Munduko biztanleriak 8.000 milioi pertsonaren langa gainditu du
Populazioa Indian ari da handitzen gehien; 2030erako, Txina gaindituko du. Munduko biztanleriak gora eta gora egingo du aurrerantzean ere, baina, datozen hamarkadetan jaiotza tasa apal mantentzen bada, nabarmen murriztu liteke munduko biztanleria XXI. mendearen bigarren erdian.
Hazkunde demografikoa nabarmen ari da moteltzen munduan azken urteotan, baina joera goranzkoa da oraindik ere. Jaiotza eta heriotza kopuruak ekuazio berean jarri, eta emaitza positiboa da oraindik. Gero eta biztanle gehiago dira Lur planetan, eta mugarri bat erdietsi zuten 2022ko azaroaren 15ean: 8.000 milioi pertsona baino gehiago daude munduan.
NBE Nazio Batuen Erakundea arduratzen da kontaketaz. Erakundeko idazkari nagusi Antonio Guterresen iritziz, 8.000 pertsonaren langa gainditzea «mugarri historikoa da gizateriaren garapenerako». Azaldu zuen osasun arloan eginiko aurrerapenei esker lortu dela batik bat kopuru horretara iristea. Izan ere, horrek egin du modua «zorrotz» apaltzekocloseGutxitzeko, murrizteko. amen eta haurren heriotza tasak.
NBEren arabera, osasun arloan eginiko aurrerapenei esker lortu da batik bat kopuru horretara iristea. Izan ere, horrek egin du modua «zorrotz» apaltzeko amen eta haurren heriotza tasak.
Dena dela, oroitarazi zuen urteko hazkunde demografikoa gero eta geldoagoa dela 1950eko hamarkadatik aitzinacloseAurrera.. Hori gizartearen zahartzearekin zuzenki lotuta dago. 65 urte baino gehiagoko biztanleria gainerakoa baino azkarrago ari da hazten, eta joera hori mantenduko dela aurreikusi du NBEk. Aurten, munduko biztanleen %10ek dituzte 65 urte baino gehiago, eta 2050ean, berriz, %16k izango dituzte.
Munduko biztanleen %10ek dituzte 65 urte baino gehiago, eta 2050ean, berriz, %16k izango dituzte.
Datozen hamarkadetan jaiotza tasa apal mantentzen bada, nabarmen murriztu liteke munduko biztanleria XXI. mendearen bigarren erdian. Dena den, oraindik, munduko populazioa handitu egingo da. Datu hauek aurreikusi dituzte: 2030ean, 8.500 milioi biztanle izanen dira; 2050ean, 9.700 milioi, eta 2080an, berriz, 10.400 milioi baino gehiago. Espero dute 2030ean India izatea munduan biztanle gehien duen herrialdea; Txina da gaur egun lehenbizikoa sailkapen horretan.
Oraindik, munduko populazioa handitu egingo da: 2030ean, 8.500 milioi biztanle izanen dira; 2050ean, 9.700 milioi, eta 2080an, berriz, 10.400 milioi baino gehiago.
Herrialde pobreetan jaiotza gehien, eta, bizi itxaropen txikiena
Datu bat ere nabarmendu du NBEren idazkari nagusiak: «Munduko errentaren bostena munduko %1 aberatsenen artean dute banaturik, eta herrialderik aberatsenetako biztanleen bizi itxaropena herrialde pobretuetako jendearena baino 30 urte handiagoa da».
NBEren txostenaren arabera, bizi itxaropenik handiena duten herrialdeak Australia, Txina eta Japonia dira; 85 urtekoa da, batez beste. Txikiena, berriz, Afrika Erdiko Errepublikan, Txaden, Lesothon eta Nigerian dute; 54 urtekoa da.
Bizi itxaropenik handiena duten herrialdeak Australia, Txina eta Japonia dira; 85 urtekoa da. Txikiena, berriz, Afrika Erdiko Errepublikan, Txaden, Lesothon eta Nigerian dute; 54 urtekoa da.
NBEk nabarmendu du datozen hamarkadetan migratzaileak izango direla herrialderik aberatsenetako biztanleriaren hazkundearen berme bakarra. Kontrara, garabidean diren herrialdeetan jaiotza tasak «handiegia» izango da oraindik ere.
Jatorrizko artikuluak
- Munduko biztanleriak 8.000 milioi pertsonaren langa gainditu du jadanik Uxue Rey Gorraiz - Mikel Elkoroberezibar Beloki | |