Hamar kanta ditu 'Zainak eman' diskoak, eta aitortu du «blokeoak» eta «fede krisiak» ere gainditu behar izan dituela hartara iristeko.
Disko bakoitzeko lehen abestiaren lehen segundoak entzutea nahikoa da
Olatz Salvador musikariaren azken azalberritzeaz ohartzeko. 2018an
gitarra klasiko baten akordeekin abiatu zuen Zintzilik bere lehen diskoa, berehala bere ahots melodiatsua txertatzeko. 2021ean, Gaua kantuarekin, gitarra elektriko baten arpegiocloseAkorde batetako tonu ezberdinak jotzeko modu bat.
ekin eta ahots melodia intimista batekin ireki zuen Aho uhal diskoa. Eta beste aldaketa bat heldu da orain. Zainak eman
diskoa (Balaunka) kaleratu berri du artistak, hamar kanta berrirekin,
eta gitarra eta melodia arrastorik gabe abiatu du.
Hainbat «blokeo» eta «fede krisi» igaro behar izan ditu Zainak eman diskoa
osatzera iristerako. Onartu du, alde batetik, orain arte izan duen
kantariaren aurkako errebeldia ariketa bat izan dela diskoa. Baina, era
berean, ohartarazi duenez, kantuen «bilgarricloseEnbalaje.
a» baino ez du moldatu
soinu distortsionatu eta elektronikoago horietara egindako aldaketa
horiekin guztiekin, eta espero du hondoan hor jarraituko duela
oraindik ere bere «esentziak».
Handiak izan dira zalantza uneak. «Eduki nuen blokeo moduko bat, sortzeko garaian. Hasieran, pentsatu nuen ez neukala ezer gehiago kontatzeko, edo ez nekien nondik jo. Izan ere, zaila da gaur egun originaltasuna topatzea. Eta neure buruaren kontra egin behar izan dut sinisteko benetan gai nintzela bide berri bat irekitzeko, eta banituela gauza berriak kontatzeko».
«Pentsatu nuen ez neukala ezer gehiago kontatzeko, eta neure buruaren kontra egin behar izan dut sinisteko benetan gai nintzela bide berri bat irekitzeko»
Azaldu duenez, «luzea» izan da diskoaren sorkuntza prozesua. Esaterako, zehaztu du 2020koak direla diskoan diren hainbat kanturen lehen zirriborroak. Ibilbide luzea izan dute geroztik, baina musikariaren hitzetan, izenburuko kontzeptuak biltzen ditu guztiak. Salvadorrek zehaztu duenez, susmatu hitzaren esanahi bera du «zainak eman» esamoldeak, eta intuizioarekin lotu du hori berak. Dioenez, intuizioari jarraituz osatu dituelako abestiak.
Katalunian egonaldia
Gironako Banyoles (Herrialde Katalanak) herrian topatu du horretarako
bidea, Pau Brugada eta Vic Moliner ekoizlecloseProduktore.
ek bertan duten Olivera estudioan. Hara joan aurretik, Borja Antonekin egin du ekoizpen aurreko
lana musikariak, baina, gero, Katalunian jarraitu du kantak lantzen. Sei
hilabetean hiruzpalau eguneko bost egonaldi egin ditu horretarako.
Salvadorrek aitortu du epeak horrela luzatzeak zalantzari sarbidea eman
diola, baina pozik azaldu da erabakiarekin.
Clara Peya musikariarekin egindako lanaren bidez ezagutu zituen Brugada eta Moliner. Salvador: «Molinerrek harekin jotzen zuen baxua, eta ekoizle lanak ere egin zituen. Asko flipatu nuen ikusi nituenean, eta pentsatu nuen Euskal Herrian ez nuela inoiz halakorik ikusi, eta horrelako zerbait egin nahi nukeela, eta interesatzen zitzaidala bilaketa hori».
Diskoaren tituluko zain
hitza izan da diskoko hamar kantuak lotzeko giltza, Salvadorren
hitzetan. Hitz polisemikocloseEsanahi bat baino gehiago dituena.
a izanik, haren hamar adarri lotuta baitoa
kantuetako bakoitza. «Zain bada itxaronaldi bat, badira
gorputzeko zainak, bada zaintza, erroa... Esanahi asko ditu hitzak, eta
esanahi horietako bakoitzarekin konektatzen dut. Hitzarekin arbola bat
marraztu genuen arbel batean, eta esanahietako bakoitzarekin adar bat
egin genuen, eta adar horietako bakoitzetik atera da kanta bat».
«'Zain' hitzarekin arbola bat marraztu genuen arbel batean, eta haren esanahietako bakoitzarekin adar bat egin genuen, eta adar horietako bakoitzetik atera da kanta bat»
Bere hitzak ez ezik, beste hainbat pertsonak idatzitako testu eta poemak ere baliatu ditu musika sortzeko. Izaro Bilbaok idatzitakoak dira Zaldi zuri bat eta Etzidamuz kantak. Oihana Aranak eta Leire Vargasek idatzitakoak dira Basan abestiko hitzak, eta Itziar Ugarte idazle eta BERRIAko kazetariaren poema bat du oinarri Han topatzen dutena abestiak.