- Balio etikoak
- IKT
- Plastika eta ikus-entzunezkoak
- Gerra Ukrainan
- Migrazioa
- Osasuna
- Palestinako gatazka
Mohammed Salem argazkilari palestinarrak irabazi du World Press Photo saria
Gazako bonbardaketa batean hildako iloba besoetan duen emakume bat ageri da argazkian. Beste hiru argazkilari ere saritu dituzte mundu zabalean fotokazetaritzaren alorrean banatzen dituzten sari nagusietan.
Inas Abu Maamar 36 urteko emakumea da izeba, eta hark besoetan duena
iloba, Saly. 5 urte baino ez zituen. Khan Yunisko errefuxiatu gunean hil
zuten Saly, bonbardaketa batean, amarekin eta ahizparekin batera.
Israelek Gazan erasoaldia hasi eta hamar egunera ateratakoa da argazkia,
urriaren 17an, Nasser ospitaleko gorputegicloseGorpuak hotzean gordetzen diren biltegia.
an.
Argazki horren harira bada beste istorio bat ere: Mohammed Salemek oso garai berezian atera zuen argazkia. Aita izan berria zen: «Emaztea erditu berria zen; une hori indarrez betea zen, eta, aldi berean, oso tristea; Gazan gertatzen ari zen hori zentzu zabalenean laburbiltzen ari zen».
Argazkilariak «errespetuz eta kontuz» jardun izana nabarmendu du epaimahaiak, eta, aldi berean, «imajinaezina den galera baten begirada literala eta metaforikoa» islatu izana.
Argazkilariak «errespetuz eta kontuz» jardun izana nabarmendu du epaimahaiak.
Zaintzaren irudia
World Press Photok beste hiru lan ere saritu ditu. Urteko erreportaje
grafikoaren alorrean, estigmatizatucloseZerbaiti marka lotsagarri bat ezarri.
ta dagoen auzi bati erreparatu dio.
Madagaskarren ateratakoa da argazki sorta hori, eta aitona bat eta
biloba bat ageri dira. Dada Paul aitonak zahartzaroko dementzia dauka,
eta alabak eta bilobak zaintzen dute. Hegoafrikako Lee-Ann Olwage
argazkilariarena da erreportajea.
Epaimahaiak arazo unibertsal bat jarri nahi izan du agerian: zaintzarena. Argazki sorta «goxotasunez eta samurtasunez» osatu duela esan du epaimahaiak; «irudi hauek gogorarazten digute maitasuna eta gertutasuna oso beharrezkoak direla mundu osoan bizi ditugun gerra eta borroka garai hauetan».
Migratzaileen bide luzea
Alejandro Cegarraren Bi harresiak lanak jaso du epe luzeko proiektuaren saria. Cegarrak bere esperientzia kontatzen du irudietan;
Venezuelatik Mexikora migratzaile gisa egindako ihesaldia. 2018an ekin
zion proiektuari, eta argazkilaria bera migratzailea izateak «ikuspuntu
berri bat» dakarrela uste du epaimahaiak: «Ikuspuntu sentiberacloseErraz hunkitzen dena.
batetik
aterata daude irudiak».
Gerra baten egunerokoa
Ukrainan ateratako argazki bat nagusitu da formatu libreko alorrean; Julia Kotxetovaren Gerra pertsonala da lana, alegia. Egunerokoan gerra batean bizitzeak zer dakarren islatzen du argazkiak. Artistak poemekin, audioekin, musikarekin eta ilustrazioekin osatu du proiektua.
Jatorrizko artikuluak
- Mohammed Salem argazkilari palestinarrak irabazi du World Press Photo saria Kristina Berasain Tristan | |