Kenyan ehun pertsona baino gehiago hil dira uholdeen ondorioz. Kalterik handienak txabola auzoetan eragin dituzte euriteek, eta «arduragabekeriaz» jokatu izana egotzi diete herritarrek agintariei.
Hutsetik hastea bezala izango da askorentzat. El Niño fenomenoak eragindako euriteek eta haize bolada bortitzek Nairobi hegoaldeko txabola auzoetako etxebizitzak suntsitu dituzte azken astean [apirilaren 22ko astea].
«Astearte goizean zaratarekin esnatu nintzen», gogoratu du Mathareko
Caroline Anyangek. Gauzak okertzen ari zirela ikusita, alde egitea
erabaki zuen, eta eskerrak. Euria egiteari utzi zionean, bere etxera joan zen, eta atetik ura sartzen ari zela ikusi zuen. «Sinesgaitza
da zer-nolako indarra zekarren urak. Janaria, arropa, uniformeak, dena
suntsitu zuen», azaldu du. Gaua etxetik kanpo pasatu zuten, berak eta
sei haurrek. Etxean lo egiteko beldur dira, euria atergabecloseEtengabe.
ari duelako.
Hedabideen arabera, uholdeen ondorioz ehundik gora pertsona hil dira Kenyan; horietatik 40 inguru gaur bertan [apirilaren 29an], urtegi bat lehertzearen ondorioz. Kalterik handiena, halere, Nairobi inguruko txabola auzoetan eragin dute euriteek, eta herritarrek uste dute han gehiago izan daitezkeela. «Zenbaki txikia da, nire taldeetakoek hamar hildakoren berri eman didate. Gorpu asko desagertuta daude; urak eraman zituen, eta ez dira oraindik agertu. Gainera, jende gehiago hilko da, gobernuak ez baitu ezer egin», salatu du Azuhek, emakumeen elkartasun sareko kideak.
«Gorpu asko desagertuta daude; urak eraman zituen, eta ez dira oraindik agertu. Gainera, jende gehiago hilko da, gobernuak ez baitu ezer egin».
Biktimetako bat Jacinta Adhiambo izan da, eta haren bi seme-alabak.
Uholdeak familia osoa ito zuen asteazken gau hartan. Adhiamboren ama
bakarrik salbatu zen, mirariz, nahiz eta larri geratu, hankarik gabe.
«Bizirik eta osorik gaude. Jainkoari eskerrak ematen dizkiogu lagun batek ekarri dizkidan maindireengatik. Ume txiki bat dut eta hotzaren beldur naiz, Jainkoak bakarrik lagundu diezaioke», esan du Carok. Ahizpa eta biak etxe berean bizi dira bi seme-alabekin batera, eta ezin dituzte haurrak eskolara eraman. Caroren senarra langabezian dago, eta berak arropa garbitzen egiten du lan, ahal duenean; 150 txelin irabazten ditu, euro bat pasatxo. Baina urak suntsitu egin die eskolarako material guztia, eta orain ez daukate nahikoa diru berria erosteko.
Afrikako izpiritua
Afrikako izpiritua bizirik dago, ordea, auzo txiroetan, eta
elkartasunarekin oztopoak murrizten saiatzen dira. Mathareko bizilagun
zaharrenek diote inoiz ez dutela horrelako uholderik ikusi hemen. Caro
duela hamahiru urte iritsi zen Matharera, eta konfiantza du Jainkoak
bidea irekiko diela. Bizilagunen babesa izan du orain arte. Haiek ekarri
dizkiote esnea, maindireak eta janaria, baina beldur da urak ez ote
duen guztia berriro eramango. Iragarpenaren arabera, euria egiten
jarraituko du datozen egunetan, eta kezka du datozen urteetan ere
uholdeak helduko ote diren. Ez du dirurik beste norabait bizitzera
joateko.
Auzotarrek lehentasuntzat dute zer gertatu den eta zergatik jazo den
aztertzea. Justizia Sozialeko Zentroak eta txaboletako gazte eta emakume
taldeak beren buruak antolatzeko lanean ari dira, egun duten
errealitatea irauli eta beren buruak ahalduntzekoclosePertsona edo talde ahul edo babesgabe bat indartsu egiteko.
. Uholdeek eragindako
tragedia «estatuaren utzikeriak» eragindakoa dela salatzen dute. «Iazko
urte amaieran eta urte honen hasieran meteorologia zerbitzuak eurite
handiak zetozela ohartarazi zuen, eta jendea babesteko beharrezko
azpiegiturak eraiki eta orokorrean prestatzeko beharra zegoela adierazi
zuen. Gobernuak abisuak isilarazi zituen, eta eraikuntza proiektu
irregularrak onartu zituen hezeguneetan eta ibaiertzeko lurretan, eta
drainatzecloseLur eremu batean ur soberakina kentzea edo ateratzea.
xedapen egokirik gabeko bide, eraikin eta etxeak eraikitzea
onartu zuen», azaldu du Justizia Sozialeko Zentroko kide batek.
Vallary Akiny: «Ez dut inolako laguntzarik jaso»
Vallary Akinyik 19 urte ditu, eta haurdun dago. Haurdun utzi zuen gizonezkoak alde egin zuen. Bakarrik bizi izan da geroztik. Hilean 3.000 txelinen truke logela bat alokatua zuen, ibaiaren ibilgutik ez oso urrun. Baina ez du lanik edo bestelako diru sarrerarik. Txikitan galdu zituen gurasoak. 2008ko hauteskundeen ostean gertatutako bortizkerian iritsi zen Nairobira bere osabarekin batera.
Non zeunden asteazken gauean?
Etxean nengoen, lotan. Uholdeak hasi zirenean, balkoira atera nintzen, eta han egon nintzen bizilagunekin. Beldurgarria eta izugarria izan zen. Ez nuen inoiz halakorik ikusi. Oraingoz, lagunen etxean hartu du aterpea. Ozta-ozta elkarri lagundu ahal diogu, denok galdu dugulako ia guztia. Ez didate inolako laguntzarik eman ez gobernuak eta ez gobernuz kanpoko erakundeek.
Ezer berreskuratu ahal izan duzu?
Ez. Hutsetik hasi behar izatea bezala izan da, ez baitzegoen ezer gordetzerik. Nire ziurtagiri guztiak bustita zeuden.
Ba al duzu lanik?
Noizbehinka nire anaiei laguntzen diet, baina ez da benetako lana.
Zer egiten dute zure anaiek?
Motozikletak konpontzen dituzte.
Zer egingo duzu orain?
Ez
nago seguru, nire lagunentzat zamacloseKarga.
bat naizela sentitzen baitut, oheari
dagokionez, osasunari dagokionez eta elikadurari dagokionez.
Jatorrizko artikuluak
- Nairobi, utzikeriaren biktima Oscar Epelde Juldain - Nairobi | |