Maule naziengandik askatu izana oroitu dute
Maule naziengandik askatu zutenetik laurogei urte bete ziren abuztuan, eta borrokatu zirenak omendu zituzten. Louis Labadot Mauleko auzapezak ohartarazi zuen eskuin muturra goraldian dela berriz.
Laurogei urteko jauzia egin zuten atzo goizean [abuztuaren 10ean] Zuberoako hiriburuan. Hain
zuzen ere, 1944ko abuztuaren 10ean, egun honetan, erresistenteek Maule
naziengandik askatu zuten. Askatasunaren alde borrokatu zirenei omenaldi
bat egin zieten Mauleko Gazteluaren Adixkideak elkarteko kideek,
Mauleko herriko etxearen aitzineAurre.
ko hilen oroitarriaren aitzinean. Louis
Labadot Mauleko auzapezcloseAlkate.
ak ohartarazi zuen eskuin muturra goraldian dela
laurogei urteren ondoren.
10:50ean hasi zuten omenaldia Maule herri
barneko kaleetan. Jeu de Paume karrikacloseKalea.
zeharkatu zuten elkarteko parte
hartzaileek, desfile bat eginez, okupazioaren garaiko elementuak
erabiliz. 1940ko hamarkadako jantziak soinean, auto zahar beltz batekin
eta lehengo mobileta eta bizikletekin arribatucloseHeldu, iritsi.
dira hilen oroitarriaren
ingurura. 11:00etan ttankoclosePuntuan.
hasi zuten omenaldi zeremonia: parte
hartzaileak bildu ziren, oroitarriari so, Frantziako banderak eskuetan,
eta urdin-zuri-gorri koloredun xingolak soinean. Elkarteko kideak, Jendarmeriako ordezkari bat, hautetsiak, auzapeza eta La Mauleonaise
musika taldea elkartu ziren egun hori ospatzeko.
«Elizegi Pierre, Fort Adrien, Hourcade Jean-Pierre, Lopez Jean, Zamalbide Arnaud...». Horrela hasi zen Labadot Mauleko auzapeza naziengandik askatzearen alde borrokatu ziren zuberotarren izenak zerrendatuz.
«1944ko
abuztuaren 10a. 2024ko abuztuaren 10a. Gaur, Mauleren askapenaren laurogeigarren urtea da. Elizegi Pierre, Fort Adrien, Hourcade Jean-Pierre, Lopez Jean,
Zamalbide Arnaud...». Horrela hasi zen Labadot Mauleko auzapeza naziengandik askatzearen alde borrokatu ziren zuberotarren izenak
zerrendatuz. Maule 1944ko abuztuaren 15ean askatu zen; egun hartan,
tropa alemaniarrak Mauletik joan ziren. Baina 10ean ospatzea erabaki
dute Mauleko Gazteluaren Adixkideak elkarteko kideek, data horretatik aitzina Zuberoako bi makicloseMendiko gerrilla edo gerrillari.
ek okupatzaileen aurkako ekintzak egin
zituztelako.
Labadotek azaldu zuenez, okupazioa hasi zelarik
1942an Ipar Euskal Herrian, bi garniziocloseLeku bat babesten duen soldadu ostea.
plantatu ziren Zuberoan, Maulen
eta Atharratzen. Okupazio horren kontra, Maule inguruetako bortucloseMendi gaina.etan
hiru maki sortu ziren –Bigarren Mundu Gerran Frantziako erresistentziako
gerrillariak biltzen ziren toki ezkutuak–. Bat Baxenabarren,
Lartzabalen, eta beste bi Zuberoan, Altzürükün eta Ospitalepean.
Orotara, berrehun bat biztanle elkartu ziren bi maki zuberotar horietan.
Abuztuaren 10etik aitzina, 50 bat soldadu alemaniar gelditzen ziren
Maulen, eta haien aurkako ekintzak egin zituzten makiek, hilaren 10ean,
11n, eta 12an. Ekintzei erantzuteko, alemanek Maule
bonbardatu zuten hegazkinen bidez. Baina abuztuaren 15ean ofizialki atera ziren alemanak
Mauletik, Toulonen lehorreratzearen ondorioz. Atharratzek, berriz,
abuztuaren bukaerara arte itxaron behar izan zuen alemanak ateratzeko.
Orotara, berrehun bat biztanle elkartu ziren bi makietan. Abuztuaren 10etik aitzina, 50 bat soldadu alemaniar gelditzen ziren Maulen, eta haien aurkako ekintzak egin zituzten makiek.
Mendi estrategikoak
Mintzaldia emozioz betea entzun zuen
Francoise Hardoi atharraztarrak. Hain zuzen ere, berak garai hura ez
bazuen ezagutu ere, omenaldiak hunkitzen du, haren ama ahal zuen heinean
erresistentzian aritu izan baitzen, iheslariak kukutuzcloseEzkutatu.
edo muga
zeharkatzen lagunduz. «Gaur 102 urte ditu, eta oraindik etengabe
kontatzen digu garai hori. Ikusten da anitz markatu duela. Beti erraten digu anitzekcloseAskok.
hori egiten zutela, biztanle gisa
betebehar baten gisan ikusten zutela».
«Amak 102 urte ditu, eta oraindik etengabe kontatzen digu garai hori. Ikusten da anitz markatu duela. Esaten digu biztanle gisa betebehar baten gisan ikusten zutela».
Hardoien ama ez da bakarra
izan; preseskicloseHain zuzen.
, Zuberoa leku estrategikoa izan zen iheslariek muga
zeharkatzeko. Mugalari funtzio handia izan zuen, milaka errefuxiatu
pasatu baitziren, horien arteko asko juduak, naziengandik ihesi.
Laurogei urte pasatu dira libratzeaz geroztik, baina «ezin ditugu begiak
hetsi egungo egoeraren aitzinean» azpimarratu zuen Labadotek, mintzaldiaren bukaeran; bereziki, Ipar Euskal Herrian eta Frantzian
eskuin muturrak izandako goraldiari begira. «Ez da ahantzi behar Hitler
demokratikoki iritsi zela boterera. Denen artean erran dezagun: nehoizcloseInoiz.
gehiago ez!», oroitarazi zuen plazan zirenen aitzinean. Gaur egun
munduan zehar diren gatazkei sostengua emanez finitucloseBukatu.
zuen, eta preseski
aipatu zituen Ukraina, Yemen, Sudan, Gaza eta Zisjordania.
Jatorrizko artikuluak
- Naziengandik askatu izana oroitu dute, eta eskuin muturraren goraldiaz ohartarazi Julene Muruaga Hiriart | |