Herrialdeko politika eta ekonomia sistemak eraberritzeko hainbat egitasmo bultzatu zituen, 'perestroika' besteak beste, eta haien ondotik etorri ziren Sobietar Batasunaren eta Gerra Hotzaren amaiera. 91 urterekin zendu da, gaixotasun luze baten ondorioz.
Abuztuaren 30ean hil zen SESB Sobietar Batasuneko azkeneko buruzagia: Mikhail Sergeievitx Gorbatxov (Stavropol kraia, Sobietar Batasuna, 1931 - Mosku, 2022). Harekin hil zen SESB ere: herrialdeko politika eta ekonomia sistemak eraberritzeko hainbat egitasmo bultzatu zituen, eta haiek Sobietar Batasunaren eta Gerra Hotzaren amaiera ekarri zuten.
Gorbatxov 1985ean iritsi zen boterera, eta hasieratik aldarrikatu zuen sistema aldatu beharra zegoela. Baliabide naturaletan herrialde aberatsa izan arren, eta gizartearen hezkuntza maila handia bazen ere, 1980ko hamarkadan krisialdian murgilduta zegoen SESB. Gorbatxoven ustez, AEBen aurkako armen lehiak xahuketacloseNeurriz gain gastatzea. ekonomiko jasanezina eragiten zion errepublika sozialisten batasunari, eta sistema «autoritario eta burokratizatuak» egoera larriagotzen zuen.
Gorbatxoven ustez, AEBen aurkako armen lehiak xahuketa ekonomiko jasanezina eragiten zion errepublika sozialisten batasunari, eta sistema «autoritario eta burokratizatuak» egoera larriagotzen zuen.Hark bultzatutako perestroika edo eraberritze politikarekin eta glasnost edo irekiera politikarekin hasi ziren aldaketa politiko eta ekonomiko nagusiak. 1987an jarri zuen martxan erreforma saila, SESB salbatuko zuelakoan. Hartutako liberalizazio neurriek kontrako eragina izan zuten, ordea. Sentimendu kontrajarriak eragiten zituen buruzagi sobietarrak; atzerrian gehienek miresten zuten, baina etxean askok gorroto zuten.
Hala ere, iaz egin zituen azkenetako adierazpenetan, perestroika defendatu zuen Gorbatxovek. Bere lorpen politikorik handiena hura izan zela esan zuen: «Argi daukat erabat beharrezkoa zela, eta norabide egokian mugitu ginela». Gehitu zuen «herriak» askatasuna irabazi zuela garai hartan, eta «sistema totalitario bati» amaiera eman ziotela.
«Argi daukat erabat beharrezkoa zela [perestroika], eta norabide egokian mugitu ginela».
SESBen desegitea
Europaren ekialdeko Burdinazko Errezela deseginda, eta SESBeko errepublikak bata bestearen atzetik independentzia aldarrikatzen ari zirela, 1991ko abuztuan SESBeko Alderdi Komunistaren sektorerik gogorrenak estatu kolpea eman zuen Gorbatxoven aldaketak geldiarazteko. Tankeek soilik bi egun iraun zuten kalean. Kolpeak porrot egin zuen, eta Gorbatxovek sinesgarritasuna galdu.
1991ko abuztuan, SESBeko Alderdi Komunistaren sektorerik gogorrenak estatu kolpea eman zuen Gorbatxoven aldaketak geldiarazteko.
Gertakari hartatik Boris Jeltsin Errusiako Federazioko presidentea atera zen erabat indartuta. Urte hartako abenduaren 8an, SESBeko hiru errepublika nagusietako ordezkariek —Jeltsinek, Ukrainako presidente Leonid Kravtxuvek eta Bielorrusiako Parlamentuko presidente Stanislav Xuxkevitxek— batasunaren desegitea sinatu zuten, Bielorrusiako Belavezhskaia Pustxa basoan. Gorbatxoven dimisioa ezinbesteko formalismoa izan zen. Jeltsinek prezioen liberalizazioa eta ekonomiaren pribatizazioa hasi zituen 1992an, eta lurraren pribatizazioa 1993an.
Bakearen Nobel saria
Gorbatxov ezaguna da AEB Ameriketako Estatu Batuekin arma nuklearrak kontrolatzeko hainbat akordio sinatu zituelako ere; Star akordioa sinatu zuen George Bush aitarekin: arma estrategikoak murriztea onartu zuten bi herrialdeek. Biltegi nuklearrak %30 murriztea zen helburua.
SESBeko estatuburu zela, bi mugimendu militar garrantzitsu agindu zituen: 1989an, armada sobietarra Afganistandik erretiratu zuen (hamar urte baino gehiago zeramatzaten han gerran), eta, 1990ean, AEBak babestu zituen Persiar golkoko gerran, Kuwait Iraken inbasiotik babesteko. 1990. urtean bertan jaso zuen Bakearen Nobel saria, «Gerra Hotza amaiera baketsu batera eramateagatik», saria banatzen dutenen arabera.
1990. urtean bertan jaso zuen Bakearen Nobel saria, «Gerra Hotza amaiera baketsu batera eramateagatik».
Haren agintaldian gertatu zen Txernobylgo zentral nuklearraren leherketa ere —Ukraina da gaur egun—, eta ezbehar haren kudeaketari kritika asko egin zaizkio ordutik: 1986ko apirilaren 26an gertatu zen, eta Gorbatxovek ez zuen agerraldirik egin maiatzaren 14ra arte. Gertatutakoa ezkutatzen saiatzea egotzicloseLeporatu. izan diote.
Jatorrizko artikuluak
- 'Perestroika' bultzatu zuena Paulo Ostolaza | |