Euskararen Legea aldatzeko eskaerak Nafarroan
Euskaltzaindiak uste du beharrezkoa dela herrialde osoan euskara ofiziala izatea «nafar guzien hizkuntza eskubideak babesteko».
1986ko Euskararen Legeak ezarritako zonifikazioak hiru eremutan bereizten du Nafarroa: eremu euskalduna, eremu mistoa eta eremu ez-euskalduna. Euskara eremu euskaldunean bakarrik da ofiziala.
Euskaltzaindiak bat egin du Euskararen Nafar Kontseiluak 2022ko irailaren 16an egindako adierazpenarekin, eta Nafarroako Gobernua premiatucloseBultzatu, behartu. du Euskararen Legea «lehenbailehen» aldatzera, euskara Nafarroa osoan ofiziala izan dadin.
Euskaltzaindiak gogorarazi du bere eginkizunen artean dagoela «euskara landu, ikertu eta arautzea eta, euskararen estatusari dagokionez, hizkuntza eskubideak zaintzea eta euskararen erabilera sustatzea», eta Nafarroan ere instituzio aholku-emailea dela. Gainera, Euskararen Nafar Kontseiluko kide ere bada.
Euskararen Kontseiluak irailean adierazi bezala, Euskaltzaindiak ere uste du beharrezkoa dela euskara ofiziala izatea herrialde osoan «nafar guzien hizkuntza eskubideak babesteko».
Zonifikazioaren kontrako ekinaldiak hegoaldean
Urriaren 22an, zonifikazioa amaitzeko eskatu zuten ehunka lagunek Tuteran, Hordago egitasmoak antolatutako manifestazio batean. Zonifikazioari hordago, Viva el euskera de Cortes a Bera pankarta aurrean zutela (Gora euskara, Cortestik Berara), azpimarratu zuten Cortestik Beraraino bereizkeriarik gabeko Nafarroa bat nahi dutela.
Nafarroan euskaltzaleek euskara ikastera behartu nahi dutela dioten eskuineko sektoreek maiz Erribera erabiltzen dute inposizioaren ideia azpimarratzeko. Hordagoko kideek, berriz, ozen azpimarratu zuten Erriberan ere euskara berezko hizkuntza dela. «Tuteratik ezin da bertzerik gabe erran euskara alemana, ingelesa edo frantsesa bezain errespetagarria denik».
Adierazi zuten «hordagoa jo» nahi diotela Euskararen Legeak ezarritako zonifikazioari, «hura baita diskriminazio iturri». Euren mezuan, «bereizkeriarik gabeko Nafarroa baten alde» egin zuten. «Denok berdinak izanen garen lurralde batean bizi nahi dugu. Berdinak betebeharretan, berdinak eskubideetan».
«Denok berdinak izanen garen lurralde batean bizi nahi dugu. Berdinak betebeharretan, berdinak eskubideetan».
Gaur egun halakorik ez dagoela gogorarazi zuten, eta salatu zuten Euskararen Legeak eremu ez-euskaldun izendatutako tokietan nabaritzen dela bereizkeria batik bat. «Leku horietan guztietan nafar euskaldunak daude, edo euskaldun izan nahi dutenak, edo beren seme-alabak euskaldun izatea nahi dutenak, baina zonifikazioak nahiko traba jartzen die eragozteko. Are gehiago, zonifikazioak guztiz ezkutatzen du euskararen existentzia bera. Izanez ez balitz bezala. Eta bai, bada».
Lege zaharkitua
1986ko Euskararen Foru Legeak hiru eremutan banatu zuen Nafarroa, eta, ordutik, herritarren hizkuntza eskubideak bizitokiaren araberakoak izan dira. Urteetan, gaztelania izan da administrazioaren hizkuntza bakarra, bai kartel, seinale eta agirietan, bai funtzionarioekiko zuzeneko tratuan. Eremu ez-euskaldunean ez bezala, euskarazko arretak berme handiagoa du eremu mistoan, jasoa baitago administraziora euskaraz jotzeko aukera. Hala ere, eremu euskaldunean handiagoa da bermea.
2015ean lauko gobernua jarri zenetik, aurrerapauso batzuk eman ziren euskararen alorrean: eremu ez-euskalduneko eskola publiko guztietara zabaldu zuen D ereduaren eskaintza.
2015ean lauko gobernuaGeroa Bai, PSN, EH Bildu eta Ahal Dugu alderdiek osatua.
jarri zenetik, aurrerapauso batzuk eman ziren euskararen alorrean: eremu ez-euskalduneko eskola publiko guztietara zabaldu zuen D ereduaren eskaintza —ordutik, urtero hazi dira D ereduko lerroak eremu horretan—, 30 urtez ukatutako lizentzia eman zion Euskalerria irratiari, eta urratsa egin zuen ETB1 eta ETB2ren seinalea Nafarroan hartzeko.
Euskaldunen hizkuntza eskubideak kamustenMozten, gutxitzen. dituen faktore nagusiak, baina, bere horretan dirau: 1986ko Euskararen Foru Legea. Hala ere, zenbait neurri hartu zituen laukoak, zonifikazioaren ertzak malgutzeko: eremu ez-euskaldunetik atera eta eremu mistoan sartzeko eskaera egin zuten 44 udalek, eta parlamentuak onartu egin zuen aldaketa.
Jatorrizko artikuluak
- Zonifikazioa, itoginez betea Ion Orzaiz | |
- Aldaketa, ispiluaren aurrean Ion Orzaiz-Joxerra Senar | |
- Euskararen Legea aldatzeko eskatu dio Euskaltzaindiak Nafarroako Gobernuari Gotzon Hermosilla | |
- Zonifikazioa amaitzeko eskatu dute Tuteran ehunka lagunek Joxerra Senar | |