Muga «arrazista bat» Euskal Herriaren erdian
Ehun mugimenduak esperimentu bat egin du, Poliziak mugan duen jokabidea salatzeko: Hendaia eta Irun arteko Santiagoko zubia arazorik gabe igaro du mutil gazte batek, baina, aurpegia beltzez margotu diotenean, geldiarazi egin dute.
Ehun mugimenduko kideek salatu dute Hego Euskal Herriaren eta Ipar Euskal Herriaren arteko mugan egon ohi diren polizien jokabidea, eta, hori erakusteko, esperimentu bat egin dute Hendaia (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) arteko Santiagoko zubian. Mutil gazte zuri bat bidali dute zubia oinez igarotzera, eta, ondoren, gauza bera egin dute, baina mutilari aurpegia beltzez margotuta. Emaitza, espero zutena: lehen aldian, Polizia han zegoen arren, gazteak arazorik gabe egin du bidea, baina, bigarren aldian, gelditu eta identifikatu egin dute.
Ehunen ustez, «Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren artean inposatutako muga arrazista da, eta, terrorismoari aitzincloseAurre. egiteko aitzakian, terroretik ihesi doazen pertsonak geldiarazten dituzte».
Korridore humanitarioak eskatu ditu Harrera Sareak, «denentzat»
Korridore humanitarioak, baina «denentzat». Horixe eskatu zuen martxoaren 14an Irungo Harrera Sareak Behobiako zubiaren bi aldeetan eginiko elkarretaratzean. Ehunka lagunek zubi osoa hartu zuten. Frantziako Poliziak kontrola jarri ohi duen tokian, zubia moztu egin zuten manifestariek. Martxoaren 12an Bidasoa ibaia gurutzatzen ari zela migrante bat desagertu zela salatu zuten. Argi utzi zuten gertatutako ez dela inondik ere istripua. Hendaia eta Irun arteko kontrolak jo zituen erruduntzat: «Muga ixteak berriro ere gazte baten migrazio prozesua Bidasoa ibaian amaitzera behartu du».
«Muga ixteak berriro ere gazte baten migrazio prozesua Bidasoa ibaian amaitzera behartu du».
Harrera Sarearen ustez, ez da «onargarria» gertaturikoa, ez bailitzateke halakorik pasatuko migratzaileek bertzelako bideetatik ibiltzeko aukera izanen balute: «Bide seguruek ez dituzte pertsonak desagerrarazi edo hiltzen; bai, aldiz, kontrol arrazistek». Oroitu dute iaz zazpi lagun hil zirela Euskal Herrian migrazio bideetan, Bidasoan itota edo trenak harrapatuta [urriaren 12an, Hendaiatik (Lapurdi) Bordelera (Okzitania) zihoan tren batek lau lagun harrapatu zituen Ziburun (Lapurdi)].
Iaz zazpi lagun hil ziren Euskal Herrian migrazio bideetan, Bidasoan itota edo trenak harrapatuta.
Jatorrizko artikuluak
- Ehunek salatu du arrazista dela Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga Paulo Ostolaza | |
- Korridore humanitarioak eskatu ditu Harrera Sareak, «denentzat» Maddi Ane Txoperena Iribarren | |