Nerabeak eta pornografia
BERRIAko telebista kritikari Lide Hernandok 'Porno Belaunaldia' dokumentala hartu du hizpide bere iritzi artikuluan. Filmean ageri diren nerabeen testigantzen balioa goraipatu du, gaiaz zeinen argi eta lasai mintzo diren nabarmenduz.
Dokumentalari esker, pornografiak eragiten dituen hainbat ondorio negatiboez jabetu da Hernando, eta, beraz, halako lanak egitea garrantzitsua dela uste du.
ETB 2n, telebista irekian alegia, lehen kapitulua irailaren 22an joan den ostiralean estreinatu zen arren, berriki aurkeztu den primeran.eus plataformak jada baditu bi atal argitaratuak. Porno Belaunaldia saioaz ari naiz, hain zuzen; TV3, ETB eta Shine Iberiak (Banijay Iberia) elkarrekin ekoitzicloseFilm bat egiteko behar diren baliabide materialak eta ekonomikoak lortu eta kudeatu.
tako lau ataleko dokumentalaz.
«Saioak gaur egun nerabeek pornografia kontsumitzeko duten erraztasunak eragindako kalteak aztertzen ditu sakontasunean».
Saioak
gaur egun nerabeek pornografia kontsumitzeko duten erraztasunak
eragindako kalteak aztertzen ditu sakontasunean; eta, horretarako,
Espainiako Estatuko zenbait erkidegotako gazteen eta gaian adituak
direnen hainbat testigantza biltzen ditu. Txukun daude antolatuta bai
saioa, bai atal bakoitza: lehenak nerabeek egungo sakelako
telefonoetatik pornografiara iristeko erraztasuna dutela arakatzencloseAztertzen, miatzen.
du;
bigarrenak, ordea, aisialdicloseLanik edo zereginik gabeko tartea.
aren hipersexualizazioak belaunaldi honetan
dituen eragin kaltegarrietan jartzen du arretagunea. Era berean, atal
bakoitza hainbat kapitulutan ere banatzen da, ikus-entzuleei informazioa
era ordenatuagoan helarazteko ahaleginean. Dokumentala gazteleraz eta
katalanez dagoen arren, euskarara bikoiztuta topatu daiteke primeran.eus
plataforman, eta, hemen, eten bat egin, eta euskal bikoizketaren
apartekotasuncloseBereiz dagoenaren nolakotasuna.
a aipatu nahiko nuke; funtsean: GORA EUSKAL BIKOIZKETA!—.
Edukian
sartuta, esan beharra dago saioak mamia sobera duela. Hasieran esan
dudan bezala, sexologo, pornografia ekoizle, neurologo eta, funtsean,
gaian adituak diren horien testigantzak topatu daitezke, eta gauza oso
interesgarriak aipatzen dira tartean, bereziki atentzioa eman didan bat:
nerabeek oraindik ez dutela garunean garatua etikoki iraingarriak diren
irudi horiekiko arbuioacloseErrefusa.
, eta, beraz, arazorik gabe irents ditzaketela
bortxaketak eta beste hainbat eszena bortitz.
«Gauza oso interesgarriak aipatzen dira tartean, bereziki atentzioa eman didan bat: nerabeek oraindik ez dutela garunean garatua etikoki iraingarriak diren irudi horiekiko arbuioa».
Alta, esan beharra
daukat niretzako interesgarriena saioko nerabeen testigantzak
direla. Eurak dira belaunaldi hori, eurak dira biktimak eta parte
aktiboa. Hasteko, harritzen nau zein natural hitz egiten duten
izan dituzten esperientziez euren gurasoen aurrean; nik ezingo nuke
15 urterekin hori egin. Horrek erakusten dit gai batzuetan egoerak
hobera egin duela. Bestetik, ordea, aipatzen dituzten gauza batzuek
oilo-ipurdia jarri didate; hitzen ebokazioacloseOroitzapena.
zer den! Beharrezko
dokumentala, dudarik gabe.
Jatorrizko artikuluak
- Nerabeak eta pornografia Lide Hernando | |