Litiozko baterien «ezohiko» arriskua su hartzeko: argibideak eta gomendioak
Eskuko telefonoa kargatzen zuen bitartean sute bat piztu izanaren ondorioz hil zen gazte bat Beran. Bateriek badute deflagrazio arriskua, telefonoetakoek eta bestelako gailuetakoek. Hala ere, ezohiko arazoa dira.
Istripu latza gertatu zen urriaren 7an Beran (Nafarroa): 25 urteko gazte bat hil zen. Gau mahaian zuen telefonoa, kargatzen, eta gailuak su hartu zuen. Sutearen ondorioz, erredura larriak izan zituen. Larrialdi zerbitzuek Gurutzetako ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) eraman zuten gaztea, helikopteroz, baina oso larri zegoen; han hil zen.
Eskuko telefonoak erabiltzea guztiz
zabalduta dago, eta oihartzun handia izan du berriak. Horiek horrela,
halako zerbait nola eta zergatik gerta daitekeen ulertzeko, hainbat argibide eman ditu Izarkom telekomunikazio kooperatibako arlo teknikoko zuzendari Asier Garaialdek. Ohartarazpen bat egin
du beste ezeren aurretik: halako jazoeracloseGertaera.
k «ezohikoak» dira.
«Bateria lehertzen da beti», azaldu du Garaialdek. Zehazki, litiocloseMetal alkalinoa, zilar kolorekoa, 179º C-tan urtzen dena, metalen artean arinena.
zko
baterien arazo klase bat da. ErruzcloseAsko, ugari.
erabiltzen dira bateria klase horiek
egun; eskuko telefonoetan erabiltzen dira, adibidez, eta bestelako gailu
mota batzuetan ere bai: patineteetan, esaterako, eta robot gisako
xurgagailucloseHautsa xurgatzeko erabiltzen den garbiketa tresna.
etan. Ondorioz, litiozko bateria bat duten gailu denek dute
antzeko zerbait gertatzeko arriskua. Baina ohartarazpena egin nahi izan
du berriro: «Lehertu daitezke, baina oso arraroa da bateria bat
lehertzea».
«Leherketez» hitz egiten da sarritan halako jazoerak hizpide hartzean,
baina zehaztapen bat egin nahi izan du Garaialdek. «Bateriek, lehertu
bainoago, su hartzen dute, nahiko modu biolentoancloseBortitzean.
», esplikatu du. Horra
zer gertatzen den: «Bateria barruko litioa, egoera jakin batzuetan,
irakitan has daiteke». Horren ondorioz, bateria zabaldu egin daiteke,
eta orduan sortzen den «erreakzio kimikoak» eragin dezake sute
«biolento» bat. Izarkomeko teknikariak horregatik defendatzen du
definizio hibrido bat halakoak zer diren zehatz azaltzeko: «Erdi
eztanda, erdi su hartzea izaten da». Eta arriskua badute: «Behin su
hartuta, horiek itzaltzea oso zaila da, osagaiengatik».
«Bateriek, lehertu bainoago, su hartzen dute, nahiko modu biolentoan. (...) Behin su hartuta, horiek itzaltzea oso zaila da, osagaiengatik»
Beran hil den gizon gaztearen telefonoa kargatzen ari zen sutea piztu zenean. Garaialdek onartu du horixe izaten dela bateria batek antzeko arazo bat izateko modurik «normalena», baina ez da ezinbestekoa: justu kargatzen egon gabe ere piztu daiteke sua.
Gomendioak
Halakoak gertatzeko arriskua oso txikia bada ere, aintzakotzat hartzeko
hainbat gomendio baditu Garaialdek, prebentzio modura.
- «Ahal bada,
kargagailu egoki batekin kargatu behar da bateria beti. Kargagailuak
aldatzen aritzea ez da ona». Gainerakoan, «gainkargacloseGehiegizko karga.
k» egon daitezke baterietan, eta berotzeko eta irakitan hasteko arriskua handitu egiten da. - Bateriek «kolperen bat» hartu badute, tankeracloseMolde, era.
ko arazoren bat izateko arriskua handitu egiten da. «Izan ere, bateriaren barne egitura aldatu egin daiteke, eta horrek berotzea ekar dezake». - Beroarekin kontuz ibili behar da beti. Udaran-eta,
esaterako, telefonoa eguzki berotan uzten bada, halako arazoak sortzeko
arriskua handitu egiten da. «Izan ere, bateria ere berotu egiten da, eta,
une horretan jartzen baduzu kargatzen, berotasun horrek eta
sartzen dugun energia guztiak sute bat pizteko arriskua eragin
dezakete».
Jatorrizko artikuluak
- Litiozko baterien «ezohiko» arriskua su hartzeko: argibideak eta gomendioak Arantxa Iraola | |
- Berako gazte bat hil da sakelakoa kargatzen ari zela hura lehertuta Erredakzioa | |