Nerea Ibarzabal: «Ez da bakarrik bertsotan egiteko modua; oholtzan egoteko modua ere aldatzen ari da»
Bigarrenez jantzi du Bizkaiko txapela Nerea Ibarzabal bertsolariak (Markina-Xemein, Bizkaia, 1994). Taldea izan du indargune nagusi txapelketara «konektatuta» iristeko, eta pozik dago publikoaren aitortza kolektiboa izan delako.
Bigarren txapela eta bigarren aginte makila. Esango nuke 2021ean izarra izan zinela, eta aurtengoa lausoagoa izan dela alde horretatik; arrakasta askoz kolektiboagoa dela, nolabait esateko.
Bai;
maila pertsonalean, egia da, bris-briscloseDistira.
gutxiago eta erresistentzia gehiago
edo ez dakit... sator lan gehiago egin behar izan dut, baina bueno,
horrek daukan edertasunarekin. Baina, gero, bris-bris kolektibo bat egon
da, batez ere amaierako agurretan islatucloseIkusarazi.
zena, bakoitzaren ahotsaren edertasuna eta
edertasun horren aitortza bat egon zelako. Aurten,
zortzion lanaren apreziazioa eta balorazioa sentitzen nuen, eta, gainera,
ahotsen unibertsalizaziocloseOrokortze.
moduko bat. Bost emakume oholtzan... goiburu
tipiko horretatik harago, denon ahotsak direla unibertsalak eta denok
izan gaitezkeela denen erreferente. Poza ematen du horrek.
2021eko finaleko hasierako agurra Harry Potter-en doinuan egin zenuen. Aurtengoa, Habanera-n. Uste dut doinuaren aukeraketek zure aldarteari buruzko datuak eman zizkigutela kasu bietan.
Bai, bai. Erabat ados. Aurten anbizio neurtuekin-edo joan naiz.
Badaezpada, edozertarako prest. Eta, akaso, 2021ean bai sentitu nuen txinpartak edo su artifizialak erakutsi beharra atzean dagoen animalia
izutia ezkutatzeko edo motibatzeko. Ze, akaso, ez neukan horrenbesteko
sendotasunik gaur egun daukadanarekin alderatuta. Eta aurtengo finaleko
agurra Habanera-n egitea beste leku batetik nentorrela esatea
zen. Bada, doinu
tradizional, erraz eta pausatucloseGeldo.
horrekin, nahi nuen entzun zedila esateko
daukadana, eta entzulea ez distraitzea beste estimuluekin. Batzuetan,
estimulu horiek automotibazio kontu bat dira, eta aurten, akaso,
taldearen bidez, patxadaren eta egonarriclosePatxada.
aren bidez lortu dut hori.
Prozesu diferenteak izan dira.
«Nahi nuen entzun zedila esateko daukadana, eta entzulea ez distraitzea beste estimuluekin».
Lemoan kantatu zenuen: «Lagunarte ederrean/ pozik hastea bertsotan/ hauxe defendituko dut/ ezer defenditzekotan». Orain ere aipatu duzu taldea. Zer da lagunarte ederrean pozik hastea bertsotan?
Bada,
uste dut bertsoak beti izan duela hortik niretzat, baina aurten bereziki
sumatzen nuen ez neukala indar indibidual eta aspirazio pertsonal eta
abariziosocloseZeken, zikoitz.
handirik. Agian, beste txapelketa batzuekin konparatuta,
bertso eskolako taldea izan da nire indargune nagusia txapelketa
honetara konektatuta iristeko. Gainera, taldeak oso emaitza politak
eduki ditu banaka ere: Garazi, Josune, Aissa, Xabat, Onintza...
Elkarrekin entrenatu gara Lea-Artibai eta Busturialdeko bertsolari
batzuk, eta hortik motibatu nintzen.
Uste dut sekula ez ditudala ikusi txapelketako final batean bertsolariak elkarrengandik horren gertu. Elkarri fisikoki ere babesa adierazten.
Bai. Esaten dugunean bertsolaritza aldatzen ari dela,
ez da bakarrik bertsotan egiteko modua. Oholtzan egoteko modua ere
aldatzen ari da. Oholtzan dauden gorputzak aldatzen ari dira, nahiz eta
oraindik asko falta den. Baina zenbat egin den ere ezin dugu ahaztu.
Maitasuna ere landu egiten da, lehia deseraikitzea lan bat da, eta gu
horretan ari gara. AspiraziocloseJomuga.
indibidualen gainetik elkarrengatik poztea
lantzen eta ikasten den zerbait da.
«Lehia deseraikitzea lan bat da, eta gu horretan ari gara. Aspirazio indibidualen gainetik elkarrengatik poztea lantzen eta ikasten den zerbait da».
Lagunartean, bai. Baina nola prestatu duzu txapelketa?
Nik uste dut gutxixeago egin dudala txapelketarako lana, objektiboki, aurreko bi urteetan egin dudanarekin alderatuta. Aurreko bi urteetan egindako lanak oraindik nigan irauten duelako konfiantza izan dut.
Azkenean, «txapelketa prestatu» esaten da, baina ezer ezin da prestatu. Bertsoa ezin da prestatu aurretiaz ehuneko ehunean. Presta dezakezuna da momentuan gertatzen den deskalabru bakoitzerako zure gorputzaldia. Eta, gainera, hori ere ez duzu lortuko.
Begoña Iturrizak jantzi zizun txapela, eta, entzule askok espero ez zuten arren, bertso bat ere kantatu zuen.
Amaierako
protokolocloseZeremonietarako arauen multzoa.
aren politena hori da, bertsozaleak igotzea gauzak ematera.
Bertso eskoletako jendea, urte osoan plazarik ez epikoenetan hor dagoen
jende hori, guri eusten, gure eboluzioa ikusten... Begoña da halako
aurpegietako bat Bizkaian eta Bilbo inguruan. Niretzat zoragarria izan
zen bera ikustea txapelarekin etortzen, ikustea haren urduritasuna, haren
bertsoa... Oso polita.
«Inoiz ez nuen amestuko Bizkaiko bi txapel edukitzea; orain dela lau urte amestuko ez nukeen zerbait da».
Inoiz ez nuen amestuko Bizkaiko bi txapel
edukitzea; orain dela lau urte amestuko ez nukeen zerbait da. Eta
sentitzen nuen aurten neure burua apur bat arrastaka eraman dudala
txapelketara. Hau da, gorputzak esaten zidala: «Berriro egin behar
didazu hau?». Eta, orain, eskertzen diot neure buruari egin izana.
Nekatuta egon arren, balorazio positiboa egiten duzu orduan.
Benetan
sentitzen dut bertsolaritzak eman dizkidala nire bizitzako lagun
onenetako asko. Eta hori nik beti eskertuko diot bertsolaritzari.
Bertsolaritzak erakutsi didana bertsolaritzako jendearen
bitartez erakutsi dit. Eta elkarrekin pentsatzen ari gara bertsolaritza, baina ez
hori bakarrik. Elkarrekin ari gara pentsatzen mundua, eta gure arteko
harremanak ere bai. Ez dakit jende askok esan dezakeen hori. Munduan
egoteko leku eder bat da. Dena super idilikocloseIdeal.
geratuko da, nahiz eta
gero ez den beti hala. Baina gaur [abenduaren 18an, txapela irabazi osteko biharamunean] zilegi da.