidea erabat blokeatuz. Horren ondotik, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasunak bat egin zuen horiekin. Halaber, berehala hedatu ziren mobilizazioak Hegoaldera.

Martxoa: harro

Irundik (Gipuzkoa) abiatu eta Baionaraino, 23. Korrikak Harro herri lelopean zeharkatu zituen Euskal Herriko bazterrak. Euskararen aurkako oldarraldiaren erdian, indar erakustaldia egin zuen Euskal Herriak bere hizkuntzaren defentsan. Garazi Arrulak idatzi zuen aurtengo Korrikako mezua.


Apirila: gabarra

Ziur aski athleticzale askok aipatutako hitza izan da gabarra. Hain zuzen, 40 urteren ondoren, argia ikusi zuen berriro Bilboko itsasadarrean, Athleticek Espainiako Kopa irabazi baitzuen.

Eguneko protagonista zen gabarra, eta itsasadarraren bi alboak txiki geratu ziren hura ikusteko. Gabarra bere orduan atera zen Getxoko kirol portutik, eta, bidea egin ahala, mundu oso batek txalotu zuen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eguerdirako esana zuen horrelako jendetzarik inoiz bildu gabea zela ekitaldi publiko batean.


Maiatza: Rafah

Palestina albiste iturri izan da aurten ere. Maiatzean, Israelgo armada Gaza hegoaldeko hiri horretara sartu zen. Eraso horien ondorioetako bat Rafahko Kuwait ospitalea ixtea izan zen. Hilabete horretan, milioi bat lagunek baino gehiagok ihes egin behar izan zuten Rafah hiritik, Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoak jakinarazi zuenez.

Maiatzean milioi bat lagunek baino gehiagok ihes egin behar izan zuten Rafah hiritik.

Ekaina: sexu abusuak

Patxi Ezkiaga idazlearen (1943-2018) kontrako salaketak nabarmendu ziren ekainean. Sexu abusuak egin zizkiola salatu zuen emakume batek aurrena, eta geroztik kasu gehiagoren berri izan da.

Ez zen hori izan hilabeteko albiste bakarra, ordea. Sexu harreman batean preserbatiboa kentzea edo ez jartzea, aurretik erabiltzea adostu bada, sexu askatasunaren aurkako delitutzat hartu zen ekain hasieran Hego Euskal Herrian. Hilaren akaberancloseBukaeran.
, berriz, Jean Francois Esponde apeza sexu erasoak egiteagatik kondenatu zuten. Tartean, beste milaka albiste argitaratu ziren; bereziki, sexu erasoekin lotuak.

Uztaila: Paris

Lau urteren ondoren, Olinpiar Jokoak itzuli ziren. Aurten, Parisera. 10.500 kirolarik hartu zuten parte, eta horietatik 43 euskal herritarrak izan ziren.  Nabarmentzekoa da Pau Etxanizek brontzezko domina bat irabazi zuela, eta Naia Laso skaterrak diploma lortu zuela bere estreinako Jokoetan; beste kirolari askok ere sariak lortu zituzten taldeka.


Abuztua: kaleko saltzaileak

Aurretik tentsioa bazegoen ere, Bilboko Aste Nagusiko azken egunean lehertu zen auzia: udaltzainak bertaratu egin ziren kaleko saltzaileak botatzeko. Hainbat konpartsakidek aurre egin zieten agenteei, eta kaleko langileen kontrako oldarraldiacloseErasoaldia.
salatu.

Geroztik, Ertzaintzak eta udaltzainek kaleko saltzaileen kontra darabilten bortizkeria salatzeko mobilizazioak antolatu zituen Manteroekin Bat plataformak. Bertaratu zirenek argi utzi zuten kaleko saltzailea izatea ez dela delitua, eta indarkeria ez ezik «arrazakeria poliziala» ere baztertzeko eskatu zuten.


Iraila: bilagailua

Libanoko eta Siriako pertsona bilagailuen leherketek eragin dute iraileko hitza bilagailua izatea. Hezbollah Libanoko talde xiitako kideek elkarrekin komunikatzeko erabiltzen zituzten hainbat bilagailuk eztanda egin zuten eta. 2.800 lagun baino gehiago zauritu eta gutxienez bederatzi lagun hil zituzten tresnen eztandek Libanon eta Sirian. Libanoko Gobernuak eta talde xiitak Israeli leporatu zioten erasoa. Horrela, Ekialde Hurbileko gatazka beste koska bat estutu zen.

Urria: kaleko afari solidarioa

Kalean bizi diren bizilagunei afariak prestatzen dizkie Donostiako Kaleko Afari Solidarioak taldeak (KAS). Urriaren 23a iritsi zen arte. Afariak banatzen zituzten plazetako batean, Egia auzoan, elkartzeko deialdi anonimo bat zabaldu zen sare sozialetan, gaztelaniaz. Hori ikusita, ordua aurreratzea erabaki zuten KASeko kideek, elkarretaratzearen orduarekin bat ez egiteko, baina zenbait herritar bertan gelditu ziren elkarretaratze horretara jendea biltzen hasi zenean. Baimenik ere ez zuten eskatua, eta Ertzaintza azaldu zen. Bi aldekoen artean tentsio handia sortu zen, eta ertzainak sartu ziren bi taldeak bereiztera. Horiek ikusita, Donostiako Udalak otorduak debekatzea erabaki zuen, «segurtasun arazorik izan ez dadin».


Azaroa: larrialdi linguistikoa

Larrialdi linguistikoa berariazcloseEspresuki.
hautatu zuen Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabelek: euskara «larrialdian» dagoela ohartarazi nahi zuen. Eskisabelen arabera, hiztun kopurua «zenbaki absolutuetan» handituz doan arren, aurrerapenaren «ahultasuna» erakusten duten zantzuak argiak dira. Areago, hizkuntzaren «atzeraldia» etorriko dela ohartarazi zuen, neurri egokiak «epe laburrean» hartu ezean.

Abendua: kontzertua

Fermin Muguruzari zor zaio urteko azken hitza kontzertu izatea. Hilaren 20an eman baitzuen bere ibilbidea ospatzeko nazioarteko birako lehen kontzertua, 8.000 ikusleren aurrean. Bere ibilbidean osatuz joan den unibertso musikal, sozial eta politiko guztiaren lagincloseErakusgarri.
esanguratsua taularatu zuen Muguruzak Bilbo Arenan.

Jatorrizko artikuluak