Datuek frogatzen dute zonifikazioak galgatu duela euskararen garapena Nafarroan
Euskaldunen kopurua gutxi handitu da 2011tik, euskararen ezagutzari buruz Nafarroako
Estatistika Institutuak egin duen ikerketa berri baten arabera. Ondorioztatu dute jaioterriak baldintzatzen duela errealitate
linguistikoa. Izan ere, muga administratiboek mugatuta dago euskararen egoera.
Nastat Nafarroako Estatistika Institutuak argitara eman duen euskararen ezagutzaren gaineko txostenaren arabera,
herritarren %26,5 dira euskaldunak edo euskaldun hartzaileak: duela
hamar urte baino 1,6 puntu gehiago, alegia. Horien artean, herritarren
%14,9 euskaldunak dira, eta %11,6, berriz, euskaldun hartzaileclosePasibo.
ak. Bi
multzo horietan ere nabari da igoera, baina oso apala: %0,8koa. Herritarren ia hiru laurdenek (%73,5ek) ez dute inongo
harremanik euskararekin.
Herritarren ia hiru laurdenek (%73,5ek) ez dute inongo harremanik euskararekin.
1986. urtean hasi ziren halako ikerketak egiten, eta, ordutik,
nabarmen handitu dira euskaldunen ehunekoak Nafarroan; batez ere,
euskaldun hartzaileenak: urte horretan, herritarren %4,1ek zekiten
zerbait euskaraz; 35 urte geroago, %11,6 dira. Euskaraz fitsikcloseDeus.
ere ez
dakiten erdaldunen ehunekoak hamabi puntu egin du behera 1986az
geroztik.
Azken hamar urteotan, euskaldunen ehunekoa bi puntu eskas handitu da Nafarroa osoan.Hala ere, euskararen hazkundea oso mantsoa da herrialdean: azken hamar urteotan, euskaldunen ehunekoa bi puntu eskas handitu da Nafarroa osoko datuak aintzat hartuta, eta Euskararen Legeak ezarritako zonifikazioak eragin handia du horretan. Txostenean diotenez, «herritarren jaioterriak eragina du euskararen ezagutzan»: eremu euskaldunean jaiotakoen ia %74 euskaldunak dira; kontrara, eremu ez-euskaldunean jaiotakoen artean, euskaraz dakitenak ez dira %3ra iristen.
Igoera, gazteen artean
Nafarroako Gobernuak,
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak argitaratzen duten
inkesta soziolinguistikoak ez bezala, Nastaten txostenak aintzat hartzen
ditu 3 urtetik gorako herritar guztiak, euskaldunen ehunekoak
kalkulatzeko tenoreancloseGaraian.
.
Hain zuzen, gazteen artean nabari da ezagutza datuen igoera progresibo handiena. Hala, 1986an euskaldunak ziren 14 urtetik beherakoen %11,8, eta euskaldun hartzaileak, berriz, %3,7. Azken txostenean, berriz, euskaldunak dira %26,7 eta euskaldun hartzaileak, berriz, %21,4. Nafarroako haurren ia erdiek, beraz, badute euskarazko ezagutzaren bat.
Nafarroako haurren ia erdiek badute euskarazko ezagutzaren bat.
Bilakaera antzekoa da 15 eta 24 urte bitarteko gazteen multzoan ere: lehen estatistika argitaratu zen urtean, Nafarroako gazte euskaldunak %8ren bueltan ziren; eta euskaldun hartzaileek, berriz, ez zuten gainditzen %5eko langacloseMuga.. 2021eko datuen arabera, ordea, adin tarte horren %46k badakite zerbait euskaraz: euskaldun alfabetatuak dira %26, eta euskaldun hartzaileak %20.
Hala ere, haur eta gazteei lotutako datuok xehekicloseZorrotz.
aztertuta, badago kezkatzeko motiborik ere: adibidez, azken hamar urteotan apur bat apaldu
da 14 urtetik beherako euskaldun osoen portzentajea: %29,1 ziren 2011n,
eta %26,7 dira orain. Hau da, gehiago dira orain euskarazko ezagutzaren
bat duten haurrak, baina apur bat gutxiago dira euskarazko maila ona
dutenak.