Mitxel Elortza Exea: «Haurrak parte aktibo bihurtu nahi ditugu ipuinaren bitartez»

Gasteizko Zabalganako ikastetxeko proiektu solidario eta hezitzailearen testuinguruan sortu zuten Askatasun doinua (Zorrotz). Mariñe Jauregi Azkargorta arte irakasleak eta Mitxel Elortza Exea musika maisuak (Gasteiz, 1988) idatzia, haurrei Palestinako gatazka «haur klabean» azaltzea da helburua.

Gerraren krudelkeria haurrei azaltzeko modu bat izan daiteke literatura?

Zalantza barik. Musika eta artearena, orokorrean, askatasun adierazpen unibertsal bat da, edozer adierazteko balio du. Oraingoan ere palestinar herriak bizi duen sufrimendu eta genozidioa salatzeko beste tresna bat da, non haurrek parte aktiboa izan behar duten.

Gizarte gisa ohituta gaude haurrak alde batera uzten eta benetan gertatzen diren gauzak ez kontatzen, baina uste dut kontatu egin behar zaizkiela. Beraz, elkartasun olatu honetan haiek ere parte izateko egin behar dira musika, istorioak eta marrazkiak uztartzencloseElkartzen.
dituzten ipuinak.

'Askatasun doinua' ipuinaren lehenengo orria, Elortzaren testuarekin eta Jauregiren collage estiloko marrazkiekin. UNAI ETXENAUSIA

Hizkera eta kontatzeko modua zaindu behar da, beharbada?

Haiek ulertzeko modukoa izatea da garrantzitsuena, gerrak oso konplexuak baitira. Ni saiatu naiz Palestina familia bat izango balitz bezala pertsonifikatzen. Gaza eta Zisjordania dira istorioko protagonistak, nahiz eta pertsonaia gehiago ageri diren; baina Palestinako lurralde okupatuetako pertsonaia gehiago agertuz joango dira.

«Saiatu naiz Palestina familia bat izango balitz bezala pertsonifikatzen. Gaza eta Zisjordania dira istorioko protagonistak».

Mitxel Elortza (irakaslea eta 'Askatasun doinua' ipuinaren idazlea)

Musika instrumentu bat jotzen du protagonista bakoitzak. Sinbolo bat dira?

Musika funtsezkoa da istorioan, pertsonaiek beren sufrimendua eta bake nahia adierazteko erabiltzen duten bidea irudikatzen baitu. Gazak laute closeHatzekin sakatzen eta jotzen diren sei hari bikoitz dituen musika tresna.
arabiar bat jotzen du, eta Zisjordaniak, berriz, mijwiza, eskualdeko ohiko klarinete bikoitza.

Ipuina parte hartzailea ere bada.

Instrumentuak hartu eta inoiz inon entzun den musikarik ederren baina gordincloseGogor.
ena interpretatzen dute bi protagonistek amaieran. Ondoren, haurrek, instrumentuak hartu, eta askatasun doinua jo dezakete gertatzen ari dena salatzeko. Haurrak parte aktibo bihurtu nahi ditugu ipuinaren bitartez.

Nolakoa izan da Jauregirekin lan egitea?

Lan zoragarria egin du, eta oso erraza izan da bion arteko komunikazioa. Bere ikuspegi artistikoak sentiberatasun berezia eman dio ipuinari. Hasieratik jakin zuen nik buruan neukana irudikatzen, eta ipuinean ikus daiteke zeinen garrantzitsua den istorioaren eta testuaren arteko kohesioa. Collage estiloko teknika erabili du, margoekin uztartuz; sekulako lana dago marrazkien atzean.

«Haurrek galderak egiten dituzte, eta inguruan gertatzen denarekiko jakin-min handia erakusten dute».

Mitxel Elortza (irakaslea eta 'Askatasun doinua' ipuinaren idazlea)

Zer-nolako galderak eta erreakzioak izan dituzte haurrek?

Gure eskolan haurrek ezagutzen zuten gatazka, eta gaia ez zen berria, joan den urtean guraso elkartekoek Gure haurrak ere badira elkartasun mugimendu bat abiatu baikenuen. Dena den, gustatu zaie, eta aurretik gatazka ezagutzeak lagundu die sentsibilitate handiagoa izaten. Haurrek galderak egiten dituzte, eta inguruan gertatzen denarekiko jakin-min handia erakusten dute. Hala ere, gauza batzuk ez dituzte erabat ulertzen, eta horrek zalantzak eta nahasmendua sortzen dizkie. Eskolan, errespetua, adiskidetasuna, enpatiacloseBeste norbaitekin bat egiteko gaitasuna.
eta antzeko balioen garrantziaz hitz egiten diegu, baina printzipio horiekin bat ez datozen egoerak ikusten dituzte gero munduan. Haientzat, zaila da ulertzea zergatik helduek ez dituzten beti beren gatazkak modu baketsuan eta errespetuz konpontzen.